Enpresen Finantziazio Iturriak: Analisia eta Sailkapena

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 257,77 KB

Finantziazio-iturriak, titulartasunaren arabera

Enpresak diru-beharrei aurre egiteko eskura dituen baliabide likidoei edo ordainbideei esaten zaie finantziazio-iturriak.

Enpresak nondik ateratzen duen dirua, bere diru beharrei aurre egin ahal izateko?

Baliabide propioak (finantziazio propioa)

Kanpokoak

  • Kapitala
  • Diru-laguntzak

Barnekoak (autofinantzaketa)

  • Irabazi bidezko autofinantzaketa: erreserbak
  • Mantentze-funtsen bidezko autofinantzaketa: amortizazioa, hornidurak

Kanpo baliabideak (besteren finantziazio baliabideak)

Epe luzera

  • Epe luzerako maileguak
  • Obligazio-jesapenak
  • Leasinga
  • Rentinga

Epe laburrera

  • Epe laburreko maileguak
  • Epe laburreko kredituak
  • Hornitzaileen kreditua
  • Efektu-deskontuak
  • Factoringa

1. Baliabide propioak (finantziazio propioa)

Finantziazio propioa enpresaren baliabiderik egonkorrena da, enpresak ez baitu itzuli behar finantziazioaren bizitza osoan.

1.1. Kanpoko baliabide propioak

  • Sozietatearen kapitala: Sozietatea eratzean bazkideen egindako ekarpena eta sozietatea eratu ondoren egin daitezkeen kapital zabalkuntzak.
  • Diru laguntzak: Enpresak administrazio publikoetatik jasotzen duen dirua.

1.2. Barneko baliabide propioak (autofinantziazioa)

1.2.1. Irabazi bidezko autofinantzaketa:

1.2.1.1. Erreserbak: Enpresak banatu gabeko mozkinak dira. Erreserbak erabiliz, enpresak inbertsio berriak egin ditzake.

1.2.2. Mantentze-funtsen bidezko autofinantzaketa:

1.2.2.1. Amortizazioa: Enpresaren ekipamendua berritzeko zuzendutako dirua da. Enpresako ekipamenduak balioa galtzen du erabilera eta denboraren poderioz (zaharkitu). Amortizazioaren kontabilizazioa gastu bat da enpresarentzat (GI kontuan), mozkinak murriztuz. Autofinantzaketa bezala gelditzen da enpresan ekipamendu zaharra berriagatik ordezkatu behar den arte.

1.2.2.2. Hornidurak: Enpresak erreserba bat egiten du oraindik gertatu gabeko zenbait galerari edo etorkizunean izan daitezkeen gastuei aurre egiteko (isun posible bat, indemnizazio posible bat...)

1.3. Autofinantzaketaren alde onak eta txarrak

Autofinantzaketak alde on batzuk ditu enpresarentzat. Besteak beste, hauek:

  • Enpresari autonomia handiagoa eta gauzak egiteko askatasun handiagoa ematen dizkio.
  • Epe luzerako finantziazio-baliabideak lortzeko ia modu bakarra da enpresa txiki eta ertainentzako.
  • Likidezia ematen dio enpresari, kapitalen merkatura jo behar izan gabe.
  • Ez dauka kostu finantzierorik, ez dauka interesik ordaindu behar.

Hala ere, alde txarrak ere baditu, eta hauek dira azpimarragarrienak:

  • Murriztu egiten dira dibidenduak (mozkinen banaketa), eta, horrenbestez, baita bazkideek kapitalari egindako ekarpenagatik jasotzen duten errentagarritasuna ere.
  • Kostu espliziturik ez duenez, errentagarritasun txikiko inbertsioetan erabiltzeko arriskua dago.
  • Pixkanaka eta astiro sortzen da.

1.4. Kanpo baliabideak (besteren finantziazio baliabideak)

Enpresek oro har, baliabide gehiago behar izaten dituzte, finantziazio propioaz gain: besteren finantziazioa behar dute.

1.4.1. Epe luzerako besteren finantziazio-baliabideak

Dira enpresek ekitaldi ekonomiko bat (1 urte) baino denbora luzeagoan izaten dituzten baliabideak, eta denbora hori igaro ondoren itzuli behar dituztenak, dagozkien interesak ordainduz.

