Soldata, Nomina, Sindikatuak eta Lan Harremanak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,42 KB
Soldata eta Nomina
Soldata Definizioa
Soldata besteren kontura lan-zerbitzuak emateagatik langileek jasotzen duten dirua da, bai egindako lanaren ordainketa gisa, bai lan gisa kontatzen diren atsedenaldiengatik jasotakoa. Gauzaz emandako soldata ezin izango da langilearen hartzekoen %30 baino gehiago izan.
Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata
Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata: Langileek ezin izango dute hau baino ordainsari baxuagorik jaso. 460,5 euro hilero 14 ordainketatan.
Soldataren Osaera
- Oinarrizko Soldata: Denbora-unitatearen edo lanaren arabera ezartzen den ordainsaria da.
- Soldata-Osagarriak
- Aparteko Ordainsariak: Langileek gutxienez bi aparteko ordainsari jasotzeko eskubidea dute, enpresari eta ordezkarien artean adostutakoa izango da. Gabonetakoa eta adostutako hilabetekoa.
Soldataren Bermea
Soldataren Bermea: Enpresariek ordaindu ez dituzten langileen soldatek lehentasuna dute enpresaren beste zorren aldean.
Nomina
Nomina: Langileari, bere soldataren likidazio gisa, soldataren ordainketa justifikatzeko ematen zaion banakako agiria da.
Sortzapenak eta Kenkariak
Sortzapenak
Sortzapenak: Langileak kontzeptu ezberdinengatik jasotzen dituen kopuruak dira. Soldata Gordina deritzogu, eta soldata-hartzekoek (oinarrizko soldata eta soldata-osagarria) eta soldata ez diren hartzekoek osatzen dute.
Kenkariak
Kenkariak: Langileek sorrarazitako kopuru totaletik, enpresak kenkari batzuk egin behar ditu. Gizarte Segurantzaren kotizazioak eta Pertsona Fisikoen Errentaren Zergaren (PFEZ) atxikipena.
PFEZren atxikipenaren zenbatekoa lortzeko, soldata gordinari portzentaje bat aplikatzen zaio, formula eta taulekin kalkulu batzuk eginez lortutakoa, horretarako langilearen urteko etekin gordina eta bere ardurapean dauden seme eta ondorengo kopurua hartzen da kontuan. Enpresa Zerga-Agentzian sartzen du kopuru hau langilearen izenean, eta bertan geratzen da, langilearen zerga-betebeharrak behin betiko zehaztu arte.
Sindikatuak eta Langileen Ordezkariak
Sindikatua
Sindikatua: Langileen interes komunak defendatzeko elkartze bat da. Sindikatuen misioa beren kideen ekonomia, gizarte eta politika aldarrikapenak defendatu eta hauek gailen daitezen egitea da. Sindikatu askatasuna langileen oinarrizko eskubideetako bat da.
Langileen Ordezkariak
Langileen Ordezkariak: 10 eta 50 langile artean dituzten enpresa edo lantokietako langileen ordezkariak dira. Langile ordezkariak izan daitezke: bat 30 langile bitarteko enpresa edo zentroetan, eta hiru 31 eta 49 langile bitarteko enpresetan.
Enpresa Komitea
Enpresa Komitea: 50 langile edo gehiago dituzten enpresetan langileen organo ordezkatzaile edo kolegiatua da. Enpresa komitea osatzen duten pertsona kopuruaren araberakoa da. Enpresa komiteak bere kideen artean lehendakari bat eta idazkari bat aukeratzen ditu honek funtziona dezan.
Gatazka Kolektiboak
Gatazka Kolektiboak: Enpresa eta langileak lan harremanaren alderdiren batean ados ez daudenean gertatzen dira.
Laneko Gatazka Kolektiboak
Laneko Gatazka Kolektiboak: Langileen interes orokorrengan eragina duten desadostasunak konpondu nahi dira. Akordio batekin bukatzen den prozesu bat ekartzen du.
Greba
Greba: Langileek lana eteten dute, zenbait baldintza inposatu edo protestaren bat egiteko. Greba Konstituzioan onartutako eskubide bat da. Greba idatziz adierazita hasten da, enpresariari eta lan agintaritzari idatziz adierazten zaio, greba hasi baino bost egun lehenago eta zerbitzu publikoetan 10 egun lehenago. Komunikazio honetan alderdi hauek zehaztu behar dira:
- Grebaren helburua.
- Gatazka konpontzeko aurrez egindako gestioak.
- Hasiera data.
- Greba komitea osatzea.
Itxiera Patronala
Itxiera Patronala: Enpresariak lantokia ixtea, grebaren kasuan, edo lan erregimena beste edozein irregulartasunengatik, honako gauzaren bat gertatzen denean egin ahal izango da:
- Pertsonentzako indarkeria.
- Lantokia legez kanpoko moduan okupatzea.
- Langileak ez joatea, edo laneko irregulartasunak.