Merkatuaren Oinarriak: Eskaria, Eskaintza eta Elastikotasuna
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,83 KB
Oinarrizko Kontzeptuak
Merkatua: Saltzaileek eta erosleek produktu edo zerbitzu baten inguruan egindako salerosketa multzoa.
Eskaria: Eskatzaileak merkatuan ondasun baten zer kantitate erosteko prest dauden.
Eskaintza: Enpresek ondasun baten zer kantitate ekoizteko prest dauden.
Gehiegizko eskaria: Kontsumitzaile asko ase gabe geratuko dira, eta batzuk prest egongo dira ondasun horrengatik gehiago ordaintzeko.
Gehiegizko eskaintza: Kontsumitzaile askok ez dute erosten, prezioak garestiak iruditzen zaizkielako.
Merkatu oreka: Puntu honetan egiten dute bat kontsumitzaileen eta enpresen planek; trukea biak asetzeko modukoa da. Bi kurbak elkartzen diren tokia da, non erosle eta saltzaileak ados dauden prezioarekin eta trukatu den kantitatearekin.
Eskariaren prezio-elastikotasuna: Ondasun baten prezioa aldatzean, eskatutako ondasun kantitatea zenbat aldatzen den neurtzen du.
Eskaria baldintzatzen duten faktoreak
Eskariaren kurba: prezioa da kontuan hartuko dugun faktore bakarra, eta gainerako faktoreak konstante geratzen direla (ceteris paribus irizpidea).
Eskariaren funtzioak adierazten du erosle bat ondasun baten zer kantitate dagoen erosteko prest prezio jakin batean.
Ondasun baten eskariaren kurba eskariaren funtzioaren adierazpen grafikoa da.
1. Ondasun osagarriak eta ordezkoak
Ondasun osagarriak: Elkarrekin doazen ondasunak dira; hau da, batera kontsumitzen direnak. Esaterako, inprimagailua eta tinta. Ezin da bat kontsumitu bestea kontsumitu gabe. Ondasun bikote horietako osagai baten prezioak gora edo behera egiteak gorakada edo beherakada eragiten du eskatutako kantitatean, bai ondasunean, bai ondasun osagarriarenean.
Ordezko ondasunak: Erabiltzean edo kontsumitzean, produktu horiek beraiek asetzen duten behar berbera asetzeko produktuak bazterrarazten dituzten produktuak dira. Horrelakoak dira, esaterako, udareak eta sagarrak, tea eta kafea, eta sakarina eta azukrea. Ordezko ondasun baten prezioak gora egiten badu, haren eskariak behera egingo du, beste ordezko ondasun baten mesedetan. Adibidez: azukrea eta sakarina ordezko ondasunak dira.
2. Errenta erabilgarria
Erosketak egiteko balia daitekeen diru-kantitatea baldintzatzen du. Dena den, errenta-gehikuntza orok ez du zertan eragin eskatutako ondasun eta zerbitzu guztien kantitatea handitzea; hori ondasun motaren araberakoa izango baita. Ondasunak hiru taldetan sailkatzen dira:
Behe mailako ondasunak: Errenta handitzean, mahaiko ardoaren edo garraio publikoaren ordez, kalitate handiagoko beste ondasun eta zerbitzu batzuk kontsumitzen dira. Adibidez: Taxia.
Ondasun arruntak: Eskatutako kantitateak eskatzaileen errentaren proportzio berdinetan egiten du gora. Esaterako: etxebizitza, etxetresna elektrikoak eta automobilak.
Luxuzko ondasunak: Errenta txikia denean, kantitate txikian kontsumitzen direnak, edo batere kontsumitzen ez direnak. Errentak gora egitean, haien erabilera edo kontsumoa nabarmen igotzen da. Proportzioan, eskatutako kantitatearen gehikuntza handiagoa da eskatzaileen errentarena baino. Oro har, gizarte-ospea ematen diote kontsumitzaileari. Adibidez: bitxiak eta luxuzko autoak.
3. Kontsumitzailearen lehentasunak
Prezioak edo errenta alde batera utzita, zaletasunek, lehentasunek eta modak ere eragina dute eskatzaileen portaeran.
Eskaintza baldintzatzen duten faktoreak
Enpresek produktuak eskaintzen dituzte merkatuan, diruaren truke. Ahalik eta etekin handiena lortzea da enpresen helburu nagusienetako bat, eta produktuen truke kobratu ahal izango duten prezioa faktore erabakigarria izango da zer kantitate ekoitziko duten erabakitzeko.
Eskaintzaren kurba: Eskaintzaren funtzioak adierazten du nola aldatzen den ondasun baten eskainitako kantitatea, eskaintzan eragiten duten faktoreen arabera, prezioa izan ezik faktore guztiek konstante badiraute.
Eskaintzaren funtzioak adierazten du produktu edo zerbitzu bat zer kantitateetan ekoitziko luketen enpresek prezio bakoitzean.
Merkatu oreka puntua
Une jakin batean, bi kurbek puntu batean gurutzatzen dira; hori oreka puntua da, non erosleek eta saltzaileek ados dauden prezioarekin eta trukatu den kantitatearekin.
Gehiegizko eskaintza (Soberakinak)
Kontsumitzaile askok ez dute erosten, prezioak garestiak iruditzen zaizkielako. Ekoiztutako guztia ez da saltzen, eta ondorioz, prezioa jaitsi egiten da, kontsumo gehiago eraginez.
Gehiegizko eskaria (Eskasia)
Kontsumitzaile asko ase gabe geratuko dira, eta batzuk prest egongo dira ondasun horrengatik gehiago ordaintzeko. Enpresek kantitate handiagoa eskaini eta prezioa igoko dute. Ase gabeko kontsumitzaile askok prezio igoera onartuko dute, eskatutako kantitatea txikituz.
Eskariaren elastikotasuna
Eskari elastikoa
Definizioa: Eskatutako kantitatea prezioa baino proportzio handiagoan aldatzen da. Diru-sarrerak handitu egingo dira prezioak jaisten badira, eta prezioak txikitzean, hauek igoko dira.
Adibidez: Lehen mailakoak ez direnak (luxuzkoak).
Poltsa, erlojua.
Eskari ez-elastikoa
Definizioa: Eskatutako kantitatearen aldaketa prezioen aldaketa baino txikiagoa da. Eskariak prezioak baino proportzio txikiagoan aldatzen bada, diru-sarrerek behera egingo dute prezioak jaisterakoan, eta alderantziz.
Adibidez: Oinarrizko ondasunak.
Esnea, ogia.
Prezio-elastikotasunaren faktoreak
Ondasun mota: Oinarrizko ondasunak ez-elastikoagoak izaten dira, eta luxuzko ondasunek eskari elastikoa dute.
Ordezko ondasunak egotea: Eskari elastikoa izaten dute; izan ere, haietako bat garestitzen bada, kontsumitzaileak funtzio bera duten beste produktu bat kontsumitzera aldatzen dira.
Ondasunean gastatzen den errenta proportzioa: Ondasun bat eskuratzeko zenbat eta errenta proportzio handiagoa gastatu, eragin handiagoa izango du prezio igoerak. Prezio handiagoa = kontsumoa jaitsi = eskaria elastikoagoa.
Kontuan hartzen den denbora-epealdia: Eskaria elastiko bihurtzen da epe luzera. Prezio igoera baten ondoren igarotako denbora-epealdia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta errazago eskuratzen ditu kontsumitzaileak beste aukera batzuk.