Jainkoaren existentzia: bost ibilbideak san agustin

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 15,16 KB

AGUSTIN HIPONAKOA

2.3 EZAGUTZAREN TEORIA. FEDEA ETA ARRAZOIMENA: EZAGUTZEKO SINETSI

Agustinen ustez fedearen eta arrazoiaren arteko bat-egitea dago. Ez zen eszeptikoa, egia existitzen da, eta egiara heltzeko bidea azaltzen du. Egia ezagutzea beharrezkoa du gizakiak lasai egoteko eta jakintsuak garenakoaren pentsamenduarekin egoteko zoriontsuak izateko. Beraz, egiaren bilaketa ez da ezagutzaren metodo bat, zoriontsu izateko modu bat baizik.

Egiaren agustindar bilaketa ez dakar ezagutza bakarrik, fedea eta maitasuna ere bai. Agustinentzat gizakia maitasunaren eraginez mugitzen da. Ezagutzaren teorian ziurtasun absolutua behar denez, ezin gara zentzumenetan bakarrik oinarritu, fedean oinarritu behar gara. Arrazoiak eta fedeak bat egin behar dute. Gizakia errebelazioaren bidez iristen da Jainkoarengana, eta, ondoren,errebelazio hori ulertzen saiatzen da. Fedeak printzipioz ez du arrazoia baztertu behar, eta arrazoiak ez du fedea kanporatu behar. Kristau-filosofoak ez ditu fedea eta arrazoia banatzen. Fedearen eta arrazoiaren arteko formula hau da: sinesten dut ulertzeko; ulertzen dut sinesteko. Agustin Hiponakoaren helburua ez da fedearen eta arrazoiaren artean mugak jartzea, baizik eta egia bakarra argitzea.

2.2 ONTOLOGIA (izatearen zientzia) IZAKI ABSOLUTUA. JAINKOAREN EXISTENTZIA

 Jainkoa, Izaki Absolutua, Betierekoa, Perfektua, guztiz Ona, guztiz Justua eta Aldagaitza da. Jainkoa arima fededunean frogatua agertzen da; Jainkoaren existentziaren froga-saialdia ezagutzaren teoriaren ondorio zuzena da.  Hainbat argudio daude Jainkoaren existentzia azaltzeko:

-Argudio gnoseologikoa: Egia existitzen denez eta Jainkoa egia sortu duena denez, Jainkoa existitzen da.

-Argudio kosmologikoa: Kosmosareen bitartez ere saiatzen da Jainkoaren existentzia frogatzen. Kreazioak ezin dio eman gizakiari bilatzen ari den zoriontasuna orduan jaikoa sortu duela estaen dute. 

-Ideia eredugarriak: Jainkoaren existentziari buruzko agustindar benetako frogapena ideia eredugarrietan datza: hau da, ideien mugagabetasunean eta beharrezkotasunean. Gizakiak egia eredugarriak, mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu: Egia hori gure adiemena baino nagusiagoa da, adimenak bere aurrean makurtu behar baitu. Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak. Ezagutza sentikorrak gauza aldakorrak adierazten dituen moduan, betiereko egia eredugarriek ere beren funtsa adierazten dute: egia aldagaitza, Jainkoa.

2.4 ASKATASUNA ETA GAITZAREN ARAZOA (62.Or)

  1. Askatasuna

Agustinen ustez, gaitzaren sorreran ez dago jainko gaiztorik, gizakiaren askatasunean baizik. Onaren sorrera ez dago giza askatasunean, gizakiak zuzen jokatzeko jainkoaren grazia behar du. Gizakia askea da, baina gizakia da, librea delako, askatasunik gabe ezinezkoa da gizakia  izatea. Ez dago askatasunik eskubiderik gabe, baina obligazioarik (beharrik) gabe ere ez dago askatasunik. Gizakiak ongirako joera izan behar du, eta gizakiarentat ongi hori jainkoa da, eta hura maitatzera behartuta dago. Jainkoa zerbitzatzen duenean aske izango da, eta zoriontasuna lortuko du.Agustin Hiponakoaren ustez, gizakiak bekatua egin zuen, aukeramen edo borondateagatik gaitza sortu.  Jainkoarengandik urrundu eta bekatuan erori zen eta beharrezkoa du jainkoaren laguntza altxatzeko indarra izateko.   Gaitza inoren laguntzarik gabe egiten du gizakiak, baina ez ongia: ongia egitekoa beharrezkoa du Jainkoaren laguntza. Hau da, askatsuna bere mugak behar ditu.

