Ekonomia-jardueraren antolaketa eta sistemak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,68 KB

Ekonomia-jardueraren antolaketa: Ekonomia-sistemak

Gizarte batean ondasunak eta zerbitzuak nola sortzen diren eta etekinak biztanleen artean nola banatzen diren aztertzen du ekonomia-sistemak.

Iraupeneko sistema

Ekonomia-sistema tradizionalean edo iraupenekoan, familiek berek ekoizten dute oinarrizko beharrak asebetetzeko behar dutena. Oso gutxi garatutako ekonomia-mota da, eta ekoizten duten horretatik soberan dutena tokiko azoketan saltzen edo trukatzen dute.

Sistema komunista

Plangintza zentraleko sistemak edo sistema komunistak ez du ekoizpen-bitartekoen jabetza pribatua onartzen. Estatuak kontrolatzen ditu ekonomiaren alderdi guztiak: estatua da enpresen jabea, zer eta zenbat ekoitzi behar den zehazten du, produktuen prezioak finkatzen ditu eta berak erabakitzen du etekinak nola banatuko diren. Gaur egun oso herrialde gutxitan dago, eta sektore pribatura zein atzerriko inbertsioetara zabaldu da.

Sistema kapitalista

Kapitalismoa merkatu askeko ekonomia-sistema da. Sistema horrek lau ezaugarri nagusi ditu:

  • Ekoizpen-bitartekoak jabetza pribatukoak dira.
  • Etekina lortzea da ekonomia-jardueraren eragilea.
  • Enpresek ekoitzitako produktu-kantitatea eta produktuaren prezioa eskaintzaren eta eskariaren legearen bidez arautzen dira.
  • Lehia askea: edozein pertsonak edo enpresak nahi duen ekonomia-jarduera egin dezake.

Lan-munduko sailkapenak

Lan-egoeraren arabera, hiru mota nagusi bereizten dira:

  • Soldatapekoa: Besteentzat lana egiten duena.
  • Kooperatibako bazkidea: Enpresa demokratikoa, erabakiak hartu eta etekinak banatzen dituena.
  • Autonomoa: Norberarentzat lan egiten duena.

Bestalde, negozio kolektiboa lan-baldintzak arautzeko ohiko modua da, eta ugazaben elkarteak enpresariak ordezkatzen dituzten enpresa-federazioak dira.

Langabezia: kontzeptua eta motak

Langabeziak lanik ez izatea esan nahi du. Lau mota nagusi daude:

  1. Ziklikoa: Ekonomiaren hazkunde-erritmoaren arabera aldatzen da.
  2. Urtarokoa: Urtean zehar izaten diren aldaketek eragiten dute.
  3. Egitura-langabezia: Ekonomia-antolaketa txarragatik sortzen da.
  4. Teknologikoa: Teknikak hobetzeagatik eta enpresak automatizatzeagatik sortzen da.

Langabezia-tasa altu batek ondorio negatiboak ditu: kontsumoak behera egiten du, zerga gutxiago biltzen dira, estatuaren gastuak areagotzen dira, ezkutuko ekonomia (informala) handitzen da eta pertsonen jarreran eragiten du.

Biztanleriaren sailkapena lanaren arabera

Biztanleria honela sailka daiteke: 16 urtetik beherakoak, biztanleria aktiboa eta biztanleria ez-aktiboa. Espainian honela banatzen da:

  • 16 urtetik beherakoak: % 17,8
  • Biztanleria ez-aktiboa: % 32,8
  • Biztanleria aktiboa: % 49,4

Merkatuaren funtzionamendua: Monopolioa eta Oligopolioa

Monopolioa: Enpresa bakar batek kontrolatzen du produktu baten ekoizpena, eta berak zehazten ditu prezioa eta kantitatea merkatuan.

Oligopolioa: Enpresa gutxi batzuk ados jar daitezke komeni zaizkien prezioak eta baldintzak zehazteko.

Eskaintzaren eta eskariaren legea: Eskaintza eskaria baino handiagoa denean, prezioak jaitsi egiten dira. Eskaria igotzean eta produktua gutxitzean, prezioak igo egiten dira. Adibidez: petrolio gutxi dagoenez, gasolinaren prezioa igotzen da.

Espainiako ekonomia-sistema

Espainiak ekonomia mistoa du. Sistema kapitalista da, baina zerbitzu publikoak ditu (osasuna, garraioa, hezkuntza...). Konstituzioak enpresa-askatasuna aitortzen du, baina botere publikoek muga ditzakete eskubide horiek interes orokorraren aurka ez joateko.

Gizarte-hausnarketak eta lan-munduko arazoak

Ekonomiaren garapen handiak pertsonen beharrak areagotzen ditu. Herrialde aberatsetan kontsumoa murriztu beharko litzateke baliabideak ez agortzeko, nahiz eta horrek langabezia igo dezakeen. Espainian langabezia-tasa altua da Europako beste herrialdeekin alderatuta.

Lan-munduko beste arazo batzuk honako hauek dira:

  • Familia-eragina: Gurasoak langabezian egoteak bizimodu okerragoa dakar.
  • Haurren lana: Adingabeen eskubideen murrizketa dakar.
  • Ezegonkortasuna: Gazteek ezin dute bizitza egonkorrik izan.
  • Bereizkeria: Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna.
  • Ezkutuko ekonomia: Estatuak diru-sarrera gutxiago izatea dakar.

Entradas relacionadas: