Moralaren funts motak: autonomia eta erantzukizuna
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,65 KB
Moralaren funts motak
Moralaren funts motak — gizaki orok justifikatuta dagoena; hau da, gizakia gauzatzeko mesedegarria dena eta bizitza zoriontsu egiten duena onartzen du. Merezi duelako. Horregatik, horretarako hartuta dagoena bere ekintzen helburu bihurtzen da.
Jainkoa
Jainkoa — giza helburuen funtsa bilatzean, jainkoarengana jotzeak hauxe esan nahi du: jainkoak nahi duena egin behar dela.
Giza natura
Giza natura — gizakiak bere naturak agintzen diona egin behar du. Era berean, funts horrek hainbat arazo planteatzen ditu: desberdintasun kulturalak, sozialak eta generokoak. Galdera da: banakoen gainetik gizakiok partekatzen dugun naturatik existitzen da?
Gizartea
Gizartea — gizakiak bere portaeran gizarteak ezartzen dizkion ohiturak, arauak eta aginduak bete behar ditu. Funtsean, honek ere arazoak sortzen ditu: iraganean beti horrela izateak etorkizunean beti horrela izan behar dela esan nahi ote duen.
Nahimena
Nahimena — gizakiak bere nahimenak esaten diona bete behar du; beraz, kasu honetan nahimenak funtsatzen du morala. Nahimenaren funts horrek galdetzen du: nor da erabakia hartzeko gaitasuna duen subjektua?
Autonomia eta heteronomia
"Autono", "hetero" eta "autos" hitzek esanahi desberdinak dituzte: autos norbera esan nahi du, eta heteros bestea. Nomos hitzak arau edo legea adierazten du; autonomia hitzak gaitasun propioa edo berezkoa adierazten du.
Kant-en ustez, benetako morala autonomoa da, eta ez heteronomoa. Morala autonomoa da errealitatearen independentziaz; moralak ez baitu kanpoko helbururik ez etekinik ateratzeko, ezta zigorrik ekiditeko ere. Beraz, morala autonomoa izango da nahimenak bere buruari legea edo araua ematen dionean — hau da, legearen oinarria nahimenaren baitan dagoenean. Aldiz, legearen oinarria nahimenaren baitatik kanpo dagoenean, beste norbaitek edo zerbaitek ematen dionean, orduan heteronomoa da.
Erantzukizuna
Erantzukizuna — erantzulea: egin edo ez egite baten ondorioz pertsona batek kalte fisikoak zein moralak jasotzen baditu, ordaintzeko beharra edo obligazioa sortzen da.
Pertsona bat ekintza batean erantzule izateko hiru baldintza daude:
- Askatasuna — ez egotea beharturik aukera jakin bat hartzera.
- Gutxieneko gaitasuna — egindakoarengatik arrazoiak eta zergatiak emateko gaitasuna izatea.
- Ekintzen ondorioak onartzea — ekintzen eraginez sortzen diren ondorioak onartzea.