Defentsa mekanismoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,94 KB

Niaren defentsa-mekanismoak:

Errepresioa. Zeraren nahien eta desio horiek edukitzeagatik sortzen den erru-sentimenduen arteko gatazkatik askatzeko erabiltzen da mekanismo hori.

Proiezioa: Gure kontzienteak onartzen ez duen nahia beste gizabanako bati atxikitzea da. Mekanismo hori paradoxetan eta fobietatan agertzen da.

Arrazionalizazioa: Gure burua justifikatzeko azalpen

arrazionala bilatzen da, gure portaeraren benetako zioak ezkuratzeko. Modu honi, niak bere autoestimua salba dezake.

Ukazioa: Kontzientziarako desatsegina dena ez ikustean datza.

Sublimazioa: Sozialki ez dagona ondo ikusita beste ondo zerbaitetara bideratu.


Gizatasunaren funtsa edo esentzia zertan datzan argitzeko interes handia izan dute pentsalariek historian zehar. Hori ikusteak pentsaraz liezaguke gai hori, gizakiok zer garen, gogoetagai unibertsala dela, eta betikoa, Michel Foucault filosofo frantsesa, ez dago ados interpretazioa horrekin. Honen esanetan, gizakiari buruzko interesa garai jakin bati eta kultura jakin bati dagokie. Honek dioena da antzinako pentsalari haien lanek gizon-emakumeez dihardutela, eta ez gizakiaz. Kontzeptu hori, gizaki kontzeptua, orokortzea abstraktu bat da. Europako estatu modernoak garatzen hasi zirenean, orduan azaldu zen orokortze hori, gizaki kontzeptua. Gizartea kudeatzeko eta kontrolatzeko teknikak sortu ziren une horretan, eta teknika haiekin batera, subjetu eta izaki kontzeptuak ere bai.



Entradas relacionadas: