Zer da Ilustrazioa? Kanten testuaren analisia
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,38 KB
Sapere aude!
Sapere aude! Ilustrazioa gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik. Adingabetasuna besteren gidaritzarik gabe nor bere adimenaz baliatzeko ezintasuna da. Norberaren erruzkoa da adingabetasunaren zergatia ez denean adimen-ezean datza, nor bere buruaz besteren gidaritzarik gabe erabakitzeko gaitasun eta kuraia-ezean baizik. Sapere aude! Ausart zaitez zeure adimenaz baliatzen! Hona hemen Ilustrazioaren esana.
Alferkeria eta koldarkeria
Alferkeriagatik eta koldarkeriagatik da gizadiaren hain zati handi bat adingabe bizitza osoan, nahiz eta naturak aspalditik gidaritza arrotzetik askatu zuen; eta aipatu arrazoiengatik suertatzen zaie beste batzuei oso erraza haien tutore bilakatzea. Izan ere, hain erraza da adingabe izatea! Nire ordez adimena duen liburua baldin badut, kontzientzia daukan arima zuzendaria baldin badut, nire ordez dieta agintzen didan sendagilea baldin badut, etab., ez dut nik neure buruz jardun beharrik.
Iturria
Kant, Immanuel (1784). Zer da Ilustrazioa? Galderari erantzuna.
Testuaren ulermena: Galderak eta erantzunak
Testua arretaz irakurri ondoren, erantzun galdera hauei:
- Nortzuk dira Kantek aipatzen dituen adingabe horiek?
Diru asko dutenak eta haien ordez pentsatzeko beste pertsona batzuk (haien tutoreak) ordaintzen dituztenak. - Kanten esanetan, zergatik aurkitzen dira horrenbeste pertsona adingabetasun egoeran?
Haien ordez pentsatzen duten pertsonak edo objektuak dituztelako, diruari esker. - Horrek zer-nolako ondorioak ditu?
Ez dutela pentsatu behar eta adingabetasunean gelditzen direla. - Zein da testuak eman nahi digun mezua?
Gure ordez pentsatzen duen pertsona edo objektu bat eduki beharrean, guk gure gauzei eta gure bizitzari buruz pentsatu behar dugula. - Kanten diagnosia baliagarria izan daiteke gaur egungo gizartean?
Bai, diru asko duen jendeak ahal duen guztia ordaintzen baitu gauzak haiek egin ez ditzaten eta beste batzuek haien ordez egin ditzaten. - Zer ikusia du testu honek filosofiaren beharrarekin?
Filosofian bizitzaren inguruko galdera desberdinei erantzuna bilatzen saiatzen direlako; testu honek gure jakinduriari eta ez pentsatzearen ondorioei buruz hitz egiten digu.