Zer da ilustrazioa galderari erantzuna
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,29 KB
Kant eta Ilustrazioa: Autonomia morala. caesar non est supra gramaticos
Kantek moralaren arazoa “Arrazoi Praktikoaren Kritika” obran landu zuen, bere ustez arrazoi praktikoaren bidez beharrizana lortzen baita, hau da, gu gara legegileak. Gizakia kontzientzia duen izakia da eta ,ondorioz, bere jokabideek ondorioak dituztela ohartzen da. Horrela, azterketa hau norberak egin behar du, arrazoimena erabiliz.
Hortaz gain, lege moralak ekintza eta moralitateari buruzko proposizioak ematen dizkigu inperatiboen bidez. Hauek dira inperatiboek bete beharreko baldintzak:
- Unibertsala: gizaki guztientzat eta beti balio duena.
- A prioria: ez da esperientzian oinarritua izango. Ez du esango zer egin behar den, nola jokatu behar den baizik (betebeharrez).
- Kategorikoa: ez du inoiz helburua konuan hartuko, ez dago baldintzarik.
- Autonomoa: subjektuak berak izan behar du bere burua ekintzara bideratuko duena, kanpoko eraginak (tutoretzak) baztertuz eta heteronomiatik atereaz.
Beraz, inperatiboak eginbeharragatik jokatzera bultzatzen gaitu. Ondorioz, bizitza pribatuan betebeharrez jokatu behar dut, bizitza publikoan kontratuko legeak errespetatu behar ditut eta mundu-mailan kosmopolitismoa nagusituko da.
Laburbilduz, autonomia morala lortzeko arrazoimena behar dugu, kritika egiteko. Horretarako baldintza askatasuna da, tutoretzetatik aldenduz eta heteronomiatik askatuz. Horrela, arrazoimenaren erabilera publikoa izango da monarkak bermatu beharko duen erabilera mota.
Razionalismoa eta Enpirismoa Kantengan
Ezagutzaren arazoaren inguruko teoria kontrajarriak dira arrazionalismoa eta enpirismoak. Lehenek arrazoimenaren ahalmena erabatekoa dela defendatzen dute, erabateko fedea dute ahalmenetan, ez dago mugarik (jarrera dogmatikoa). Besteek ordea ezagutza esperientzian, zentzumenetan kokatzen dute, hau ezagutzaren abiapuntua eta muga delarik. Metafisika ezagutezina, mundu enpirikoak mugatzen du. (jarrera eszeptikoa).
Kantek bi teoria hauen arteko gatazka gainditzen du (a priorismoa), ezagutza tresnen eta hauen ahalmenen inguruko azterketa sakona, kritika egiten baitu. Hala metafisikaren lekua ezagutza den aztertzen du, zientzia den edo ez den aztertuz. Berau zientzia izateko bi baldintza beharrezko dira: obejektuak (elementu materiala) baldintza enpirikoa jartzen du, datu enpirikoak. Subjektuak (elementu formalak) a priorizko (esperientziaren aurreko, independente) formak (ez fisikoak). Hortik ateratzen diren ondorioak hauek dira: Subjektuak eraikitzen du errealitatea. (Idealismo transzendentala). Ezagutzaren ardatza subjektuan (iraultza kopernikarra). Gauzak bere horretan, nomenoak, ezin ditzakegu ezagutu. Ezagutzen duguna Fenomenoa da (datu enpri. + esp/denb). Metafisika ez da zientzia, elementu formalik ez duelako, ezin ditugu ezagutu hortaz. Hala ere arrazoi praktikoaren postulatuak dira.
Kant-en kritizismoa: Zer ezagut dezaket? Zer egin behar dut? Zer itxaron dezaket?
Kanten asmoa, Ilustrazioaren nahiari jarraituz, arrazoimenaren epaiketa kritikoa egitea zen (autokritika), subjektua aztergai jarrriz. Hori egin ondoren bere buruari arauak eman ahal izateko. Honen obran hiru lan nagusi aurkitzen ditugu, “Arrazoi Hutsaren Kritika” “Praktikoaren Kritika” eta “Arrazoi Judizioen kritika”.
Lehenengoan “Arrazoi Hutsaren Kritika”-n ezagutzaren arazoa landu zuen, arrazoimenaren ahalmenaren mugak aztertuz. “Zer jakin dezaket?” galderari erantzunez. Ezein ezagutza zientifikoa izateko, ezagutza berri hori unibertsala eta beharrezkoa da. Beraz, ezagutza zientifikoa lortzeko bi dira derrigorrezko baldintzak: baldintza enpirikoa (objektuak -elementu materiala- jarritako datu enpirikoak) eta a priorizko baldintza (subjektuaren -elementu formala- a priorizko formak espazioa eta denbora). Ezagutzaren arazoa subjektuan kokatzen du (iraultza kopernikarra), subjektuak errealitatea eraikitzen du (Idealismo Transzendentala). Metafisikako elementuak (Jainkoa, arima…) noumenoak dira, ezagutezinak, elementu materiala (datu enpirikoa) falta zaie, beraz metafisika ez da zientzia. Hala ere, garrantzitsuak dira bizitzarako, arrazoi praktikoaren postulatuak direlako (askatasuna, adibidez).
Bigarren obran “Arrazoi Praktikoaren Kritika”-n Kant moralaz jarduten da “Nola jokatu behar dut?” galderari erantzunez. Galdera horren erantzuna (nola jokatu behar dugun) betebeharrez da, Kanten ustetan. Norberak bere buruari autokritika eginez arauak, legeak ezarri behar dizkio. Arau horiek inperatibo kategorikoak izateko unibertsalak (egoera guztietan) a prioriak (esperientzian ez) kategorikoak (helburua ez) eta autonomoak (norberak bere buruari) izan behar dute, eta hau da formulazioa “Joka ezazu ekintzara bultzatzen zaituen printzipioa lege orokor bihur dadin nahi bazenu bezala”, gizakia helburu gisa hartuz. Bizitza pribatuan, betebeharrez jokatu behar da; publikoan, kontratutik ateratako legeak errespetatu behar dira, eta mundu mailan joera kosmopolita hartu behar da.
Azken obran “Judizioen kritika”-n “Zer itxaron dezaket?” galderari erantzuna ematen dio, aurreko bi lanak bateratuz