Nazismoaren gorakada eta ezaugarriak (1919-1942)

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,58 KB

Nazismoaren hastapenak

1919an alderdi bat bazegoen, DAP izenekoa zen. Liberalismoaren aurkakoa zen, nazionalismoa eta arrazismoa aldarrikatzen zituen. Hitler bertan sartu zen. 1920an, izena aldatu eta NSDAP deitu zioten. SA talde paramilitarrak sortu zituzten.

Ezaugarri nagusiak hauek ziren:

  • Kapitalismoaren eta komunismoaren aurkakoa.
  • Sozialismo nazionala.
  • Diktadura nazionalista indartzea, arraza nahasketak saihestuz.
  • Alemania handia biltzea, "bizi espazioaren" teoriaren arabera.

1921ean, Hitler alderdiko buru izendatu zuten. 1923an, hiperinflazioa, Ruhr eskualdea okupatu zen, Municheko Putsch-a gertatu zen eta Hitler espetxeratu zuten. 1925ean taldea birsortu zuten, eta ezaugarri hauek zituen:

  • Kapitalismoaren aurkako jarrera bigundu, kapitalisten laguntza lortzeko.
  • Antikomunismoa eta antisemitismoa indartu.
  • Versaillesko Itunaren aurka jarri.
  • Parlamentarismoa onartu.

Errepublikaren krisia eta nazismoaren gorakada

1929-1933 bitartean krisi ekonomiko sakona gertatu zen. AEBk kapitalak erretiratu zituelako, bankuek porrot egin zuten, industria ekoizpena %40 jaitsi zen eta 6 milioi langabe egon ziren. 1930ean NSDAPek 107 aulki lortu zituen Reichstagean. Beste alderdi eskuindar, nazionalista eta industrialen babesarekin, Harzburgeko Frontea osatu zuten.

1932an krisi politiko sakona izan zen. Otsailean presidenteak dimisioa eman zuen, eta martxoan eta apirilean hauteskundeak egin ziren. Presidentetzarako hautagai nagusiak Hindenburg (19 milioi boto) eta Hitler (13,4 milioi boto) izan ziren. Hindenburg presidenteak Von Papen izendatu zuen kantziler. Beraz, berriro hauteskundeak egin ziren, eta naziek irabazi zituzten. Hitler kantziler izatea ekiditeko, parlamentua desegin zen, eta berriro hauteskundeak egin behar izan ziren. 1933an, eskuineko alderdien arteko areriotasuna areagotu zen. Von Papen eta Hitlerrek akordio bat egin zuten, eta Hitler kantziler bihurtu zen.

Arrazismoa eta antisemitismoa

Naziek arraza-garbitasuna eta nagusitasuna aldarrikatzen zituzten, gizarte hierarkia bat ezarriz. "Arraza puruak" ez zirenak akabatu zituzten. Eugenesia programa bati jarraituz, elbarriak, gaixoak eta beste hainbat pertsona hil zituzten. Guztira 72.000 pertsona inguru hil zituzten programa horren bidez.

Juduen aurkako programa (antisemitismoa):

  1. 1933-1938: Nurenbergeko Legeak. Ezkontza mistoak debekatu, juduei herritartasuna eta eskubideak kendu.
  2. 1938-1941: Kristal hautsien gaua. Milaka judu kontzentrazio-esparruetara bidali zituzten.
  3. 1942tik aurrera: "Azken Irtenbidea". Europako judu guztiak akabatzea eta sarraski-esparruen sarea eratzea.

Autarkia eta berrarmatzea

Estatuak ekonomia guztia kontrolatzen zuen. Ekonomia bi fasetan garatu zen:

  1. 1934-1936: Ekonomia hobetzeko, langabezia murriztu eta kanpo merkataritza sustatu behar zen. Langabezia gutxitzeko, lan publiko ugari egin ziren. Merkataritza hobetu zen, batez ere Europako ekialdeko herrialdeekin. Ekonomiak gorakada nabarmena izan zuen.
  2. 1936tik aurrera: Lau Urteko Planak martxan jarri zituzten. Gogor berrarmatu ziren. Susperraldi ekonomikoak bi arazo nagusi zituen: lehengaien eta elikagaien falta. Beraz, "bizi espazioaren" teoria aplikatuz, beste lurralde batzuei baliabideak kendu zizkieten. Ekonomiak gora egin zuen. Gero eta jende gehiago sartu zen alderdi nazian. Honek ezin zuen asko iraun, beste herrialdeek ere lurraldea behar zutelako; horregatik, gerra piztu zen.