B) Gaitzaren sorrera

Agustin Hiponakoa bizitza osoan gaitzaren arazoaz kezkaturik ibili zen. Bi gaitz mota daude:

  • Gaitz Fisikoa:tsunamiak, ekaitzak, gaixotasunak…

  • Gaitz Morala: krimena, gerrateak,berekoikeria...

Jainkoa ez da ustelgaitza. Jainkoa bakarra dago, ongiarena. Gaitz fisikoa, jainkoa sortu duelako ona da. Existitzen diren gauza guztiak onak dira, baina ez guztiz onak. 

Jainkoa izaki betea da, ongi absolutu eta aldaezina. Izaki sortuak, giza natura, izatea duten neurrian onak dira. Gaitz moralak gizakiak


egiten duen aukeren erabilera okerretik dator, eta horren arddura gizakiak du, ez jainkoa. Gaitza ez da ongiaren kontrakoa, ongiaren falta baizik. Laburbilduz, gauza guztiak onak dira jainkoak sortu dituelako, baina ez guztiz onak, guztiz ona den bakarra jainkoa delako. 

C) Jainkoaren nahia edo borondatea

Bi eratara adierazten die gizakiei:

  1. Errebelazioen bidez: Bereziki profeten bidez; Moises eta  Jesu Kristo adibidez. 

  2. Pertsona bakoitzari bere kontzientzian azaltzen dio zein den bide zuzena eta zein ez. Zoriontasuna Jainkoarengan aurkituko duzu. Jainkoak esandakoa betetzen ez baduzu bekatuan jauzten zara eta hortik irteteko bide bakarra jainkoaren barkamena eskatzea da.

Agustinen kezka nagusia bihotza asetuko zuen egia aurkitzea zen. Zoriontasunalortzeko bide bakarra delako.Agustin eudemonista zen. Benetako zoriontasuna egia osoaz jabetzean datza, egia absolutua bilatzen du eta horrek bakarrik jainkoak daki. Jainkoak zoriontasuna eskaintzen dio gizakiari. Egia ez duena aurkitzen ezin daiteke zoriontsua izan.

Agustin eszeptismoaren kontra dago, ezagutza ziurra ez dagoelako. Izan ere, ezin badugu ezer ziurtasunez ezagutu, ezin dugu ere inolako ezagutza ziurrik aurkitu, ez dagoelako tesi bat ziurtasunez baieztatzen duena. Agustinen ustez, huts egiten baduzu existitzen zara, azken finean, ziurtasunez dakidalako huts egitean dabilen zerbait naizela. Horrek frogatzen du, bere ustez, eszeptismo absolutua ezinezkoa dela. 

2.5 HISTORIAREN FILSOFIA: LURREKO HIRIA ETA JAINKOAREN HIRIA

Agustin Hiponakoak historia linealaren kontzeptua sortu zuen, historia beste modu batean ulertzeko: gertaera bakoitzak bere arrazoia du prozesu historikoan. 

Agustin izan zen, historia unibertsalaren zentzua sistematikoki aztertu zuen lehen pentsalaria. 

Agustinen Historia unibertsalaren filosofia, gizadiaren kronika bi hirien arteko borroka gisa agertzen da: onaren eta gaitzaren, jainkoa eta munduaren eta argiaren eta ilunpeen hirien artekoa. Agustinek gizakia bi taldetan banatzen ditu: 

- Jainkoa mespretxatuz eta haien burua jainkoaren burua baino gehiago maitatzen dutenak: Lurreko hiritarrak dira, jainkoari uko egiten diotenak. Munduko errealitateak helburu bihurtzen dituzte. 

-Jainkoa guztiaren gainetik maite dutenak: Zeruko eta jainkoaren hiritarrak dira, Jainkoa beti aukeratzen dute. Munduko balioak Jainkoarengana heltzeko bitarteko gisa erabiltzen dute. 

Historian zehar bi talde hauek haien artean nahastuko dira. Baina, gero banandu egingo dira, batzuk sarituak eta besteak zigortuak izango dira. Agustinen ustez, egia ezin da zentzumenen bitartez lortu, gizakiak beraien baitan, kontzientzia ariman aurkitu behar dute benetako egia. Jainkoaren hiria beti izango da garaile. Historia, bi maitasunen arteko gatazka da: Jainkoarenganakoa eta norberarenganakoa. Azken eguneko epaiketaraino bi hiriak jainkoarena eta deabruarena nahasita daude. Zeruko hiriko kide bat hiri lurtarraren printzipioen arabera bizi daiteke, eta alderantziz. Ez da zuzena lurreko hiria Estatuaren berdintzat jotzea, ezta hiri zerutarra Elizaren berdintzat hartzea ere. Estatua eta eliza bi aukeren ordezkaritzat hartu ohi dira, bizitzeko bi modu, haragiaren eta espirituaren arabera. 

