Erdi Aroko Feudalismoa eta Estamentu Gizartea
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,03 KB
Feudalismoaren Ezaugarri Nagusiak
- 1. Noble bakoitzak bere lurraldeen jabetza lortu zuen.
- 2. Nobleek erregearen nagusitasuna onartzen zuten itun baten bidez. Nobleak zeremonia batean egiten ziren erregearen basailu. Zeremonia horretan leialtasuna, laguntza militarra eta gobernatzeko aholkua zin egiten zioten.
- 3. Nobleek ere beren basailuak izan zitzaketen.
Estamentu Gizartea
- Nobleak: Zaldunak eta haien familiak ziren. Haien eginkizuna guda egitea edo gainerako biztanleak babestea zen.
- Klerikoak: Fraideak eta apaizak ziren. Otoitz egin behar zuten pertsonen salbazio espirituala lortzeko.
- Langileak: Gehienak nekazariak ziren, baina bazeuden eskulangileak eta merkatariak ere.
Nobleek eta klerikoek estamentu pribilegiatua osatzen zuten; ez zuten zergarik ordaintzen eta ez zuten eskulanik egiten.
Noblezian Sakontzen
- 1. Noble guztiek ez zuten botere bera: batzuk feudo handi batzuen jabeak ziren eta beste batzuk armen eta zaldien jabe soilik.
- 2. Gerra zen nobleen jarduera nagusia.
- 3. Nobleen seme-alabak txikitatik prestatzen zituzten militarrak izateko.
- 4. Nobleek beti egon behar zuten gerrarako prest.
- 5. Gerra pizten bazen, errege-erreginek zaldunei deitu eta laguntza militarra eskatzen zieten.
Klerikoen Bizimodua
- 1. Erromako Aita Santua Elizaren burua zen eta berezko estatu bat ere gobernatzen zuen.
- 2. Parrokiak eta monasterioak, neurri batean, jaun feudalak bezalakoak ziren.
- 3. Fraideen eginkizun nagusiak otoitz egitea eta meditatzea ziren.
- 4. Fraide batzuek monasterioko liburutegian liburuak kopiatzen eta irudi txikiz apaintzen zituzten.
Nekazariak eta Herri Xehea
- 1. Erdi Aroko biztanleen ehuneko 90 ziren. Oso nekazari gutxi ziren beren lurren jabe; gehienak feudo baten bizi ziren.
- 2. Nekazariak herrixka txikietan bizi ziren.
- 3. Autosufizienteak ziren; behar zuten guztia ekoizten zuten.
- 4. Nekazarien maila oso apala zen. Gaizki elikatzen ziren eta askotan ez zuten elikagai nahikorik.
Glosarioa eta Kontzeptu Gakoak
- Feudoa: Jaun batek basailu bati ematen zizkion lurrak.
- Feudalismoa: Erdi Aroko gizarte-sistema zen.
- Estamentua: Erdi Aroko gizarte-mailak ziren.
- Jopuak: Jaunaren aginpidean zeuden nekazariak ziren.
- Hamarrena: Elizari ordaintzen zioten uztaren portzentaje bat.
- Lurgorria: Lursailaren erdia lantzen zuten eta bestea lurgorri uzten zuten emankortasuna berreskuratzeko.