Merkatua eta Lehia: Mota eta Ezaugarriak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,29 KB

Merkatua eta Lehia

Lehia motak

  • Lehia perfektuko merkatuak: Enpresak prezio-onartzaileak dira eta eskaintza-eskariaren legearen funtzionamendu askearen arabera jarduten dute.
  • Lehia ez-perfektuko merkatuak: Enpresa guztiak ez dira baldintza berdinetan lehiatzen, enpresa batek edo batzuek eragin nabarmena izan dezakete prezioan.

Merkatuen ezaugarriak

  • Enpresa kopurua: Faktorerik garrantzitsuena da, prezio-ezarpena baldintzatzen duen ezaugarria baita.
  • Eragina prezioan: Ezaugarri horrek lotura zuzena du enpresa-kopuruarekin.
  • Desberdintzea: Produktu batek kontsumitzaileak bereizteko moduko ezaugarriren bat baldin badu, produktu berezitua edo desberdindua dela esaten da; bestela bada, berriz, produktua homogeneoa izango da.
  • Lehiaren intentsitatea: Enpresek merkatuan aritzeko erabiltzen dituzten tentsio-mailak nahiz merkataritza-politikek osatzen dute. Prezioen gerra, lehiakideen iragarkiak imitatzea, norberaren produktuaren ezaugarriak nabarmentzea, etab.
  • Gardentasun-maila: Saltzaileek nahiz erosleek produktu jakin baten inguruan prezioari buruz duten informazio-kantitatea adierazten da.
  • Sartzeko eta irteteko askatasuna: Merkatu batean sartzea edo handik irtetea ez da erraza. Merkatu batean sartzeko edo handik irteteko izaten dituen oztopoei merkatu-hesiak esaten zaie.

Lehia motak (taula)

DeskribapenaLehia Perfektua (LP)Lehia Monopolistikoa (LM)Oligopolioa (O)Monopolioa (M)
AdibideakAsteko azokak, arraina saltzeko lonjak, balore-burtsakLurrinen merkatua: enpresa askok antzeko produktuak saltzen dituzte, baina bakoitzak bere produktua desberdintzen du besteen produktuekiko, markaren, ontziaren edo esklusibotasunaren bidezPetrolioaren merkatua edo telefonia mugikorrarenaEstatuko Altadis enpresa publikoak tabakoaren banaketa kontrolatzen du Espainian, eta berak bakarrik finkatzen du prezioa
Enpresa-kopuruaAskoAskoGutxiBat
Eragina prezioanBatere ezPixka batHandiaErabatekoa
DesberdintzeaEzBaiEzEz du axola
Lehiaren intentsitateaOso handiaOso handiaHandiaEz dago
Gardentasun-mailaErabatekoaEz dagoEz dagoEz dago
Sartzeko eta irteteko askatasunaErabateko askatasunaErabatekoa, desberdintzea izan ezikEzEz

Lehia Perfektua (LP)

Enpresa bakar batek ere ez du prezioan eragina izateko adinako ahalmena; beraz, enpresa guztiak berdintasunezko baldintzetan aritzen dira lehian.

Lehia Monopolistikoa (LM)

Merkatu-mota horretan, enpresa askok antzeko produktuak eskaintzen dituzte, baina enpresek produktuak desberdintzen dituzte, ezaugarriren baten bidez, bezeroak leial bihurtzeko. Hori dela eta, nolabaiteko eragina izan dezakete prezioan.

Oligopolioa (O)

Horrelako merkatuan, enpresa gutxi batzuek jarduten dute, baina nahikoa tamaina dute prezioan eragina izateko, baten batek eskaintza aldatzea erabakitzen badu.

Monopolioa (M)

Lehia ez-perfektuko muturreko adibidea da. Monopolioaren ezaugarria da lehiarik ez dagoela. Enpresa bakar batek ekoizten du ondasuna edo zerbitzua, erabat; beraz, ahalmen osoa du prezioan eragiteko edo ekoitzi behar den kantitatea erabakitzeko.

Merkatu-hesiak

  • Kostu-abantailak: Enpresa bat sektoreko gainerako enpresak baino merkeago ekoizteko gai baldin bada, publikoarentzako salmenta-prezio merkeagoa ere eskaini ahal izango du. Are zailagoa izango da merkatuan irautea lehen aldiz jarduten duten enpresa berrientzat. Baliabideak optimizatuz, teknologia erabiliz eta eskala-ekonomiak lortuz lortzen dira.
  • Produktu-desberdintzea: Produktuen kalitatea, diseinua edo funtzioak bereziak direlako, kontsumitzailea fidelizatzea lortzen denean izaten da.
  • Fidelizatzea: Bezero bat marka, produktu edo zerbitzu bati leial izatea lortzea da.

Lehia perfektuko merkatua

  • Enpresa asko: Ekoizle eta enpresa asko, baina kuota txikia lortzen dute, oso txikiak direlako.
  • Enpresa prezio-onartzaileak: Enpresa hain txikiak direnez, haietako bakar batek ere ez du prezioan eragiteko ahalmen handirik. Kontsumitzaileak ordaintzeko prest dauden prezioaren arabera.
  • Produktu-desberdintzerik gabeko merkatua: Ekoizle batetik bestera ez da alderik egoten. Marka batekiko fideltasunik ez dago.
  • Lehia handia: Enpresek prezioan lehiatzen dute, eta kostuak murrizten saiatzen dira.
  • Prezio-gardentasuna: Erosleek nahiz saltzaileek produktuek merkatuan duten salmenta-preziari buruzko informazio guztia dute.
  • Sartzeko eta irteteko askatasuna: Ez dago lege-mugarik jarduera egin ahal izateko, eta ekoizpen-ondasunetan egin beharreko inbertsioak txikiak izaten dira.