PLATONEN FILOSOFIAREN ERAGINA AGUSTINENGAN 

Platonen filosofiaren eragina Agustinengan

Era  baten baino gehiagotan azal daiteke Platonen eragina Agustinen pentsamenduan:

Ontologia: Platonen eta Agustinen ustez, gizakia gorputz hilkor eta mundukorrez baliatzen den arima da. Bi substantzia desberdinek osatzen dute, arimak eta gorputzak, baina arimak du lehentasuna. Jatorrizko bekatuagatik, gorputzak arima menperatuko du, hau da, gorputzak esaten dioena egitera behartuta aurkitzen da. 

San Agustinek, Platonek erabiltzen duen argumentu berbera erabiltzen du, baina pixkat aldatzen; arima bizitzaren parte da, eta bere esentzia den printzipiotik hartzen du, horregatik, ezin da hil.

Ontologian bi mundu daudela esaten dute bi pentsalariek. Platonek ideien mundua eta zentzuen mundua bereizten ditu. Ideien


mundua, betiereko, aldagaitz eta perfektuak diren benetako errealitateekin osatuta dago. Eta zentzuen mundua berriz, etengabe aldatzen ari diren izakiekin osatuta. Agustinek ere, errealitatea bikoitza dela esaten du. Alde batetik, Jainkoaren mundua, benetakoa dena, eta bestetik etengabe aldatzen ari den mundu fisikoa. 

Ezagutza:Bi pentsalariek dualismo ontologikoa baieztatzen dute eta bi mundu dauden bezala, bi ezagutza mota daude. Ezagutza sentikorra, beti aldatzen ari den munduari buruzko ezagutza, faltsua da, aldakorra dena ez baita benetakoa. 

Arrazoizko ezagutza, benetako errealitateaz arduratzen da, errealitate unibertsalaz, ideien ezagutzaz.Platonengan Ongia da printzipioa, arimaren argia eta benetako ezagutza, betiereko ideia ereduak ezagutzeko. Gai honetan ere Platonen eragina nabaria da Agustinen pentsamenduan. 

Dialektika:Ezagutza lortzeko metodoa edo bidea da, eta galdera zuzenak eginez erantzun egokiak eskuratzean datza. Platonen ustez, dialektika benetako filosofiaren jarduera da, elkarrizketaren bidez egia lortu nahi denaren jarduera. Filosofiaren goi metodoa da, eta gobernarien heziketaren azken fasean landu behar da.

Elkarrizketen bidez sarritan aurkakoak diren argudioak iker daitezke, honek egiara igotzea ahalbidetzen du. Iritzietatik abiatuz, gauzen aldaezinezko esentziak hautematean datza, benetako ezagutza lortzeko. Dialektika baten bilaketa ba da Agustinentzat. Gizakiak ez du egia kanpoan, egia bere barnean bilatu behar du.

Arima eta gorputza Lehenik esan beharra dago, Platon eta San Agustin, bi filosofo dualista zirela. Gizakia, gorputz hilkor eta mundukorrez baliatzen den arrazoidun arima da. Gainera,bi modutan banatzen dute biek; gorputza eta arima. Nahiz eta, lehentasun handiagoa eman arimari.

Kreazioa:San Agustinen ustez, gauza guztiak bere aldakortasunean, Jainkoak sortuak dira. Hau da, Jainkoak sortu zuen mundua kreazio oso batean. Gizakia ere Haren kreazioetako bat da, baina bere kabuz hasi dena. Platonen iritziz aldiz, Demiurgoak, betidanik existitu den materiari forma eman zion. Beraz, Demiurgoa ez zen sortzailea izan. Biek gizakiaren eta gizartearen ikusmolde pesimista dute, ikusmolde dualistaren ondorioz.

Historia: Platonek eta San Agustinek,munduarekiko ikuspegi pesimista zuten, ondorioz antolaketa politiko egokia sortu  nahi zuten. San Agustinen kasuan, estatua eta eliza.

