Merkatuaren Oinarriak eta Marketin Estrategiak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,5 KB
Merkatuaren Definizioa
Merkatua: Ondasun eta zerbitzuen erosle eta saltzaileak elkartzen diren espazioa. Eremu geografiko jakin batean dauden, behar komun batzuk dituzten izaki ekonomikoen multzoa.
Merkatuaren Elementuak
- Eskaria (D): Merkatuan eskaintzen diren ondasunak eta zerbitzuak erosi nahi dituzten pertsonak.
- Eskaintza (S): Merkatuan ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsona juridiko eta fisikoak.
- Kantitatea (Q): Trukatzean ale kopurua.
- Prezioa (P): Trukean ondasun edo zerbitzua lortzeko behar den diru kopurua.
Oreka Puntua
Eskaria eta eskaintza topatzen diren puntua da, kantitatea eta prezioa zehaztuz.
Merkatu Motak
Lehiaren arabera
- Lehia perfektua: Saltzaile asko, erosle asko, merkatu oreka.
- Monopolio merkatua: Saltzaile bakarra.
- Oligopolio merkatua: Saltzaile gutxi.
Eremuaren arabera
- Tokikoa
- Eskualdekoa
- Naziokoa
- Nazioartekoa
- Munduko merkatua
Eroslearen arabera
- Kontsumo merkatua:
- Jada kontsumitzekoak: Askotan erosi eta askotan kontsumitu. Adibidez: Ogia.
- Kontsumo iraunkorrekoak: Noizbehinka erosi, denboran irauten duen produktua. Adibidez: Ordenagailua.
- Zerbitzuak: Materialak ez direnak eta momentuan kontsumitzen direnak. Adibidez: Medikua.
- Industria merkatua: Erosleak enpresak dira, ekoizpen-prozesuan bitartekari izateko erosi eta saltzen diren ondasun eta zerbitzuak.
Produktu/Zerbitzuaren arabera
- Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako produktuak
- Lehengaiak
- Produktu industrialak
- Zerbitzu merkatua
Enpresaren ikuspuntutik
- Egungo merkatua: Dagoeneko erosten dutenak.
- Merkatu potentziala: Oraindik erosten ez dutenak, baina eros litezkeenak.
- Joerako merkatua: Joeraren arabera eros litezkeenak.
Merkatuaren Tamaina
Produktu edo zerbitzu baten salmenta kopurua eremu geografiko zehatz batean, denbora jakin batean, unitate fisiko edo ekonomikoetan neurtuta.
Merkatu Kuota
Merkatu batean eta denbora zehatz batean enpresa batek produktu/zerbitzu batekiko lortzen duen salmenta totalen proportzioa.
Merkatu Ikerketa
Sektorea eta merkatua ezagutzen laguntzen duen tresna.
Merkatu Ikerketaren Osagaiak
- Ingurunearen analisia: Uneko egoera sozioekonomikoa, biztanleria eta etorkizunean izango duen bilakaera, legedia.
- Sektoreari buruzko alderdi orokorrak: Zer produktu daude merkatuan? Osagarririk? Sektorea goraka edo beheraka doa?
- Bezero potentzialak: Zeintzuk dira nire bezeroak? Nolakoak? Ze ezaugarri dituzte? Taldeetan bana daitezke? Moda? Funtzionalitatea? Prezioa? Kalitatea? Erosketa osteko zerbitzua.
- Lehiakideen analisia: Zeintzuk dira? Ze indar eta ze ahulezia dituzte? Non daude? Ze prezio? Ze kalitate? Zertan dira hoberenak? Berrikuntzan nola dabiltza?
- Merkatuan sartzeko oztopoak: Unean daudenak. Legeak, monopolio bat egotea, banaketa sare txikia.
Merkatu Ikerketaren Faseak
- Abiapuntuko egoera deskribatu: enpresaren eta ingurunearen egoera deskribatu.
- Ikerketaren helburua zehaztu: Helburu kuantitatiboak/kualitatiboak.
- Ikerketa-eredua diseinatu: modua zehaztu.
- Informazio iturriak zehaztu.
- Informazioa jaso, aztertu eta txostena idatzi.
- Erabakiak hartu.
Marketin Plana
Kontsumitzaileen premiak zeintzuk diren jakiteko, premia horiek asetzeko behar diren produktuak eta zerbitzuak garatzeko eta haien eskaria sortu eta sustatzeko egiten diren jardueren multzoa.
Marketin Estrategikoa
Enpresak lortu nahi dituen helburuak zehaztu eta lortzeko estrategia definitzen duen marketina da.
Segmentazioa
Ezaugarri, behar eta nahi antzekoak partekatzen dituen bezero multzo bat identifikatzea.
Segmentazio Faktoreak
- Geografikoak: Munduko eskualdea, herrialdea, metropolia.
- Soziodemografikoak: Adina, sexua, etab.
- Irizpide psikografikoak: Lifestyle (bizimodu), interesak, iritziak.