Epe luzerako besteren baliabide-mota hauek daude:

  • Epe luzerako maileguak (E/lu maileguak): Enpresek maileguak eskatzen dizkiete kreditu-erakundeei (bankuei, kreditu-kooperatibei…) finantziazioa lortzeko. Mailegua sinatu eta gero, enpresak berehala eskura dezake dirua. Diru hori itzuli behar da dagozkion interesekin batera, maileguan jarritako baldintzetan. Nori zor dio enpresak? Banku bati.
  • Jesapenak: Enpresa handiek bakarrik erabiltzen dute finantzaketa mota hau, diru asko behar dutenean. Jesapenak enpresek jaulkitzen dituzten kreditu-tituluak dira (obligazioak, bonuak…). Errenta finkoko baloreak dira. Partikularrek eta beste enpresa batzuek erosi egiten dituzte, interes baten truke. Nori zor dio enpresak? Obligazio edo bonuak erosi dituzten guztiei.
  • Leasing: Enpresa finantzatzeko sistema bat da, aktibo finkoko elementu bat eskuratzeko, errentamendu-kuota baten truke. Leasingean, 3 eragile ekonomikok hartzen dute parte:
    • Enpresa bezeroa: ondasuna behar duena.
    • Ondasun ekoizlea: ondasuna saltzen duena.
    • Leasing-enpresa: finantza-erakunde bat da, ondasunaren erosketa finantzatzen du, eta enpresa bezeroari ematen dio alokairu baten truke.
    Kontratu amaieran, ondasuna erosteko aukera dago, kontratuan zehaztutako prezioan.
  • Renting: Ondasun higigarriak eta higiezinak epe ertainera eta epe luzera alokatzeko modu bat da. Renting-kontratuan, epe jakin batean hileko errenta finko bat ordaintzeko konpromisoa hartzen du errentariak. Kontratua amaitzean, ez dago aukerarik ondasuna erosteko.

1.4.2. Epe laburrerako besteren finantziazio-baliabideak

Enpresak epe laburreko kredituak ere erabil ditzake, ustiapen-zikloaren zati bat finantzatzeko. Enpresak ekitaldi ekonomiko bat (1 urte) baino denbora gutxiagoan izaten dituzten baliabideak, eta denbora hori igaro ondoren itzuli behar dituztenak dira, dagozkien interesak ordainduz.

  • Epe laburreko maileguak (E/la maileguak): Enpresak dirua (maileguak) eskatzen dio finantza-erakunde bati finantziazioa lortzeko (epe laburrerako beharrak ordaintzeko). Mailegua sinatu eta gero, enpresak berehala eskura dezake dirua. Diru hori, 12 hilabete baino gutxiagoan, enpresak itzuli beharko du, hitzartutako interesekin batera, maileguan jarritako baldintzetan.
  • Epe laburreko banku-kredituak:
    • Kontuko zorpekoa: (edo zenbaki gorriak). Ez da finantziazio-iturri oso ohikoa, eta kontu korronteko saldoa baino zenbateko handiagoa erabiltzean datza. Interesak oso altuak dira.
    • Kreditu-kontua: Bankuak eskuragarri uzten dio enpresari diru kantitate bat. Enpresak interesak ordaindu beharko dizkio erabilitako zenbatekoagatik eta komisio txiki bat erabili gabeko zenbatekoagatik.
  • Hornitzaileen kreditua: Merkataritza-kreditua da. Enpresak hornitzaileei egindako erosketak zorretan uztean lortzen duen finantziazio automatikoa da. Enpresak erositako materialekin eta hornidurekin lan egin dezake, eta fakturak ordaindu arteko denboran, enpresa finantziazioa jasotzen ari da. Hornitzaileak ez badu deskonturik egiten eskura ordaintzeagatik, finantziazio hori doakoa izango da.
  • Efektu deskontuak: Letretan formalizatutako bezeroen zorrekin ematen da. Banketxeak bezeroak enpresari zor diona aurretzan dio, komisio eta interes zenbateko bat kenduz. Bezeroak ordaintzen ez badu, banketxeak enpresari eskatzen dio hasierako zenbatekoa.
  • Factoring: Enpresen beste finantzaketa-mota bat da, bezeroen gaineko kreditu-eskubide guztiak (fakturak, letrak) faktore izeneko enpresa bati saltzean datzana. Enpresari dirua aurreratzen dio eta ez-ordainduak “faktore” enpresak asumitzen ditu. Modalitate honek interes eta komisio oso altuak ditu.

2. Finantziazio-iturrien kostua eta hautaketa

Enpresaren finantziazioa hautatzeko irizpideak zenbait faktoreen araberakoak dira:

  • Inbertsio mota: Aktibo korronteko ondasun bat finantzatu behar denean, finantziazio-iturria epe laburrekoa izan daiteke. Ondasunak enpresan urte bat baino denbora luzeagoan egon behar badu, ordea, finantziazioa itzultzeko epeak ere urtebete baino luzeagoa izan beharko du. Eta inbertsioak egin behar baldin badira zaharkitutako ondasunak edo oso hondatuta dauden ondasunak berritzeko, amortizazio-funtsa erabiliko du enpresak.
  • Enpresak zenbateraino zorpetu nahi duen: Enpresak zorpetze-maila txikiagoa izan nahi badu, finantziazio-iturri propioak bilatzeko ahalegina egin beharko du. Enpresak bere errentagarritasun ekonomikoa handitu nahi badu edo finantziazio-baliabide propioak erabili ezin baditu, kanpoko finantziazio-iturriak erabiliko ditu.
  • Finantziazioaren kostua: Epe luzerako finantziazio-iturriek kostu handiagoa izan ohi dute epe laburreko finantziazio-iturriek baino. Kasu batzuetan, hornitzaileen finantziazioak eta finantziazio iturri espontaneo batzuek ez dute inolako kosturik eragiten.

Itzultzeko epea eta baliabideen jabetza erabaki ondoren, kostua hartuko da aintzat zer iturri erabiliko den erabakitzeko.

Enpresak kostu txikieneko finantziazio-iturria aukeratuko du, hala, kostuak gutxituz, mozkinak handitzeko azken helburua lortuko baitu.

H8ThFEzMEFXHAAAAABJRU5ErkJggg==

3. Inbertsioa. Kontzeptua eta motak

Inbertsioa: Berehalako gogobetetze ziur bati uko egitea ondasun bat eskuratzeko erabiltzeko, etorkizuneko etekin posible baten truke.

Inbertsioa aktibo bat erostea da (kapital ondasuna). Inbertsio bat egitean, enpresak etorkizunean orain inbertitu duena baino gehiago eskuratzeko asmoa du.

Hazkunde ekonomikoa sustatzen du.

Adibidez: Gaur akzioetan 1.500 € inbertitzen badira, etorkizunean dibidenduak lortzeko asmoz egiten da.

Eragile ekonomikoek sortzen dituzten aurrezkiei esker, inbertsioak egiteko beharrezko baliabideak lor ditzakete enpresek, eta inbertsio horien bidez, mozkinak lortzeko aukera dute. Beraz, aurrezkiak izatea beharrezkoa da inbertsioak egiteko.

3.1. Inbertsioen sailkapena

Inbertsioak zenbait irizpideren arabera sailka daitezke:

Irizpidea

Motak

Ezaugarriak

Adibideak

Inbertsioaren euskarria

Inbertsio fisikoa

Aktibo material bat eskuratzea

Eraikinak, makinak, instalazioak, garraio-elementuak, lehengaiak

Inbertsio ez-materiala

Inbertsioaren euskarria aktibo ez-material bat da.

Patenteak, markak, programa informatikoak

Finantza-inbertsioa

Finantza aktibo bat eskuratzea

Obligazioak, akzioak, banku-gordailuak

Inbertsioak enpresan zenbat denbora emango duen

Epe luzerako inbertsioak

Ekitaldi ekonomiko bat (normalean, urtebete) baino aldi luzeagoan egoten dira enpresan

Ordenagailuak, eraikuntzak

Epe laburrerako inbertsioak

Ekitaldi ekonomiko bat baino aldi laburragoan egoten dira lotuta enpresarekin

Lehengaiak

Inbertsioak enpresan zer helburu duen

Birjapen- edo berriztapen-inbertsioa

Aktibo zahar baten ordez berri bat ekartzea da

Altzari zaharren eta ondatuen ordez berri batzuk jartzea

Hedapen-inbertsioa

Enpresaren ekoizpen-ahalmena handitzen du, merkatu-kuota handiagoa eskuratzeko asmoz

Ordenagailuak eta mahaiak erostea, lanpostu berriak sortzeko

Inbertsio estrategikoa

Modernizatzeko inbertsioak dira, eta enpresa aldaketa teknologietara egokitzeko eta lehiakortasuna handitzeko helburua dute.

Zerbitzari berri bat instalatzea, askoz ere potentzia handiagokoa

Inbertsioak beste inbertsioekin zer lotura duen

Ordezko inbertsioa

Inbertsio bat egiteak beste inbertsio batzuk egitea eragotzi edo mugatzen du.

Linux edo Windows zerbitzari bat instalatzea

Inbertsio osagarria

Inbertsio bat egiteak beste batzuk egitea errazten du nolabait

Ibilgailu bat erostea, bitartekaririk gabe lehengaiz hornitzeko

Aparteko inbertsioa

Inbertsio bat egiteak ez du ez eragin positiborik ez negatiborik beste inbertsio batzuetan

Ordenagailuak eta inprimagailuak berritzea