Modernitatea eta Postmodernitatea: Ilustrazioaren Kritika
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,26 KB
Modernitatea eta Ilustrazioaren Kritika: Filosofia Postmodernoaren Ikuspegi Kritikoa
Zer da Ilustrazioa?
Ilustratuen ezaugarria arrazoiarenganako konfiantza osoa mantentzea eta hura modu aske eta kezkarik gabe baliatzea izan zen. Ziurtasun osoz uste zuten arrazoiaren laguntzaz historiako aro berri baten hastapena gerta zitekeela. Zientzia enpirikoen aurrerapenarekiko interesa zuten eta, horren eraginez, eraikuntza metafisikoak abiapuntutzat hartuta fenomeno ezagutza bidezkoak eta moralak azaltzeko printzipioaren aurka agertzen ziren. Azkenik, heziketaren alde eta orokorrean kultura hedatzearen alde azaldu ziren irmo, hori aurreiritziak, intolerantzia eta obskurantismoa gainditzeko bide onena zelakoan.
Zer da Modernitatea?
Descartesen lanekin hasi zen arrazoian oinarritutako gizartea. Modernitatea, beraz, gizarte post-tradizionala da, besteak beste, industrialismoak, kapitalismoak, sekularizazioak eta nazio-estatuak ezaugarri dituenak. Modernitatea eboluzioa, aurrerapena, garapena eta iraultza gailentzen dituen gizartea da. Menperatze grinak, arrazoia bilakatu du menperatzearen gakoa.
Ilustrazioaren Proiektuaren Porrota
Nahiz eta aurrerapen teknikoak izan, nahiz eta ongizate egoera bat egon, nahiz eta arrazoia izan gure gidari… gizakia ez da gai izan bere adimenaz baliatzeko. Nola bestela azaldu Bi Mundu Gerretako edo Nazismoaren izugarrikeria?
Postmodernoen Kritika
Postmodernitatearen pentsamendua modernitatearen aurkakoa zen; arrazoimen eta “arrazionalismo” kutsua duen guztia susmagarria bihurtu da. Arrazoimenaren erabilera eta honek emandako ezagutza kontrolerako eta menperaketarako instrumentu dira.
- Subjektua jada ez da abiapuntua; egoera historiko eta pertsonalen emaitza kontingente soila izatera pasatzen da.
Estiloari Kritika
Kontzeptuaren zehaztasuna, azalpenaren argitasuna, ordena… testuaren helburua egiara daraman bidea argitzea da. Postmodernoek egi bakarra ukatzen dute eta hauen testuak nahasiak, ironikoak, metaforikoak, ambiguoak, nahasgarriak, ulertezinak… dira. Atea irekita uzten diote interpretazio ezberdinei; egi txiki asko daude.
Derridaren Dekonstrukzioa
Derridak arrazionalismoa salatu zuen eta diferentzia aldarrikatu zuen. Logozentrismoaren kritikan hizkuntza ideal eta perfektua bilatzea leporatu zien aurreko autoreei munduko esentzia atzemateko, alde batera utziz iluna, dudazkoa, desberdina eta lausoa denari. Bere ustez, esanahia ez dago gauzetan, baizik eta elementuen arteko harremanetan eta hauek deskodifikatzen dituzten behatzaileen arteko harremanetan ere. Lotura-sarearen barruan interpretatzailea ere dagoenez, ezinezkoa da oinarri edo jatorrira iristea. Gure inguruko testuak dekostruitzerakoan, geruza guztiak identifikatzerakoan, esanahi bakarra ez da egongo, hauen irakurketa anitza izango delako. Esanahia orduan identitate eta diferentziaren ondorioa izango da; diferentziari ere garrantzia eman beharko zioke orduan eta ez bakarrik identitateari.
Deleuzeren Aniztasuna
Ildo berean Deleuze dugu, aniztasuna eta diferentzia aldarrikatu bai zituen arrazoimenaren ahalegin totalizatzailearen aurka. Mundua bere benetako ezaugarriekin pentsatzeko, honen aniztasun eta desberdintasun infinitu eta amaigabeak kontuan hartuz, interkonexio-sare bat sortu behar dugu, batasuna eta osotasuna bilatu beharrean.
Lyotarden Metakontakizunen Kritika
Lyotardek metakontakizunei egin zien kritika. Tradizionalki, interpretazio orokorra ematen duten teoria handi, komun eta bateratzaileak eman dira. Teknozientziak ekarritako aurrerapenen ondorioak ikusi eta gero, metakontakizunak ez dira jada sinesgarriak. Gertakizunek, historian aztarna uzten duten egoerek, kontakizun handi hauen porrotaren eredu izan daitezke; metakontakizunek historia esplikatzeko eta etorkizuna aurreikusteko gako zirela uste zen eta. Lyotaren ustez, ordea, gertakizunak aurreikustea ezinezkoa da.
Erreferentzia markorik gabe geratzeak etsipen sentimendu bat utzi du gizartean, baina aukera berri bat ere dakar berarekin: narrazio txikiak. Egia absolutua bilatzen ez duten proposamen partzial, praktiko eta zehatzak dira.
Barthes eta Autorearen Heriotza
Barthesek autorea hil zuen; autorearen intentzionalitatea jada ez zen garrantzitsua mota ezberdinetako obretan, irakurle, ikusle edo entzulearen interpretazioa baizik.
Frankfurteko Eskolaren Ikuspegia
Frankfurteko eskolak (Adorno, Horkheimer eta Marcuse) arrazoi instrumentala kritikatu zuen; arrazoiaren interes bakarra bere helburua lortzeko egon daitekeen bide hoberena bilatzea izan da, bide horren komenigarritasun edo kontsekuentziei buruzko hausnarketarik egin gabe. Ezagutza boterearekin egon da beti lotuta eta gure bizimodua erraztu eta hobetzen duten tresnek, alde berean menperaketarako erabiliak dira. Mas media eta kultura kontrolerako bideak bihurtu dira, gizartearen homogenizazioaren instrumentu. Honen aurrean geratzen zaigun bide bakarra artea edo traszendentzia da Adorno eta Horkheimerren ustez, iraultza Marcuseren arabera.