Mendeko Perpausak Euskaraz: Sailkapena eta Adibideak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,05 KB
Menderakuntzazko perpausetan, juntadurazkoetan bezala, bi perpaus ditugu, baina ez dira maila berekoak. Bata perpaus nagusia da, eta bestea mendeko perpausa.
Mendeko perpausen sailkapena
Mendeko perpausen bi sailkapen nagusi egin daitezke:
- Esanahia eta forma kontuan hartuta: Perpaus txertatuek perpaus nagusiaren barruan zein funtzio betetzen duten hartzen da kontuan.
- Forma edo itxura kontuan hartuta: Hartzen duten atzizkiaren edo aurrizkiaren araberako sailkapena da: -(e)la, -(e)n, bait- eta ba-.
Izen-sintagma funtzioa duten perpausak
Perpaus nagusiaren barruan izen-sintagma funtzioa betetzen dutenak dira:
- Perpaus konpletiboak: Zer? galderari erantzuten diote. Erlazio-hizkiak: -(e)la, -(e)nik, -t(z)ea/k...
Adibidez: Nik badakit gaur ez dela eroriko. - Zehar-galderak: Galdera berari erantzuten diote. Perpaus hauen barnean galde-perpaus bat dago. Erlazio-hizkiak: -(e)n, -n ala ez.
Adibidez: Xabierrek liburua irakurri al duen jakin nahi dugu.
Izenlagun eta adberbio funtzioa betetzen dutenak
Adjektiboek (izenlagun nahiz izenondoek) izenari buruzko informazioa ematen dute:
- Erlatibozko perpausak: Erlazio-hizkiak: -(e)n, -tako (-dako), -(r)iko.
Adibidez: Erosi didaten ordenagailua ikusgarria da. - Denborazko perpausak: Perpaus nagusiak ZER gertatzen den esaten du; menderakuntzazko perpausak, berriz, nagusiaren ekintza NOIZ gertatzen den. Erlazio-hizkiak: aurrekotasuna, gerokotasuna, berehalakotasuna, aldiberekotasuna eta maiztasuna adierazten dutenak.
- Moduzko perpausak: Perpaus nagusia NOLA betetzen den esaten dute. Erlazio-hizkiak: -(e)n bezala/moduan/legez/antzera...
- Konparaziozko perpausak: Bi zati konparatzen dira (minieskema).
Adibidez: Nik zuek baino gitarra gehiago ditut. - Helburuzko perpausak: Perpaus nagusiaren helburua esaten dute. Zertara? edo Zertarako? galderei erantzuten diete. Erlazio-hizkiak: -t(z)eko, -t(z)ekotan, -t(z)era.
- Kausazko perpausak: Perpaus nagusiaren ekintza ZERGATIK gertatzen den esaten dute.
Adibidez: Praka berriak erosi behar ditut, luzatu egin bainaiz. Erlazio-hizkiak: ...eta, bait..., -(e)la eta. - Baldintzazko perpausak: Perpaus nagusia betetzeko baldintzak esaten dituzte. Erlazio-hizkiak: -(e)z gero, -t(z)ekotan...
Adibidez: Ikasten baldin badut, gaindituko dut. - Perpaus kontzesiboak: Perpaus nagusia betetzeko zein oztopo gainditu den esaten dute. Erlazio-hizkiak: arren, -ta ere, -agatik...