Napoleonen Garaia eta Berrezarkuntza (1799-1848)

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,93 KB

Napoleonen Garaia (1799-1815)

Napoleonen Kontsulaldia eta Inperioa

1799an, Napoleon Bonapartek hiru kontsul ezarri zituen, gobernu pertsonalista eta autoritario bat hasiz. 1800ean beste kontsul bat sortu zen. Konstituzioak ez zuen botere banaketarik eta herritarren eskubideak urratzen zituen. Burgesiaren aldekoa zenez, liberalismo ekonomikoaren legeak ezarri zituen. Frantziako Bankua sortu zuen industria eta merkataritza indartzeko, eta diru papera jaulkiz. Erbesteratuak itzultzeko agindu zituen eta Elizarekin Konkordatua sinatu zuen (eliza eta estatuaren arteko akordioa), Frantziako erlijio bakarra ezarriz (arrazoiaren jainkosa kenduz). Hainbat lege-kode garrantzitsu sortu zituen, horietako batzuk gaur egun arte mantentzen direnak, hala nola Merkataritza Kodea. Prefekturak ezarri zituen, prefektu batekin estatu bakoitza (kontsularen agintepean) administratzeko. Ogasuna eta hezkuntza sistema eraberritu zituen (zergak jasoz) eta estatuko lizeoak (eskola publikoak) sortu zituen. 1802an, bere burua biziarteko kontsul izendatu zuen, eta 1804an, Enperadore bihurtu zen.

Inperioaren Konkista

Napoleon enperadore gisa, Europako hainbat bataila irabazi zituen bere inperioa zabaltzeko. Bere etsai nagusiak Errusia, Austria, Napoli eta Holanda ziren. Batailaririk garrantzitsuena Austerlitz-eko bataila izan zen.

1808an, Espainia engainatu zuen, Portugal konkistatzeko bidea behar zuela esanez, baina Espainiatik pasatzean, herrialdea konkistatu zuen, Kadiz izan ezik, Ingalaterrako flota han baitzegoen. Honek Trafalgarreko itsas bataila ekarri zuen, non Frantzia eta Espainia Ingalaterraren aurka borrokatu ziren eta Ingalaterra nagusitu zen.

Napoleonek Europa ia osoa konkistatu zuen, Errusia eta Ingalaterra izan ezik. Ingalaterrarekin merkataritza blokeatu zuen, gosea zabalduz. Frantziak konkistatutako lurraldeetan errege absolutistak kendu eta Napoleondar familiakoak ezarri zituen, Frantziako Iraultzaren ideiak zabalduz:

  • Nobleziaren eskubideak eta pribilegioak kendu ziren.
  • Askatasuna eta legearen aurreko berdintasuna ezarri ziren.
  • Ekonomia askatasuna, jabetza eskubidea eta erlijio askatasuna aldarrikatu ziren.

Napoleonen Gainbehera

Napoleonek ideia liberalak zabaldu zituen arren, indarra erabili izanak eta zergak bere interesetarako bideratzeak herrialdeetan atsekabea sortu zuen, sentimendu nazionalistak piztuz. Erresistentzia mugimenduak sortu ziren, hala nola Espainian "Gerra de Guerrillas", Frantziari min handia egin ziona.

1808an, Napoleonen erabakirik okerrena hartu zuen: Errusia inbaditzea. Horretarako Grande Armée ejertzitoa osatu zuen. Errusiarrek lur erreketaren taktika erabili zuten. Napoleonek Moskuraino iritsi zen, baina negua iritsi zenean, hotz handia eta elurteak zirela eta, atzera egin behar izan zuen, bidean soldadu asko galduz.

Batailak galtzen hasi ziren eta herrialdeek lurraldeak berreskuratzen hasi ziren. 1814an, NapoleoneElba uhartera erbesteratu zuten eta Luis XVIII.a ezarri zuten enperadore. Hala ere, matxinadak izan ziren Napoleonek itzultzeko nahia zela eta. Napoleonek ihes egin zuen, Frantziara itzuli zen eta inperio berri bat osatu zuen.

1815ean, boterea berreskuratu zuen, baina Waterloo batailan Britainia Handiko eta Prusiako armaden aurka galdu zuen, nahiz eta oso gutxirengatik izan zen, gaixorik eta ejertzitoa ahulduta zeudelako. Potentziek berriz erbesteratu zuten, Santa Helena uhartera, non 1821ean hil zen. Nahiz eta garaitua izan, iraultzako ideiak Europa osoan zabaldu ziren, eta mundua ezin izan zen lehengo egoerara itzuli.

Berrezarkuntza eta Iraultza Liberalak (1815-1848)

Europa Berrezarkuntzaren Garaia

1814-1815 urteetan, Metternich (Austriako kantzilerra) buru zela, Vienako Kongresua bildu zen. Potentzia guztiak elkartu ziren Europa osoan monarkia absolutua berrezartzeko. Tronura erregeak itzuli zituzten eta Europako mapa birmoldatu zuten, nazioak kontuan hartu gabe; Napoleonen inperioa garaileen artean banatu zen.

Vienako Kongresuan ezarritako printzipioak hauek izan ziren:

  1. Errege absolutuen legitimitatea.
  2. Subiranotasun nazionala ukatzea.
  3. Potentzien arteko oreka.
  4. Esku hartzeko eskubidea (beste herrialde batean, Frantziaren egoeran balego, Potentzia guztiak elkartu eta inbaditzeko eskubidea).

1830eko Iraultzak

1820an iraultza oldeak gertatu ziren Espainian eta Grezian. Espainian, Riego liberalismoa ezartzen saiatu zen.

1830ean, absolutismoa kendu eta ideia liberalak ezarri ziren hainbat herrialdetan. Frantzian, Karlos X.aren aurka matxinada egon zen, burgesiak ez zuelako nahi; Karlos X.a kendu eta Luis Felipe ezarri zuten.

1831n, Polonian matxinada bat izan zen, baina Errusiako tsarrak gogor zapaldu zuen.

1848ko Iraultzak

1848an, ideal demokratikoak nagusitu ziren (sufragio unibertsala, herri subiranotasuna, gizarte berdintasuna) eta langile mugimenduko ideiak zabaldu ziren.

Frantzian, Luis Felipe kendu zuten eta II. Errepublika antolatu zen. Honek sufragio unibertsala (gizonezkoentzat bakarrik), prentsa-askatasuna ezarri zituen, eta heriotza zigorra eta esklabotza indargabetu zituen.

Hala ere, II. Errepublika ez zen ondo atera, eta Luis Napoleon Bonapartek estatu kolpe bat egin eta Frantziako II. Inperioa aldarrikatu zuen.

Austriako Inperioan ere iraultza asko izan ziren, nazionalitate asko zeudelako. Iraultza hauek Metternich kantzilerra kargutik bota zuten, eta nazionalitateek (Hungaria, Italia, etab.) Inperiotik alde egiten saiatu ziren, baina ez zuten lortu.