60. Hamarkada euskal herrian

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,43 KB

22)


(KO)Momentu honetan Gerra Zibilaren bukaeran kokatzen gara. Gerra Zibila amaitu ondoren,diktadura militarreko ia berrogei urteko epealdi luzea etorri zen. Erregimenak luze iraun zuen,hainbat ezaugarri esker:
frankismoaren barne berrikusteak, egokitzapen gaitasun haindia,erabateko kontrola eta zapalkuntza orokortua. Horreri esker ia 40 urteko diktadura egon zen Espainian.Gerra Zibileko armada jazarleak tropen botere guztia buru bakarraren esku uztea deliberatu zuen, horrela gobernua bermatzeko eta diktadura finkatzeko inguruabarrak: militarrak,nazioartekoak, barnekoak eta erlijiodunak izan ziren.Francok ospe handia izan zuen militar gisa, batik bat, Afrikako armadako arrakastei esker.Francok ere, primeran jakin izan zuen nola negoziatu Italia eta Alemaniako gobernuarekin materiala eta armak lortzeko, gainera bere ibilbidean ez zuen izan kopetentzia handirik,nazionalen artean ia ez zuen aurkaritzarik izan. Elizaren papera garrantzitsua izan zen ere. Eliza hierarkiak eta apaizteria guztiak hasieratik egin zuten armada jazarlearen alde, salbuespen batzuk izan ezik. Propaganda lan itzela eta gerra militarra Gurutzada Santu gisa aurkeztu zuten.Hierarkia katolikoak goi karguak eskuratu zituen Estatuko erakundeetan, eta hezkuntza kontrolatu zuen: katolisizmoaren eta erregimenaren alde gidatu eta manipulatu zuen.Nazionalkatolisizmoa izan zen Frankismoaren oinarrizko elementuetako bat. Horren arabera,Eliza eta Estatua elkarri loturik zeudenTestuaren analisiarekin jarraituz gero, bertako ideia nagusiak aztertuko ditugu:
Testu osoan zehar azaltzen da zelako arazoak dituen Euskal Herriak bere nortasunabermatzeko,erregimen frankistaren erruz.Ideia eta jarrera desberdinak ikus dezakegu, Euskal Herriak ezaugarri berezi batzuk ditu zeintzuk berezko nortasuna mantentzeko balio dute eta horrek bermatzeko eskubidea dauka, baina hainbat oztopo egon ziren, adibidez, euskararen erabilera mugatua.Arlo politikoari dagokionez, biztanle askoren iritziz bertan sortzen da benetako arazoa, adibidez,oinarrizko eskubideen falta aipatu egiten da.Azkenik, Elizari dagokionez, egoera politikoa aldatu beharraren alde agertzen da.Beraz, Añoveros-ek euskal gatazka deitutakoari irtenbidea bilatzeko nahia eta bertako elkarbizikidetza bermatzea bilatzen zuenJarraian, bere testuinguru historikoan kokatuko dugu dokumentu garrantzitsu hau:
1959tik aurrera, Euskadi etapa berri batean sartu zen, esparru guztietan: gizartean, ekonomian,politikan eta kulturan. Urte hartan onartutako Egonkortasunerako Plana (Teknokratak) izan zenabiapuntua. Planaren ondorioz atzerriko kapitala heldu zen, enpresa berriak sortu, Arabaindustrializatu zen eta milaka etorkin heldu ziren. Industralizazioaren bultzadaren ondorioz,bizimodu berriak sortu ziren eta biztanleria izugarri hasi zen.Erbesteratu askorantzat, frustrazio-urteak izan ziren haiek, batetik, Francoren erregimenaknazioarteko onespena jaso zuelako, eta bestetik, Euskadiko errealitatearekiko konexioa gero eta txikiagoa zelako. Hala ere, diktadorea hil arte erbesteratutako euskaldunak frankismoaren aurkakoborroka-espirituari eusten saiatu iren. Euskadi barruan oposizioa areagotu egin zen aldi horretan, eta apaizek lan handia egin zuten oposizioa horretan. Hain zuzen ere, 1960an 339 apaiek dokumentu bat argitaratu zuten eta hor, frankismoaren zapalkuntza eta EHaren eskubideen zapalketa salatzen zituzten. Horrez gain, 1974an, liskarrak izan ziren gobernuaren eta Añoveros Bilboko apezpikuaren artean, azken honek EHaren kultura-identitatea defendatzeagaitik.Oposizioa berriaren ezaugarrien artean, aipatzekoa da langile mugimendu berragertu egin zela,grebak ugalduz, erreibindikazio laboralaz gain, sozio-politikoak ere eginez.Ezbairik gabe, hamarkada honetan izan zen Euskadiren historiako gertaera Garrantzitsuenetako bat,oso ondorio latzak eragin zituena. EAJ eta alderdiko gazteen artean tentsioa hasi zen, EKIN EAJtik banandu arte. Geroxeago, EKINetik ETA (Euskadi ta Askatasuna: EHn oposizioaren protagonista nagusi izan zen, 60tik aurrera tradiziozko Nazionalismoagaz haustea ekarri zuena) sortu zen, EHaren autodeterminazioa lortzeko. ETA eta beste talde nazionalisten artean aldeak areagotu ziren,harremana hautsi zuten arte. ETAren tesiak erradikalizatuz joan ziren, borrokaren armatuaren eta indarkeriaren alde egin baitzuten beren helburu nagusia lortzeko, EHaren independentzia. Ekintza horiei erantzuteko, frankismoak terrorea erabili zuen, atxiloketak, torturak…Azkenean, diktadura kanpoko etsai batek menderatua baino gehiago, oposizio desberdinen erasoen aurrean desegiten joan zen. Azken urteetan erregimena garaiz kanpoko geratu zen eta Franco hil ostean,desegin egin zen, erregimenari kohesioa ematen zion bakarra, Franco, desagertu zenean.
Amaitzeko esan beharra dago testu hau lehen mailako iturria dela, funtsezkoa euskal oposizioaren asmoak eta gure Elizaren jarrera frankismoaren aurrean, ezagutzeko.Borobilduz etapa luze hau esan behar da Fancok ia 40 urteko diktadura ezarri zuela, bere gain hartuz botere guztiak, bai politikoa zein militarra; ezaugarri nagusia boterea modu antidemokratikoan eta autoritarioan erabiltzea izan zen, inmobilismoa eta zapalkuntza nagusi izanik.1960tik sistemak krisi orokor bat izan zuen Franco hil arte; bera barik frankismoak ezin zuen iraun gizartea bide demokratikoa eskatzen zuelako.

Entradas relacionadas: