Finantza Ratioak eta Giza Baliabideen Kudeaketa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,55 KB

Finantza Ratioen Analisia: Likidezia eta Kaudimena

Enpresaren egoera ekonomiko-finantzarioa aztertzeko funtsezkoak diren ratioak eta haien balioak:

  • Berehalako Altxortegia Ratioa

    Enpresaren berehalako likidezia aztertzen du. Epe motzeko zorrei erabilgarriarekin aurre egiteko gaitasuna da. Balio egokia: 0,1-0,3 artean. Kasu honetan, balioa 0,34 da. Horrek adierazten du enpresan gehiegizko altxortegia dagoela, hau da, etekinik gabeko altxortegia duela.

  • Altxortegia Ratioa

    Enpresaren epe motzeko likidezia aztertzen du. Epe motzeko zorrei bihurgarriarekin eta erabilgarriarekin aurre egiteko gaitasuna da. Balio egokia: 1. Kasu honetan, balioa 0,58 da. Horrek altxortegi falta eta epe motzera desoreka finantzarioa (Ordainketa-etendura) egoteko arrisku handia adierazten du.

  • Likidezia Ratioa

    Enpresaren epe motzerako likidezia neurtzen du, Altxortegia ratioak baino epe luzeagoan. Epe motzeko zorrei izakinekin, bihurgarriarekin eta erabilgarriarekin aurre egiteko gaitasuna da. Balio egokia: 1,5-2 artean. Kasu honetan, balioa 0,99 da. Likidezia falta dagoela adierazten du, eta maniobra fondoa negatiboa denez, enpresa epe motzera desoreka finantzarioan (Ordainketa-etenduran) dago.

  • Bermea Ratioa

    Enpresak hartzekodunei eskaintzen dien segurtasun neurria adierazten du, hau da, zor guztiei aurre egiteko duen gaitasuna neurtzen du. Balio egokia: 2 baino handiagoa (baina ez oso handia, baliabide propio gehiegi ez izateko). Kasu honetan, balioa 1,3 da. Horrek adierazten du hartzekodunek enpresan eragin gehiegi dutela eta enpresaren kaudimena epe luzera arriskuan dagoela.

  • Zorpetze Ratioa

    Enpresaren autofinantzaketa eta kanpo-finantzaketa alderatzen ditu. Balio egokia: 1,5-2 artean. Kasu honetan, balioa 3,36 da. Horrek adierazten du enpresak zorpetze maila altuegia duela, finantza-autonomia galtzen ari dela eta kanpoko finantzaketarekiko gehiegizko menpekotasuna duela.

  • Autonomia Ratioa

    Enpresak kanpo-finantzaketarekiko (hartzekodunekiko) duen menpekotasuna adierazten du. Balio egokia: 0,8-1,5 artean. Kasu honetan, balioa 0,3 da. Horrek adierazten du enpresak finantza-autonomia maila baxua duela (kanpo-finantzaketarekiko menpekotasun handia).

  • Ibilgetasuna Ratioa

    Enpresaren egonkortasun finantzarioaren maila adierazten du. Balio egokia: 1 baino txikiagoa. Kasu honetan, balioa 1 da. Horrek adierazten du enpresaren ibilgatuaren zati bat epe motzeko zorrekin finantzatua dagoela. Maniobra fondoa negatiboa denez, enpresak epe motzera desoreka finantzarioa izango du.

  • Zorraren Kalitatea Ratioa

    Enpresaren epe motzeko zorren proportzioa adierazten du. Balio egokia: 0,2-0,5 artean. Kasu honetan, balioa 0,37 da. Horrek adierazten du enpresak kalitate txikiko zorpetzea duela.

