XX. Mendeko Filosofia: Korronteak eta Pentsalariak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,99 KB

XX. Mendeko Filosofia

Korronte nagusiak

Hainbat korronte filosofikok positibismoaren gehiegikerien aurka erreakzionatu zuten, zenbait balore berreskuratuz:

  • Vitalismoak bizitzaren izpiritua eta baloreak berreskuratu zituen, ikuspegi mekanizistaren aurka.
  • Historizismoak errealitatearen izaera historikoa azpimarratu zuen.
  • Pragmatismoak etorkizuneko esperientzia egia eta baliozko irizpidetzat hartu zuen.
  • Espiritualismoak askatasuna eta erlijioa indartu zituen.

Idealismo alemanaren aurkako erreakzioak ere sortu ziren:

  • Denomenologiak zientziaren krisia gainditu nahi izan zuen.
  • Existentzialismoak kultura sozial eta kontzientzia mailako krisiari erantzun zion.
  • Arrazionalismoak arrazoimena azpimarratu zuen, sustrai irrazionalak onartuz.
  • Mugimendu analitikoak, hizkuntzaren arazo filosofikoak aztertuz, pentsamenduaren argitasuna bilatu zuen.

Beste korronte batzuk:

  • Hermeneutika, giza zientzietarako metodoa.
  • Marxismoa, ikuspegi politiko eta ekonomikoa.
  • Frankfurteko Eskola, gizarte moderno industrialaren ikerketa soziala.

Friedrich Nietzsche

Bizitza eta Pentsamendua

Nietzsche (XIX. mendeko filosofoa) Mendebaldeko gizarte eta kulturari egindako kritikarik zorrotzenetako baten egilea da. Edozein arrazoi logiko edo zientifikoren aurka agertu zen, irrazionaltzat jo daiteke, baina guztiz bitalista. Gizarte kristau-burges dekadentean bizi izan zen, eta garaiko moral puritano eta aurreiritziz betekoari kritika zorrotza egin zion. Moral horri egotzi zion gizartearen egoeraren errua, eta gizaki kristau ahula ordezkatuko zuen gizaki berriaren beharra aldarrikatu zuen. Tradizioa eta garaiko morala ukatu zituen, horregatik lehen inmoralistatzat hartu izan da.

Marxekin alderatuz

Marxek Darwinen alde egin zuen, Nietzschek kontra.

Ludwig Wittgenstein

Bizitza eta Pentsamendua

Wittgenstein (1889-1951) Vienan jaio zen, Europako zentro kultural garrantzitsua zen garaian. Familia judu aberats batekoa, ingeniaritza ikasi zuen, baina logika eta filosofiak kezkatzen zuten. Bi Mundu Gerretan parte hartu zuen. Filosofia analitikoaren ordezkari nagusietako bat, hizkuntzaren filosofia landu zuen bi etapatan: Tractatus Logico-Philosophicus eta Ikerketa Filosofikoak.

Testuinguru historikoa

XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran kokatu behar dugu Wittgenstein. Lehen Mundu Gerraren giroa nagusi zen Europan. Vienan, aristokraziaren eta burgesiaren arteko oreka ezegonkorra zegoen: aristokratak erregearen alde eta burgesak parlamentuaren alde. Langileek bizimodu latza zuten eta sindikatuek iraultza nahi zuten. Nazismoa Vienan sortu zen, aberatsek bultzatuta, langile sindikatuen aurka borrokatzeko, eta Alemanian zabaldu zen.