Espainia XIX-XX. Mendeetan: Industria, Errepublika eta Gatazkak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,78 KB
XIX. Mendeko Espainiako Industrializazioaren Porrota
Industria eta meatzaritza. XIX. mendeko Espainiako industrializazioak porrot egin zuen. Europako beste herrialdeetan, industrializazioa lortu zuten, aldiz. Industrializazioa sustatu nahi izan zuten enpresaburu katalanak eta alderdi progresistako kideak berrikuntzak egiten saiatu ziren, baina ez zen lortu Espainia herrialde industriala izatea. Hortaz, industria-porrota ez zen erabatekoa izan. Trenbide-sareak eraiki ziren, bankuak sortu, diru-sistema berria ezarri eta industriaguneak ere bai. Baina mendearen amaieran nekazaritza-herrialdea izaten jarraitzen zuen.
Errepublikaren Lehen Urteak: Erreakzioak eta Gatazkak
Errepublika ezarri zenean, eragile ekonomikoak –lur-jabeak, industrialariak eta finantzariak– asko beldurtu ziren. Maileguak eta kredituak murriztu egin ziren; ia mila milioi pezeta atera zituzten bankuetatik. Eliza Katolikoarekin izan zuen Errepublikak lehen gatazka handia. Espainiako gotzain batzuek Vatikanoaren arauei jarraitu zieten, eta batzuek onartu zuten. Beste batzuek elizaren buruari jarraitu zioten, eta kontra egin zioten erregimen berriari. Prentsa katolikoak jarrera hori hartu zuen, adibidez, ABC eta El Debate egunkariek. Maiatzaren 1ean, Segura kardinalak pastoral bat argitaratu zuen, Alfonso XIII.a erregearen eta Estatuaren eta Elizaren arteko harremana goraipatzeko. Gatazka sortu zen, eta gobernuak Segura kanporatu zuen. Istiluak gertatu ziren, eta ezker muturreko talde batzuek komentuak eta erlijio-ikastetxeak erre zituzten. Liskarrak beste hiri batzuetara hedatu ziren. Gatazka horiek ondorio larriak izan zituzten Errepublikan: gobernuaren eta Elizaren arteko harremanak guztiz gaiztotu ziren, eta katolikoek konfiantza galdu zuten.
Monarkiaren Amaiera eta Errepublikaren Ezarpena
Apirilean egindako udal-hauteskundeetan, monarkikoek zinegotzien gehiengoa lortu zuten, batez ere nekazaritza-eremuetan. Hiri handietan errepublikano-sozialistek irabazi zuten, eta agerian utzi zuen monarkiak ez zuela babesik. Errepublika modu baketsuan eta jai-giroan ezarri zen. Herritar askoren ustez, Errepublikaren bidez erreforma politiko eta sozialak lortuko ziren, eta horrela konponduko ziren herrialdeko arazo larriak. 1931ko apirilaren 14ko gauean, Niceto Alcalá Zamorak Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zuen Madrilen, eta herrialdetik alde egiteko eskatu zion erregeari. Donostiako Itunaren bidez sortutako Iraultza Batzordea izan zen Errepublikako behin-behineko gobernua. Niceto Alcalá Zamora izan zen gobernuko presidentea, eta Errepublikaren aldeko alderdi politiko guztietako kideez osatuta zegoen gobernua. Alderdi horiek erdiko klase profesionalen, behe-burgesiaren eta ideia sozialistak zituzten langileen ordezkariak ziren.
Ehungintza Espainian: Kataluniako Industria
Ehungintza. Ehungintzaren bidez hasi zen industrializatzen Espainia; batez ere kotoiaren bidez. Katalunia izan zen industria-jardueraren erdigunea. Protekzionismoaren laguntzaz, ehun ingelesei ateak itxi baitzizkien mendearen zati handi batean. XIX. mendearen amaieran, hasierako Kataluniako industria-garapenaren oinarria makinak izan ziren, besteak beste, mule zeritzen makinak. Hortaz, ehungintza mekanizatu egin zen pixkanaka-pixkanaka. 1869tik aurrera, suspertu egin zen berriro, mendearen amaieran depresio ekonomikoa sortu zenean mundu osoan. Eskaria apur bat handitu zen, Espainiak Karibean zituen koloniei ezarritako merkataritza-monopolioa areagotu zenean. 1898an uharte horiek independizatu ziren, eta horrek ondorioak izan zituen ehungintzan, geldirik egon baitzen XX. mendeko lehenengo hamarkadan. Kataluniako ehundegietako industrialariek eta Gaztelako eta Andaluziako lur-jabeek politika protekzionista babestu zuten.