Giza Baliabideen Kudeaketa

Giza Baliabideen Departamentua

Giza Baliabideen Departamentua hurrengo hiru helburuak lortzeko enpresan antolatzen diren pertsona multzoak osatzen du:

  • Enpresak behar dituen pertsonak sailkatu eta prestatu, lanpostura eta sor daitezkeen aldaketetara ahal den gehien egoki daitezen.
  • Langileek beren lana egiteko behar dituzten baliabideak eman, eta komunikazio-kanal egokienak aukeratu.
  • Langileak, enpresaren helburuak lortzeko lanean ari den bitartean, bere beharrak gogobete ditzan saiatu. Izan ere, langileak motibazio handiagoa izango du eta azken emaitza hobea izango da.

Giza Baliabideen egitura aldatu egiten da enpresa batetik bestera, batez ere, enpresaren tamainaren arabera:

  • Enpresa Txikiak: Departamentu honen funtzioak sekzio bakar batek edo beste departamentu batzuen barruan dagoen sekzioren batek burutzen ditu (adibidez, Administrazio Departamentuak). Lan batzuk aholkularitza-enpresei edo gestoriei eskatzen zaizkie.
  • Enpresa Handiak: Giza Baliabideen Departamentua oso konplexua izan daiteke, eta ekintza ezberdinez arduratzen diren sekzio askok osa dezakete.

8.2.1. Langileen Antolakuntza eta Planifikazioa

Enpresaren antolakuntzaren arabera, honako funtzioak betetzen dira:

  • Langileak planifikatu.
  • Lanpostu egokiak diseinatu.
  • Funtzioak eta erantzukizunak definitu.
  • Epe ertain eta luzera izango den langile beharra aurreikusi.
  • Ordainketa-sistema eta barne-sustapena aztertu.

8.2.2. Langileen Sailkapena eta Kontratazioa

Funtzio hau oso garrantzitsua da, izan ere, enpresa-jardueraren arrakastaren faktore erabakigarrietako bat da enpresan lan egin behar duten langileen aukeraketa egokia. Sailkapen egokia egiteko, jarraitu beharreko pausoak:

8.2.3. Langileen Kudeaketa

Funtzio hau enpresako langileen lege eta administrazio tramiteak kudeatzean datza. Adibidez:

  • Kontratuak sailkatu eta formalizatu.
  • Nominak eta Gizarte Segurantzak tramitatu.
  • Langilearen eskubide eta betebeharrak kontrolatu: oporrak, amatasun-baimenak, etab.

8.2.4. Giza Baliabideen Prestakuntza

Langileen formazioak enpresako langileak gizartean sortzen diren aldaketei eta aurrerapen teknologikoei egokitu ahal izatea ahalbidetzen du. Gaur egungo garapen azkarraren ondorioz, langilearen formazioa etengabea izateko beharra sortzen da. Horrek esan nahi du lanean ari den pertsona batentzat formazioa ez dela inoiz bukatzen. Garapen honek ere, aldaketei hobekien egokitzen zaien enpresek bizirauteko aukera handiagoak izango dituzte, eta horretarako, eguneratutako informazioa oinarrizkoa da.

Enpresako langileen formazio onak kostu bat dakar. Enpresa batek oreka bat bilatu behar du formazio kostuaren eta emaitzen aurreikuspen kostuaren artean.

8.2.5. Lan Harremanak

Enpresa langileekin harremanetan jartzen duten jarduerak dira, honako hauen bidez:

  • Enpresa komitea
  • Langile ordezkariak
  • Sindikatu loturak
  • Eta abar.

Ordezkari hauek lan baldintza kolektiboak landu beharko dituzte, esaterako, hitzarmen kolektiboen negoziazioa, enpresan sor daitezkeen gatazkak eta hauek konpontzeko bideak.

8.2.6. Langileen Kontrola

Giza Baliabideen Departamentuak egiten diren jarduera guztiak kontrolatzen ditu, langileen motibazioa kudeatzen du eta lortutako emaitzak ebaluatzen ditu, akats posibleak konpontzeko asmoz. Langileen kontrolean, honako alderdiak eduki behar dira kontuan: