Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Ezagutzaren Iturriak Filosofian
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,76 KB
Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Ezagutzaren Iturriak
Arrazionalismo Modernoa eta Definizioa
Arrazionalismo modernoa Descartesek sortu zuen. Arrazionalismoa honela defini dezakegu: arrazoiaren buruaskitasuna, ezagutza-iturri gisa.
Arrazoiak, ezagutza lortzeko, ez du bere gainetik beste irizpiderik onartzen: ez tradiziorik, ez federik, ezta autoritaterik ere. Egia zer den edo zer ez den epaitzea arrazoiari bakarrik dagokio.
Arrazionalismoaren arabera, errealitateari buruzko ezagutza egiazkoak eta baliodunak arrazoitik (adimenetik) sortzen dira, jatorrizkoak baitira, adimenak bere baitan baititu jaiotzaren unetik. (Enpirismoak, ordea, esperientzia sentikorretik eratortzen direla esango du).
Esperientziak arrazoiari okasioa edo aukera besterik ez dio eskaintzen. Adimenak, arrazoizko hausnarketa hutsaren bidez, egia bere baitan nabaria bezala hautematen du.
Arrazionalismoaren Ezaugarri Nagusiak
- Arrazoian konfiantza: Ezagutza-iturri garrantzitsuena arrazoia dela eta ezagutza baliozkoak sorraraz ditzakeen bakarra. Arrazoian jatorrizko ideiak daude, esperientziatik sortuak ez direnak.
- Ezagutza sentikorra gutxiestea: Zentzumenek sarritan engainatu eta hutsak egitera bultzatzen gaituztelako, eta ezagutza sentikorra ezin delako unibertsala izan (kasu guztiak esperimentatzea ezinezkoa baita).
- Zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna: Zientziako judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietarako (unibertsala) eta nahitaez horrela izan behar dute (beharrezkoak). Matematikak, a priori eratzen direnez, ezaugarri horiek dituzten judizioekin eratzen dira. Horrelako ezaugarriak ez dituen zientzia ez da baliozkoa.
- Munduaren arrazionaltasuna: Unibertsoko gertaera orok justifikazio bat, kausa bat du, ezer ez baita ausaz gertatzen. Kausa hori arrazoiarentzat ezaugarria da, bere kabuz ezagut dezake.
Enpirismoa: Esperientziaren Garrantzia
Enpirismoaren arabera, ordea, ezagutzaren iturria esperientzia da. Oxfordeko eskolan aritu ziren enpirismoaren aitzindariak, eta Britainia Handian bereziki garatu zen.
Enpirismoaren Oinarrizko Printzipioak
- Adimena arbel zuria da: Adimena esperientziaren edukien bitartez bete behar den arbel zuria da (tabula rasa).
- Esperientzia da giza adimenaren muga: Haratago bagoaz, probablea edo zalantzakorra denaren esparruan sartzen gara.
- Ideiak ezagutzen ditugu, eta ez gauzak.
- Arrazoi kritikoa: Arrazoia arrazoi kritikoa da, eta eduki metafisikoak arrazoiaren mugetatik kanpo daudenez, ezagutezinak dira.