TOMAS AKINOKOA

 Fedea eta arrazoimena.Filosofia eta Teologia: Fedea eta arrazoia

Tomasen ustez, Filosofia eta Teologia bi zientzia desberdin dira, metodoetan eta irizpideetan. Edukiei dagokienez, esan daiteke mundu naturaleko objektuak direla

Metodoari dagokionez, Arrazoia abstrakzioaz baliatzen da, eta Fedea, errebelazioaz. Hala ere, zenbait eduki arrazoiaren eta fedearen bidez ezagutu daitezke. 

Fedearen eta arrazoiaren artean ez dago kontraesanik fedearen bidez onartutako egia errebelatuak ez duelako inoiz huts egiten. Arrazoiaren eta fedearen arteko bereizketa egin ondoren, bien arteko harmonia bilatzen saiatzen da. Filosofiaren eta teologiaren objektuak bat datozenean, hau da, gai berdinez ari direnean, harmonia egon behar du filosofiak

asmatzen duenaren eta teologiak baieztatzen duenaren artean. 

 Jainko beradelako gizaki arrazoiduna sortu duena eta errebelazioaren iturria duelako, eta horregatik ezin da kontraesanik egon Jainkoak errebelatzen duenaren eta gizakiak Jainkoak

emandako arrazoiaren bidez ezagutzen duenaren artean. Tomas Akinokoak bereizketa

egiten du Arrazoiaren eta Fedearen artean. XIII. Mende aurreko pentsalariak eta

Tomas Akinokoa bereizten dituen desberdintasuna nabaria da. XIII. Mende aurreko

pentsalarien ustez, arrazoia ez zen gai bere kabuz egia lortzeko eta fedearen

argitzapena behar zuen horretarako. Aldiz, Tomas Akinokoak uste du arrazoiak bere

kabuz lor dezakeela egia.


JAINKOAREN EXISTENTZIA: 5 IBILBIDEAK (sarrera + 76.Or) 

Izate beharrezkoaren, Jainkoaren existentzia frogatzeko, kausen teorian oinarritutako bost argudio erabili zituen: bost bideak. Hori da Metafisikaren hasieran planteatu zuen gai nagusia, eta teologia natural deituko dio. Adimenaren indar hutsez aritu zen demostrazio hori egin nahian, errebelazioa alde batera utzita.Bost argudio horietariko bakoitzean, hiru elementu ageri dira beti:

● Abiapuntua: zentzumenez jasotzen dugun errealitate sentigarri bat bada,, froga bakoitza behaketa enpirikoz hasten da.

● Errealitate horren azalpena ez dago bere baitan, berarengandik kanpoko beste

zerbaitetan baizik. 

● Serie kausal horri jarraituta, Jainkoa aurkitzen da nahitaez. Ezin  dae Lehen Kausarik ez egotea.

JAINKOAREN FROGAK

1-Izaki naturalaren higidura: Higidura orotan bereizi egin behar da higitzen dena. Zerbait mugitzen da beste zerbait mugitzen duelako eta beste hori beste bati mugituko dio, baina kate hori amaiera eman ahal dion bakarra jainkoa da.. 

2-Kausa arazlearen ordenan oinarritzen da. Ezer ezin daiteke izan bere buruaren kausa, zergatia dago,  lehen kausa Jainkoa da, eta bere esku dago  lehen kausa arazlea izatea. 

3-izaki naturalean izaera kontingentetik abiatzen da. Izaki guztiak kontingenteak balira, orain ez litzateke ezer existituko. Izaki beharrezko bat ezinbestekoa da izaki kontingenteak izateko, eta beharrezko hori kausaduna, eragilea edo “kausarik gabea” izan daiteke. Beharrezko izaki hori jainkoa da.

4-Izakietan dauden perfekzio-maila desberdinetatik abiatzen da. Mundu naturalean ez daude egia, ontasuna, edertasuna eta abar era osatuan. Baina perfekzioaren ideia bat dago. Izaki perfektua jainkoa da, gu ez gara perfektuak. Jainkoa existitzen denez, konparazioak egin ahal ditugu izaki perfektuarekin.

5-Helburuzko kausa kontzeptua hartzen du oinarritzat. Izaki naturalen mundua kosmikoki ordenatua dago eta helburu bat jarraitzen du. Ordena hori, adimena duen izaki bat bideratzen du. Zentzumenek errealitatean jasotzen dituzten datuetatik hasten da eta gero giza adimenarekin egia gorena lortzen du