Marketing Mixa, Funtzio Komertzialak eta Produktuaren Bizitza Zikloa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,85 KB

Marketing Mixaren Elementuak

Marketing mixa enpresa batek bere helburuak lortzeko erabiltzen dituen tresna multzoa da. Lau elementu nagusik osatzen dute:

Produktua

Funtsezko elementua da, honi esker enpresak merkatuan eragina izan baitezake. Marketinaren ikuspuntutik, produktua eros daitekeen guztia da; ondorioz, kontsumitzailearen beharrak asetzen dituen edozer gauza.

Prezioa

Ondasun jakin bateko kontsumitzaileak saltzaileari ondasun edo zerbitzu baten truke ematen dion kantitatea bezala definitzen dugu.

Banaketa

Banaketa-politikak produktua kontsumitzaileak jaso ahal izateko leku eta une egokian egotea ahalbidetzen du. Horregatik, banaketak produktua enpresatik kontsumitzailearengana gidatzen duen prozesu multzo guztiak jasotzen ditu. Banaketarekin produktuaren erabilgarritasuna handitzen da; horregatik esaten da banaketak leku eta denboraren erabilgarritasuna sortzen duela.

Promozioa

Promozio-politikaren helburua salmentak merkatuan produktua edo zerbitzua ezagutzera emanez handitzea da, enpresaren irudia sendotuz edo produktuaren erosketa bultzatuz.

Funtzio Komertzialak

Funtzio komertzialak kontsumitzaileari enpresak ekoizturiko ondasun eta zerbitzuak helarazteko behar diren jarduera multzoa barne hartzen du. Funtzio hau aurrera daraman saila merkataritza saila da. Funtzio garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Plangintza eta Kontrola

    Une jakin batean, etorkizuneko jarduerak eta, ondoren, jardueraren benetako emaitzak egindako aurreikuspenetik alderatzean datza, konparaketa honen bidez ondorioak atera ahal izateko.

  • Merkatuaren Azterketa

    Azterketa honek enpresari bere politika ezarri eta oinarri seguruetan erabakiak hartzea ahalbidetzen dion informazioa ematen dio.

  • Promozioa eta Produktuaren Publizitatea

    Publizitatearen bidez, bezeroari produktua ezagutzera ematen zaio; honen ezaugarrien informazioa ematen da eta beste produktu lehiakideekin konparatuz, ezberdintzen duen ikur nagusia azpimarratzen da baita ere.

  • Salmentak

    Salmenta zuzena eta banaketa kanalekin dagoen harremana antolatzea da oinarria. Merkataritza sailean egiten diren jarduera guztietan garrantzitsuena da, izan ere, salmentaren bitartez, enpresak diru-sarrerak lortzen baitu.

Produktu Baten Bizitza Zikloa

Produktuek ere bizitza ziklo jakin bat dute, hau da, jaio, hazi, heldu eta hiltzen diren aro motzagoa edo luzeagoa. Produktuen bizitza denbora oso ezberdina da bakoitzaren naturaren arabera. Produktu baten bizitzaren garai bakoitzaren ezaugarriak honako hauek dira:

  • Sarrera edo Irteera Aroa

    Aro hau produktu berriaren merkaturatzeak osatzen du. Guztiz berria den produktu bat izan daiteke, edo existitzen den beste baten berrikuntza. Produktua jendearen gehiengoarentzat ezezaguna denez, aro honetan salmentak baxuak dira eta hazkuntza oso geldoa da.

  • Hazkuntza Aroa

    Lehen aroa gainditu ondoren, produktua ezaguna izaten hasten da eta salmenta mailak hazkuntza handia jasaten du. Une horretan, publizitatea informatzeari utzi eta limurtzailea izaten hasten da.

  • Heldutasun Aroa

    Aro honetan, salmenten hazkuntza maila egonkortzen hasten da eta hauek egonkor mantentzen dira garai jakin batez. Publizitateak kontsumitzaile berriak bilatzen ditu. Merkatua bezero berriak lortzeko segmentatzen da, gero eta argudio sendoagoen bitartez.

  • Gainbehera edo Asetasun Aroa

    Salmentak kontuan hartzeko moduan jaisten dira aldi honetan. Enpresak produktuari bultzada berri bat eman, honentzat erabilpen berriak bilatzen dituen, merkatuaren segmentu batean kontzentratzen den edo merkaturatzen uzten duen pentsatu behar du. Azken kasu honetan, bezeroei eta enpresaren irudiari minik ez egiten saiatu behar da, ezta lehiakideei hutsuneak uzten ere.