Merkataritza, Banaketa Bideak eta Globalizazioaren Eragina

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,26 KB

Merkataritza-bitartekariak

Handizkariak: Ez diete zuzenean saltzen kontsumitzaileei. Fabrikatzaileei produktuen kopuru handiak erosten dizkiete eta gero txikizkariei saltzen dizkiete. Adibidez: Mercabilbao.

Txikizkariak: Ekoizleei edo handizkariei produktuak erosi eta gero, kontsumitzaileei zuzenean saltzen dizkiete. Adibidez: janari- edo arropa-dendak.

Banaketa Bide Motak

  1. Banaketa zuzena: Ekoizleak saltzen dizkio produktuak kontsumitzaileari.
  2. Banaketa bide luzea: Ekoizleak, txikizkariak, handizkariak eta kontsumitzaileak parte hartzen dute trukean.
  3. Banaketa bide laburra: Ekoizleak txikizkariei saltzen dizkie eta txikizkariak kontsumitzaileei.
  4. Merkataritza agenteak: Agenteek ekoizlearentzat saltzaile-lana egiten dute, salmenten araberako komisio baten truke.
  5. Merkataritza-erakundeen bidezko salmentak: Ekoizleak merkataritza-erakundeei saltzen dizkie bere produktuak, eta merkataritza-erakundeak kontsumitzaileei.
  6. Salmenta elektronikoak: Amazon, eBay.

Banaketa Bidearen Hautespena

Handizkariak produktuen garraiatzaileak diren bitartean, txikizkariak espezializatuagoak izan daitezke.

Bitartekarien Funtzioak

  • Truke kopurua murrizten dute.
  • Kontsumitzaileei erosketa-erabakia errazten diete.
  • Kontsumitzaileek, behar dituztenean, ondasunak toki, garai eta kantitate egokian eskura izatea ahalbidetzen dute.
  • Ekoizleari garraio- eta joan-etorriengatiko kostua edo denbora aurrezten laguntzen diete, eta horrek prezioen igoera saihesten laguntzen du.

Aukeraketa Prozesua

  • Enpresak izan ditzakeen banaketa-kostuen aurrekontua zehaztu.
  • Enpresak bermatu nahi dituen zerbitzuak erabaki.
  • Produktuaren banaketa fisikoari dagokion atalak egokitu.

Banaketa eta Globalizazioa

Ekonomia Globalaren Eragina

Azken hamarkadetan, aldaketa nabarmenak gertatu dira ekonomiaren nazioarteko funtzionamenduan, berrikuntza teknologikoak bultzatuta.

Gaur egun ekonomia globala dugu, banaketa-bideak azkarragoak eta eraginkorragoak direlako, eta teknologiak enpresen arteko harremanak erraztu eta hurbildu dituelako.

Ekoizpena, kontsumoa, finantzak, lehengaiak… mundu osoari begira antolatuta daude; mundu osoa merkatu bera da.

Globalizazioaren Arrazoiak

Prozesu horren arrazoi nagusiak hauek izan ohi dira:

  • Eskulanaren kostu txikiagoa.
  • Ingurumena babesteari, kutsaduraren aurkako borrokari eta lurren erabilerari buruzko legeria ez hain zorrotzak.
  • Lan-baldintza malguagoak, laneko segurtasun txikiagoa eta lanaldi luzeagoak ahalbidetzen dituztenak.

Deslokalizazioa: Kontzeptua eta Eragina

Deslokalizazioa deitzen zaio enpresa batzuek beren lantokiak herrialde garatuetatik, enpresarentzat kostu txikiagoak dituzten herrialdeetara (normalean garapen-bidean dauden herrialdeetara) aldatuz egiten duten mugimenduari.

Duela gutxi, multinazional horiek erositako enpresen ekoizpena deslokalizatzen hasi dira jatorrizko herrialdeetatik.

Deslokalizazioa globalizazio ekonomikoak eragindako arazoetako bat da.