Eboluzioa, Hominizazioa eta Gizarte Filosofia: Kontzeptu Nagusiak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,16 KB

Eboluzio Biologikoa eta Teoriak

Lamarckismoa: Funtzioak Organoa Sortzen Du

Ingurunera egokitzeko, organoak eraldatu egiten dira. Aldaketa muskularra ez da heredatzen.

Darwinen Teoria eta Hautespen Naturala

Espezieen eboluzioa azaltzeko, Darwinek aurrez zeuden landare- edo animalia-espezieak hartu zituen abiapuntutzat.

Hautespen Naturala eta Biziraupen Borroka

Hautespen naturala ingurune batera egokitzeko ahalmena da. Mutazioak positiboak badira, espezieak aurrera egingo du. Biziraupen borroka baliabideak mugatuak direnean gertatzen da; indartsuenak iraungo dute. Hautespen naturala eta biziraupen borroka bi kontzeptu desberdin dira.

Fixismoa eta Kreazionismoa

Espezie eta genero guztiak berdinak direla defendatzen du fixismoak, hau da, ez dutela izan eta ez dutela izango inolako aldaketarik. Kreazionismoak eta fixismoak antzekoa defendatzen dute. Zientziak ez du teoria hau onartzen.

Hominizazioa eta Humanizazioa

Hominizazio Prozesua

Hominizazioari esker, giza espezieak eboluzionatu egin zuen, lehen arbasoetatik Homo sapiens sapiens izateraino. Prozesu luzea izan zen, primateen sorrerarekin hasi zena, duela 65 milioi urte. Hominizazioa eta humanizazioa bi kontzeptu desberdin dira.

Hominizazio Anatomikoa

Mutazioen ondorioz zutik jarri ginen, perspektiba berri bat hartuz. Milioika urteko prozesua da. Aldaketa nagusiak:

  • Garunaren tamaina handitu.
  • Mandibula txikitu.
  • Eskua erabiltzeak ahoa txikitzea ekarri zuen.

Aldaketa Sozialak eta Hizkuntza

Bizitza soziala areagotu zen, eta hizkuntza komunikatzeko tresna bihurtu. Gizakia espezie soziala da, eta besteen dependentzia du. Animaliak instintiboak dira; guk, berriz, ikasitakoa erabiltzen dugu. Gure hazkunde prozesua oso luzea da, beste espezieekin alderatuta.

Bizitza soziala gero eta konplexuagoa zenez, hizkuntza ezinbestekoa zen komunikatzeko.

Humanizazioa

Gorputz antropomorfoa (giza formakoa) zuen hominido izatetik gizaki izatera eraman gintuen prozesuari deitzen diogu humanizazioa. Ardatza jokabide aldaketa izan zen: jokabideak senezko eta imitaziozko izateari utzi zion, eta ikaskuntzan eta informazioa transmititzean oinarritu zen. Sua aurkitzeak garrantzi handia izan zuen humanizazioan.

Hominizazioa ala Humanizazioa, Zein da Lehena?

Hominizaziotik humanizaziorako prozesua kulturaren sorrerarekin amaitu zen. Lehenik hominizazioa gertatu zen, eta ondoren humanizazioa sortu zen.

Gizartea, Kultura eta Filosofia

Zer da Dialektika?

Aurrez aurre dauden bi ideien lotura. Gizakia konplexua da, estrategia desberdinak sortzeko gaitasuna dugu. Animalien bizitza itxia da; gurea, berriz, irekia.

Sozializazio Prozesua

Umea jaiotzen denetik gizarteratu egiten da, leku bateko hizkuntzak, kulturak eta abar ikasiz. Jaiotzen garenetik ikasten joaten garen prozesua da.

Sozializazioaren Etapak

  • Haurtzaroa: Hitz egitea, oinez ibiltzea eta oinarrizko baloreak/hezkuntza (gurasoak dira erreferente nagusia).
  • Nerabezaroa: Lagunak erreferente bihurtzen dira. Bakoitzak bere erabakiak hartu, nortasuna sortu eta hazkunde krisiak (nortasunarekin lotutako krisiak) bizi.
  • Helduaroa: Gizakia guztiz autonomoa da.
  • Birsozializazioa: Gutxitan gertatzen da (etorkinen kasuan asko). Gertaera traumatikoak direnean, beste kultura batera ohitzea, sektak.

Kultura eta Identitatea

Kultura: Bi pertsonak kultura bera badute, antzekoak dira (bizimodua, hizkuntza).

Identitatea: Bakoitzak duen nortasuna.

Gizakiaren Berdintasuna eta Desberdintasuna

Tradizioak ez dira finkoak, aldatu egiten dira. Gizakien kultura irekia da, etengabe aldatzen ditugu gure sinesmenak. Sexua edo generoa: Historian zehar pentsamendu hori inposatu dute, baina ez dugu onartzen.

Bizitzaren Zentzuari Buruzko Ikuspegiak

Existentzialismo Nihilista

Gure existentzian zentratzen da. Bizitzak ez duela inongo helburu edo zentzurik defendatzen du.

Camus: Sisiforen Mitoaren Irudikapena

Betiko errutina (harria gora eta behera). Alferrikako bizimodua dugula irudikatzen du. Gizakiak bere buruari egiten dizkion galdera ezinezkoak eta alferrikakoak direla adierazten du. Ikuspuntu oso pesimista da.

Gizakia Mundura Jaurtitako Izakia

Dena kasualitate hutsa da, harri bat mundu honetan dagoen modu berean. 20. mendearen erdialdean sortu zen kontzeptua, Lehen Mundu Gerraren ondoren.

Bizitzaren Zentzu Transzendentea

Bizitzak zentzua du, Jainkoak eman diolako.

Bizitzaren Zentzu Immanentea

Guk geure buruari ematen diogu zentzua bizitzari, gure burua garatuz.

Marx eta Gizarte Zentzua

Teoria honek itxaropena izateko aukera ematen digu. Berdintasuna defendatzen du, hau da, klaserik gabeko gizartea. Hori lortzen bada, bizitzak zentzua izango duela dio.

Hutsune Existentziala

Ideia gogorra da. Ez dakizu zergatik edo zertarako zauden bizitza honetan. Sentimendu pesimista bat sortzen du, hutsune bat, gizakiak ez baitaki zergatik dagoen bizirik.