Enpresaren Oinarriak: Ekoizpena, Kostuak eta Merkatua

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,21 KB

Zer da Ekoizpen Prozesua?

  • Teknologiaren bidez ekoizpen-baliabideak edo ekoizpen-faktoreak ondasun eta zerbitzu bihurtzea da.

Zein Teknologia Erabili?

Ondasun edo zerbitzu bat lortzeko ekoizpen-baliabideen konbinazio egokiari esaten zaio TEKNOLOGIA. Enpresek teknologia efizienteenak bilatzen dituzte:

  • Efizientzia teknikoa: Ahalik eta gehien ekoizteko, erabili ditzakeen ekoizpen-baliabide gutxienekin.
  • Efizientzia ekonomikoa: Teknologia efizienteen artean merkeena dena.

P = Q / L = EKOIZPENA / LAN-UNITATEA (orduak)

Enpresen Etekinak (Ee)

Ekoizpen-prozesurako, enpresek ekoizpen-faktoreak erabiltzen dituzte eta hauek ez dira doakoak; erabiltzeak kostu bat suposatzen du. Hauei ekoizpen-kostuak deritze.

Kostu Finkoak (KF)

Ekoizpenarekiko independenteak. Adibidez: alokairua.

Kostu Aldakorrak (KA)

Ekoizpen-bolumenaren arabera aldatzen joaten dena.

Q = kantitatea // P = salmenta-prezioa

Errentagarritasun Ataria

Epe zehatz batean enpresak ekoiztu eta saldu beharreko ondasun-kantitatea da, irabazirik gabe, hau da, saldu beharreko kantitateak kostu guztiak estaltzeko.

Ee = 0 → Ee = SG - KG → SG - KG = 0

SG = KG → Q · P = KF + KA

Enpresen Funtzioak

Ondasunen eta zerbitzuen ekoizpena koordinatzen duen erakunde espezializatua da. Ekonomiaren ikuspegitik, EKOIZPENAZ ARDURATZEA DA enpresaren funtziorik garrantzitsuena.

Enpresek betetzen dituzten beste funtzio batzuk:

  • Ekoizpena koordinatu: Gizarteak behar dituen ondasun eta zerbitzuez hornitzea.

  • Balioa eman: Lehengaiak transformatuz ondasunei erabilera-balioa gehitu eta handitu egiten diete.

  • Enplegua eta aberastasuna sortu: Zuzenean edo zeharka, dauden lekuetan enplegua eta aberastasuna sortzen dute.

  • Gizartearen ongiztea hobetu: Produktu berriak bilatuz, efizientzia eta berrikuntza garapen ekonomikoaren motorra dira.

Ikuspegi ekonomikotik, enpresek funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte. Alabaina, banaka, enpresen helburua ahalik eta etekin gehien izatea da, jarduerekin jarraitu ahal izateko.

Merkatuak, Enpresak eta Familiak

Merkatuak: Saltzaileek eta erosleek ondasun edo zerbitzu jakin baten inguruan egiten duten salerosketa-jardueren multzoa da.

Eskaria: Eskatzaileak ondasun edo zerbitzu baten zer kantitate erosteko prest dauden, prezio jakin batean.

Eskaintza: Enpresak ondasun baten zer kantitate ekoizteko prest dauden, prezio jakin batean.

Eskaria eta Eskaintzaren Legea

Kontsumitzaileek eta enpresek kontrako helburuak dituztenez, hasiera batean bi egoera gertatzen dira eskaintzen den eta eskatzen den kopuruari dagokionez.

Oreka-Prezioa

Merkatua egonkortzen duen prezioari esaten zaio, hau da, kontsumitzaileen eta enpresen planek bat egiten duten puntuari.

Gehiegizko Eskaria

  • Enpresek ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte merkatuan, kontsumitzaileen eskaria asetzeko.
  • Behar adinako kopururik eskaintzen ez bada, prezioak IGO egiten dira.
  • Etekinak lortzeko itxaropenak bultzatuta, enpresek eskaintza handitzen dute eskaria asetzeko.
  • Une jakin batean, ordea, eskaintzak eskaria gainditzen du eta prezioak JAISTEN hasten dira.

Azkenean, merkatua egonkortu egiten da, eskaria eta eskaintza orekatzen diren prezioan.

Gehiegizko Eskaintza

  • Enpresek ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte merkatuan, kontsumitzaileen eskaria asetzeko.
  • Kontsumitzaileek eskatu baino kopuru handiago eskaintzen bada, prezioak JAITSI egiten dira.
  • Ekoitzitakoaren zati bat saltzen ez denez, enpresek eskaintza gutxitzen dute eta prezioak JAISTEN dira.
  • Baina, produktuak merke daudenez, kontsumitzaileek gehiago eskatzen dute eta prezioak IGOTZEN hasten dira.

Azkenean, merkatua egonkortu egiten da, eskaria eta eskaintza orekatzen diren prezioan.