Zerga Politika eta Moneta Politika
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,88 KB
Zerga Politika
Zerga-politika deritzo sektore publikoak sarrera publikoak bilduz eta birbanatuz egiten duen jarduketari, Estatuak finkatutako helburuak lortzeko. Ekonomia aldagai nagusiek zehazten dute, dagozkien ekonomia adierazleen bidez, zenbat sarrera lor daitezkeen eta zer gastu diren beharrezkoak Estatuak finkatutako helburuak lortzeko. Ahalmeneko zerga politikak gobernuek sarreretan edo gastuetan nahita eragin nahi dutenean aplikatzen dituzten politikak dira. Ahalmeneko zerga politikak(foto)
Zerga politika hedatzailean, gastu publikoak gora egiten, zergak jaitsi du eta enpresek ekoizpena handitzen dute eta errenta, kontsumoa, inbertsioa, eskari agregatua eta ekoizpena enplegua eta prezioak igo. Gobernuaren gastuari erantzuteko eta langile gehiago kontratatzen dituzte.
Zerga politika murriztailean, gastu publikoak murrizten da eta zergak handitu. (contrario todo a lo de arriba).
Azaldu errentaren birbanaketa.
Gastu publikoen atalean sartzen den guztia ez da gastua. Transferentziak eta diru laguntzak gastuen atalean kontabilizatzen dira, baina sektore publikoak modu berezi batean kudeatzen ditu diru kantitateak. sektore publikoak hau egin: dirua bildu, ekonomia ahalmen handiena duten pertsonek ordaintzen dituzten zergen bidez. 2 dirua transferitzen die zuzenean premia handiena duten pertsonei aurretik finkatutako irizpide batzuen arabera. Errentaren birbanaketa esaten zaio Estatuak ekitate printzipioa betez, merkatuak aurretik ekonomia-ahalmen handiko herritarrei esleitutako funtsak birbanatzeko egiten duen prozesuari.
Zer da dirua? Zeintzuk dira bere oinarrizko funtzioak?
Dirua trukeak errazten dituen tresna da eta antzinako trukearen eragozpenak gainditzen ditu. Pertsona guztie ordainketa- bitartekotzat onartuko zerbait izateak herrialdeen eta pertsonen espezializazioa bultzatu du. Dirua oro har onartutako truke-bitartekoa edo ordainketa- eta kobrantza-bitartekoa da. Funtzioak (foto)
Zer da inflazioa eta zein da bere adierazlea? Zeintzuk dira inflazioa eragozteko arrazoiak?
Inflazioa ekonomia bateko prezioek oro har eta modu jarraituan gora egitea da. KPIa batez besteko familia batek oro har kontsumitzen dituen ondasunen prezioen batez besteko haztatua da (foto)
Zer da moneta politika?
Moneta politika deritzo moneta agintaritzak (herrialde bakoitzeko banku zentralak edo euroguneko herrialdeetan Europako Banku Zentralak) lortu nahi dituen helburu makroekonomikoak erdiesteko hartzen dituen neurriei eta zirkulazioan dagoen diru kantitatea edo diruaren prezio ofiziala aldatuz gauzatzen ditu.
Bi moneta politika daude, azaldu.
Moneta-politika deritzo moneta-agintaritzak- herrialde bakoitzeko banku zentralak, edo, euroguneko herrialdeetan, Europako Banku Zentralak-lortu nahi dituen helburu makroekonomikoak erdiesteko hartzen dituen neurriei, eta zirkulazioan dagoen diru-kantitatea edo diruaren prezio ofiziala aldatuz gauzatzen ditu.
Moneta-politika hedatzailea:
zirkulazioan dagoen diru-kantitatea igo eta diruaren prezio ofiziala jaitsi. Banku pribatuei merkeago ateratzen zaie banku zentraletik maileguak lortzea.
Banku pribatuek, berriz, mailegu gehiago eta baldintza hobeetan ematen dizkiete familiei (kontsumoa) igo eta enpresei ( igo).
Ekoizpena igo eta enplegua igo. Ekoizpen-mailak eta enpleguak gora egitea eragiten du.
Gerta daitekeen nahi gabeko ondorioa inflazioa edo prezioen igoera da.
Moneta-politika murriztailea:
zirkulazioan dagoen diru kantitatea jaitsi eta diruaren prezio ofiziala igo. Banku pribatuei garestiago ateratzen zaie banku zentraletik maileguak lortzea.
Banku pribatuek, mailegu gutxiago eta baldintza txarragoetan ematen dizkiete familiei ( kontsumoa jaitsi) eta enpresei (inbertsioa jaitsi).
Ekoizpen-mailak eta enpleguak behera egitea eragiten du.
Gerta daitekeen nahi gabeko ondorioa prezioen geraldia edo atzeraldia da.