Mendizabalen Desamortizazioa (1836): Analisia eta Testuingurua
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,64 KB
1. Sailkapena
Aurrean daukagun testu hau Mendizabalen elizaren lurren desamortizazioari buruzko legearen zati bat da, aurkezpena alegia, 1836ko otsailaren 21ean Madrilgo Gazetan argitaratua.
Testua, formaren aldetik, informatzailea dela esan dezakegu, desamortizazioaren dekretuaren azalpen bat delako. Eduki aldetik, ordea, juridikoa eta ekonomiko-politikoa da, legediarekin eta ekonomia politikarekin zerikusia duelako. Jatorri aldetik, lehen mailakoa da, garaikoa delako. Egilea Mendizabal da; beraz, egile indibiduala dela esan dezakegu, hau da, Maria Kristina erreginaordearen gobernu liberal aurrerakoiaren lehen ministroa. Dokumentua hasieran pribatua da, bereziki Maria Kristinari zuzendua dagoelako, baina gero publikoa, herriarentzat ere badelako. Madrilgo Gazetan argitaratu zen, 1836ko otsailaren 21ean, Lehen Karlistadaren erdian, Maria Kristinaren erreginaordetzan (1833-1840) eta liberal progresisten bi urteko aldikoa da.
2. Azterketa
Testua bi (2) paragrafotan banatuta dago:
- Lehen paragrafoan, Mendizabalek justifikatzen du erreginaordearen aurrean desamortizazioko lurrak salgai jartzea eta ondasun horiek saltzeko zergatiak ematen ditu.
- Bigarren paragrafoan, Mendizabalek azaltzen du dekretuaren bidez egindakoak Espainiari zer onura ekarriko lizkiokeen.
3. Testuingurua
1833an Fernando VII.a hil zen. Berrespen Pragmatikoa ezarri eta Lege Salikoa deuseztatu zen. Lehen Karlistada gertatu zen. Maria Kristina erreginaorde bihurtu zen, Isabel II.a adin txikikoa baitzen.
Maria Kristinak erreginaordetza bereganatu eta monarkia absolutuaren aldeko kabinetea izendatu zuen. Erreforma bakarra Javier de Burgosek egin zuen: 1833ko probintzia-antolaketa, gaur egun dagoena.
Martinez de la Rosa Gobernuburu izendatu zuen, eta Errege Estatutua egin zuen, gutun aitortuen izaera zuen konstituzioa.
Gobernuaren eta Gorteen arteko harremanak tirabiratsu bihurtu ziren; gainera, Errege Ogasunaren ahultasuna zegoen.
Maria Kristinak Juan Alvarez Mendizabal izendatu zuen Ogasun ministro.
Garai horretan, 1837ko Konstituzioa onartu zen, izaera progresista zuena, eta 1812koaren alderdi batzuk berreskuratu zituen. Liberalismoaren bi korronteak uztartu nahi izan ziren: 1812ko liberalismoaren zenbait alderdi hartu, eta moderatuen zenbait ideia onartu ziren.
Desamortizazioaren definizioa eta helburuak
Desamortizazioa estatuak, xedapen legalaren bidez (dekretuak, legeak), transmititzen ez diren ondasun kolektiboak (elizarenak, auzo lurrak) kendu eta enkante publikoan salgai jartzean datza.
Helburu ekonomikoak
- Ogasunaren egoera larriari irtenbide bat ematea. Mendizabalen desamortizazioaren kasuan, helburu horrek lehentasuna hartu zuen. Horretarako, desamortizatutako lurren erosleei zor publikoaren tituluen bidez ordaintzeko aukera eman zitzaien. Modu horretan, Ogasunak zor publikoa ezabatzea lortu zuen.
- Nekazaritzaren modernizazioa.
Helburu politikoak
- Gerra Karlista irabaztea eta estatu liberalaren jarraipena bermatzea.
- Burgesia diruduna, desamortizazioaren onuradun nagusia, erregimen liberalera erakartzea, eta horrela liberalismoaren aldeko oinarri soziala sendotzea.
Ondorioak
Ondorioz, jabetza-erregimena aldatu egin zen, amortizatua eta kolektiboa izatetik, askea eta indibiduala izatera igaro zen. Lur jabe kopurua gehitu egin zen. Lur jabe berriak, batik bat burges dirudunak izan ziren. Epe ertain eta luzera, nekazaritza-produkzioa handitu egin zen, jabe berriek ordura arte landu gabeko lurrak luberritu zituztelako, eta ez teknikak hobetu zituztelako. Elizak bere botere ekonomikoa galdu zuen. Nekazari pobreen egoera okertu egin zen. Espainiaren eta Vatikanoaren arteko harreman diplomatikoak hautsi egin ziren.
4. Testuaren Garrantzia
- Mendizabalekin hasi zen benetako iraultza liberala, bera izan baitzen, lur jabetza egiturari dagokionez, Espainiako historian inoiz hartu den neurririk garrantzitsuenetakoaren egilea: Elizaren ondasun askoren desamortizazioa.
- 1835eko iraultzaren eta Mendizabalek aurrera eramandako Elizaren desamortizazioaren ondorioz, etenda geratu ziren Espainiaren eta Vatikanoaren arteko harremanak.
- Azkenik, Mendizabalen planak ez ziren espero bezala atera; izan ere, gerra ez zen amaitu, eta Estatuak zorrak izaten jarraitu zuen. Gainera, lurra erosi zutenek (burgesak eta nobleak, gehienbat) errentetatik bizitzen jarraitu zuten, lurren produktibitatea eta errentagarritasun handiagoa bilatu gabe. Horrela, Espainiako ekonomiak ez zuen aurrerapenik izan eta, ordura arte bezala, Europako ekonomietatik atzeratuenetakoa izaten jarraitu zuen.