Enpirismoaren ezaugarri nagusiak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,86 KB

EMPIRISMOAREN   EZAUGARRI NAGUSIAK:



- Ezagutza  guztiak esperientzian hasten dira: Zentzumenen bidez ezagutu daiteke egia modu enpirikoan. Tesi honek jatorrizko ideien existentzia ukatzera behartzen du. Humen ustez, adimenean dauden ideia guztiek pertzepzioetan ( esperientzia) dute jatorria eta adimena ez da bere kabuz ideia originalik sortzeko gai. Taula rasa defendatzen du, ez daude jatorrizko ideiak.

-Gizakiaren  ezagutza ez da mugagabea, esperientziak ere bere mugak ditu: Arrazionalisten ustez, metodo bat bilatuz gero, arrazoimena gai da edozer ezagutzeko, ez dauka mugarik. Enpiristen ustez, aldiz, “ezin daiteke joan esperientziatik haraindi “.

Matematikak bakarrik eskaintzen du ezagutza ziurra, baina ziurtasun hori ez dator matematikaren berezko logikatik, gizakiarengan dauden lege psikologikoengatik baizik, antzekoak diren gauzak elkartzeko joera   baitu gizakiak.

Fisika zientzia probable bat baino ez da. Fisika, efektuak sortzen dituzten kausen inguruko zientzia da, baina zein da efektu eta kausaren arteko konexioaren izaera? Experientziak dio gertakizun batek beste bati jarraitzen diola baina Humen ustez gizakiak ezinezkoa du konexioaren experientzia. Fisikak iraganean elkarrekin suertatu ziren gertakizunez hitz-egin behar du eta ez etorkizunari buruzko apriorizko ziurtasunaz. Ondorioz eratzen diren legeak probableak izango dira.

Munduaren existentziari buruzko eszeptizismo moderatua onartzen du Humek. Ez dago munduaren ziurtasuna bermatzen duen ezer baina zentzugabekeria da mundua existitzen dela ukatzea.

-Ezagutza ideien ezagutza da: Arrazionalistekin bat datoz hemen, adimenak ez ditu gauzak berak ezagutzen gauza hauetan  ditugun ideiak baizik.

-Arrazoimenaren kontzepzio berria, esperientzian hasi, oinarritu eta bukatzen den arrazoimena. Arazo moral, politiko, erlijioso, pedagogiko eta abarretara dedikatu ziren enpiristak eta metafisika zientzia gisa ezinezkoa dela esan zuten. Lehenengo aldiz, arrazoimena, arrazoimen kritikoa da.