Marketin, Finantza eta Negozio Kontzeptuen Glosarioa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,31 KB

Marketin eta Merkatu Kontzeptu Nagusiak

Merkatu-azterketa (I)

Ingurune orokorrari, lehiakideei eta kontsumitzaileei buruzko informazioa bildu, landu eta aztertzeari deritzo.

Marketina

Enpresaren politika komertziala diseinatzen du. Marketina filosofia bat eta funtzio bat da:

  • Filosofia modura: Merkatuan hautemandako premiak betetzen saiatzen da.
  • Funtzio gisa: Marketinaren filosofia errealitate bihurtzeko jardueren multzoa garatzen du.

Merkatua

Premiak dituzten eta premia horiek eskaintzaile bati produktu bat erosiz bete nahi dituzten pertsonen edo enpresen multzoa da.

Merkatu-kuota

Salmenta osoaren zer proportzio dagokion jakitearen kontzeptua.

Eskari Osoa

Kontsumitzaileek aldi batean egiten dituzten erosketa guztiak dira.

Lehiakideak

Merkatu berean, produktu bera ekoizten duten edo zerbitzu bera ematen duten enpresei deritze.

Lagina

Populazioaren zati baten datuak hartzen dira, eta zati horri lagina esaten zaio.

Merkatu-segmentazioa

Ondasun edo zerbitzu jakin baten aurrean antzeko portaera duten kontsumitzaile-taldeak identifikatzeari esaten zaio.

Target

Enpresak bere merkaturatze-jardueraren oinarri hartzen duen taldea.

Merkatu Potentziala

Enpresak egindako eskaintza komertziala zuzendu ahal zaien ahalik eta erosle kopuru handiena da.

Merkatu-azterketa (II)

Ingurune orokorrari, lehiakideei eta kontsumitzaileei buruzko informazioa bildu, landu eta aztertzeari deritzo.

Lehia Motak

Lehia Perfektua

Lehia perfektuaren ezaugarriak hauek dira:

  • Produktu homogeneoa.
  • Eskaintzaile eta eskatzaile ugari.
  • Merkatuaren erabateko ezagutza.
  • Merkatuan sartzeko eta bertatik irteteko askatasuna.

Lehia Inperfektua

Lehia perfektuaren ezaugarri bat betetzen ez denean gertatzen da. Mota nagusiak:

  1. Monopolioa: Produktu bakar baten saltzaile bakarra dago, eta erosle ugari.
  2. Oligopolioa: Oso antzeko produktuen saltzaile gutxi eta erosle ugari.
  3. Lehia Monopolista: Produktu desberdindu baten erosle eta saltzaile ugari.

Produktua eta Sustapena

Produktua

Erosi nahi den oro da, eta kontsumitzailearen premia bat betetzen duen oro.

Marka

Enpresak ekoizten dituen ondasunak eta zerbitzuak identifikatzea xede duen izena, termino, diseinu edota horien guztien konbinazioa da.

  • Izena: Izendapena da.
  • Logotipoa: Produktua identifikatzeko hartzen den irudia da.

Publizitatea

Komunikazio prozesu masiboa da, produktu, ideia, instituzio eta zerbitzuen aurkezpen eta sustapena helburutzat dituena. Helburua publikoaren jarreran eragin, erosketa bultzatu, markaren irudia hobetu edo ideia baten zabalkundea lortzea izan ohi da.

Merchandising

Ordainduta eta masa-komunikabide bat erabiliz kontsumitzailearen portaeran eragiteko asmoz zabaltzen den mezu bat da.

Vendinga

Saltzeko makinak dira (Adibidez: tabakoa edo edariak erosteko erabiltzen direnak).

Frankizia

Enpresa bera lurralde bateko leku askotan egotea da. Banaketako prozedura berezi bat da, non ekoizleak txikizkarien kontrola duen eta salmenta espezializatua egiten den.

Finantzaketa eta Inbertsioa

Finantzaketa

Enpresak diru-beharrei aurre egiteko eskura dituen baliabide likidoei edo ordainbideei esaten zaie.

Inbertsioa / Inbestimendua

Gerora errentagarri izango delakoan aktibo bat eskuratzen denean gertatzen da, horretarako aurrezkia edo kanpoko finantzaketa erabiliz. Inbertsioak erabaki eta horretarako dirua jartzen dutenak inbertitzaileak edo inbestitzaileak dira.

Erreserbak

Enpresak banatu gabeko mozkinak.

Amortizazioa

Aldi ezberdinetan zehar balio iraunkor baten zatiketa adierazten duen termino bat da, balio osoa kuota ezberdinetan estaltzeko helburuarekin.

Renting-a

Ondasun higigarriak eta higiezinak epe ertainera eta epe luzera alokatzeko modu bat da.

Factoring-a

Bezeroen gaineko kreditu-eskubide guztiak faktore izeneko enpresa bati saltzen dizkion finantzaketa mota bat da.