Ekonomia eta Globalizazioa: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,24 KB

Oinarrizko Kontzeptu Ekonomikoak

  • Jarduera ekonomikoa: Pertsonek beren beharrak asetzeko ondasunak eskuratzeko egiten dituzten zereginen multzoa da.
  • Enpresa: Ondasun ekonomikoen oinarrizko produkzio-unitateak dira.
  • Kapitala: Produkziorako behar diren elementu ez-naturalen multzoa da. Hiru mota daude:
    • Fisikoa
    • Finantzarioa
    • Giza
  • Teknologia: Produkzio-prozesuan erabilitako ezagutzen, metodoen eta prozeduren multzoa da. Hiru mota daude:
    • Eskuzkoa
    • Mekanizatua
    • Automatikoa edo robotizatua
  • Sistema ekonomikoa: Jarduera ekonomikoa antolatzeko eta gauzatzeko moduak dira.

Biztanleria, Ideologia eta Globalizazioa

  • Biztanleria aktiboa: Soldatapeko lana duten pertsonek eta soldata izateko prest daudenek osatzen dute.
  • Biztanleria ez-aktiboa: Soldatapeko lanik betetzen ez duten eta horrelakorik egiteko prest ez dauden pertsonek osatzen dute.
  • Ideologia neoliberala: Sistema ekonomikoaren erabateko liberalizazioa defendatzen dute, soilik merkatuaren bitartez erregulatzeko.
  • Enpresa multinazionala: Globalizazioaren eragile nabarmena da, ahalik eta etekinik handienak lortzeko mundu-mailako estrategiekin jarduten dutelako.
  • Globalizazio ekonomikoa: Ekonomia nazionala Lurreko arlo guztiak elkarren artean konektatzen dituen munduko ekonomian gero eta gehiago integratzean oinarritzen da.

Jarduera Ekonomikoaren Faseak eta Sektoreak

Faseak

  • Produkzioa: Jarduera ekonomikoan sortutako ondasuna.
  • Banaketa: Produkzioa kontsumitzailea dagoen lekura eramatean eta merkatuan saltzean datza.
  • Kontsumoa: Produkzioan sortutako ondasunak erabiltzea.

Sektoreak

  • Lehen sektorea: Banaketarako edo kontsumorako baliabide naturalak erauzteko jarduerak biltzen dira (adibidez, nekazaritza).
  • Bigarren sektorea: Lehen sektoretik lortutako baliabide naturalak eraldatzen dituzten jarduerak biltzen dira (adibidez, eraikuntza).
  • Hirugarren sektorea: Zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduerak biltzen dira (adibidez, irakaskuntza).

Produkzio Faktoreak

Baliabide Naturalak

  • Motak:
    • Berriztagarriak: Denbora laburrean birsortzen dira.
    • Berriztaezinak: Erabiltzean agortu egiten dira.
  • Arazoak: Agortzea eta gainustiapena, nazioarteko gatazkak.

Lan Merkatua

Enpresek egiten duten lan-eskaintzak eta pertsonek egiten duten lan-eskariak osatzen dute lan-merkatua.

Globalizazioaren Eragileak eta Funtzio Ekonomikoak

Eragileak

  • Telekomunikazioen aurrerapenak: Planetako edozein lekuko pertsonen arteko komunikazioa errazten dute.
  • Garraioen hobekuntzak: Salgaiak eta pertsonak mundu-mailan lekualdatzea ahalbidetzen dute.
  • Sistema kapitalistaren orokortzeak eta ideologia neoliberalaren zabalkundeak: Mundu-mailako era guztietako trukeak ahalbidetzen dituzte.

Funtzio Ekonomiko Globalak

  • Ondasunen produkzioa planeta-mailan antolatzen da.
  • Salgaien, kapitalen, zerbitzuen, teknologiaren eta informazioaren trukea mundu-mailakoa bihurtzen da.
  • Ondasunen kontsumoa handiagoa eta uniformea egiten da.

Globalizazioaren Abantailak eta Eragozpenak

Abantailak

  • Multinazionalak kokatzen diren lekuetako enplegua handitzen da.
  • Hobekuntza teknologikoak hedatzen dira.
  • Produkzio-kostuak murrizten dira.
  • Enpresen arteko lehiakortasuna handitzen da.

Eragozpenak

  • Enpresa handiak sustatzen ditu.
  • Herrialde garatuetako industria-deslokalizazioa bultzatzen du.
  • Herrialde garatuen eta azpigaratuen arteko desberdintasun ekonomikoa handitzen da.
  • Ingurumena hondatzen da.
  • Multinazionalek herrialde azpigaratuetako ekonomian esku hartzea ahalbidetzen dute.