Iraultza Burgesak eta Antzinako Erregimenaren Amaiera
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,54 KB
Antzinako Erregimenaren Amaiera
XVIII. mendeko ilustratuen erreformek ez zituzten Antzinako Erregimenaren arazoak konpondu. Sistema horren amaiera iraultzaren bidetik etorri zen. Iraultza burgesak deitzen zaie, burgesia izan baitzen etekinik handiena lortu zuena eta gizarte-talde menderatzaile bihurtu zena.
Iraultza Burgesen Aldaketak
Iraultza burgesek aldaketa sakonak ekarri zituzten hainbat arlotan:
- Politikan: Absolutismoari amaiera eman zioten, erregimen liberala sortuz.
- Ekonomian: Nekazaritzan oinarritutako ekonomia industriala bihurtu zen.
- Gizartean: Klase-gizartea sortu zen, aberastasunaren eta merituaren arabera neurtutako pertsonen balioan oinarrituta. Burgesia izan zen gizarte-klase menderatzailea.
- Zientzian: Teknologiaren aurrerapena eragin zuten.
- Artean: Lan errealistak nagusitu ziren.
Iraultza Politikoen Oinarriak
- Iraultzaren helburua: Absolutismoa deuseztatzea eta herritarren eskubideak errespetatzea.
- Lehen iraultza politikoak: Ipar Amerikan eta Frantzian gauzatu ziren.
- Iraultza politikoa: Agintea eskuratzeko eta beste sistema politiko bat ezartzeko jarduera bortitza da.
Napoleonen Gainbehera
Napoleonen gainbehera Erresuma Batuak, Austriak, Prusiak eta Errusiak osatutako Europako potentzien eskutik etorri zen. Potentzia horiek Napoleon Elba uhartera deserritu zuten.
Frantziako Iraultzaren Zergatiak
- Politikoak eta ideologikoak:
- Ilustrazioak absolutismoa deuseztatzeko ideiak eman zituen.
- Estatu Batuetako iraultzak ideia horiek posible zirela erakutsi zuen.
- Sozialak eta ekonomikoak:
- Nobleziak eta kleroak agintea galdu zuten erregearen absolutismoaren ondorioz.
- Burgesiak ez zuen eragin politikorik.
- Zergek itota, hirietako herri-taldeak miserian bizi ziren.
Iraultzaren Txinparta eta Irtenbidea
- Frantziako Iraultza eragin zuen txinparta: Ekonomia-krisi bikoitza izan zen: janarien krisia eta estatuaren armadaren eta gortearen gastuen ondoriozko zorrek eragindako finantza-krisia.
- Arazo horren irtenbide bakarra: Pribilegiodunek zergak ordaintzea.
Napoleonen Osteko Europa
- Napoleon garaitu zuten potentzien ekintzak: Absolutismoa berrezarri eta Europako mapa berraldatu zuten.
- Napoleon menderatu zuten potentziak: Erresuma Batua, Austria, Prusia eta Errusia.
Estatu Batuetako Independentzia Gerra
- Zer izan zen Estatu Batuetako Independentzia Gerra? Ipar Amerikako ekialdeko kostako hamahiru britainiar kolonien eta Britainia Handiaren arteko gatazka izan zen.
- Independentzia Gerraren zergatiak:
- Kolonoen haserrea: ez zuten ordezkaritzarik Britainiar Parlamentuan.
- Britainia Handiaren mende zeuden merkataritzarako.
- Ezin zituzten okupatu kolonien mendebaldeko lurralde zabalak, britainiarrentzat zirelako.
- Tearen Matxinada: Tearen esportazioari beste zerga bat ezartzearen ondorioz Bostonen gertatutakoa. Kolono talde batek, indiar mozorroak jantzita, hiru britainiar ontzitako te-zama itsasora bota zuen.
- Kolonoen idealak: Agintarien eta herritarren arteko berdintasuna, bizitzeko eskubidea eta askatasuna.