Ekoizpena: Ikuspegiak, Kostuak eta Efizientzia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,09 KB

Ekoizpenaren Ikuspegiak

Enpresa

Enpresa natura baliabideen, lanaren eta kapitalaren elkarketa da, gizarteak eskatzen dituen ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta jendearen eskura jartzeko (saltzeko), horren truke etekin bat lortuz.

Ikuspegi Ekonomikoa

Ekoizpen-prozesuaren helburua hau da: familien beharrak asetzea, enpresek erabilitako zenbait ekoizpen-faktoreren bitartez egindako produktu batzuen bidez. Ekoizpenak errentaren fluxu zirkularrean duen helburua adierazten du.

Ikuspegi Funtzional-Utilitarioa

Ekoizpena objektuei balioa gehitzen dien prozesu bat da, prozesu horren aurretik zuten erabilgarritasuna handitzen delako. Ekoizpenak zertarako balio duen adierazten du.

Ikuspegi Teknikoa

Ekoiztea ekoizpen-baliabideak uztartzea da, teknologia jakin bat erabiliz, produktu bat lortzeko. Ekoizpena nola egiten den deskribatzen du.

Balio Erantzia

Ekoizpenak gauzei gehitzen dien erabilgarritasun gehigarria da, ekoizpenaren ondoren balio handiagoa baitute prozesu horren aurretik zutena baino.

Teknologia

Prozeduren, ekoizpen-ekipamenduen eta makinen multzoa da, une jakin batean faktore materialak, giza faktorea eta antolaketa uztartzen dituena, ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko.

Efizientzia Teknologikoa

A teknologia B teknologia baino efizienteagoa izateko, ekoizpen-faktore gutxiago erabilita ekoizpen bera edo gehiago lortu behar du, edo bestela, ekoizpen handiagoa lortu behar du ekoizpen-faktoreen kantitate bera erabiliz.

Efizientzia Ekonomikoa

Teknologia merkeena hautatzea da, teknikoki efiziente diren teknologien artean edo eskura daudenen artean. Gaur egun, teknologia makinekin lotu ohi da, baina makinak, azken finean, ekoizpen aukeraketako bat baino ez dira. Makinak aukera efizienteena eta merkeena izan ohi direlako sortzen da nahaste hori.

Produktibitatea

Ekoitzitako kantitatearen eta ekoizpena lortzeko erabili den ekoizpen-faktoreen kantitatearen arteko erlazioa da.

Ekoizpen Kostua

Ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko erabili diren baliabideen balioa da.

Kostu Motak

  • Kostu Finkoak (KF): Ekoitzitako kantitatea aldatuta ere aldatzen ez diren kostuak dira.
  • Kostu Aldakorrak (KA): Ekoitzitako unitateekiko proportzionalak diren kostuak dira (lehengaiak, energia-kontsumoa).
  • Guztizko Kostuak (KG): Kostu finkoen eta kostu aldakorren batura da. KG = KF + KA

Guztizko Enpresa Mozkina

Zenbatekoa den jakiteko, (SG) eta guztizko kostuen arteko aldea kalkulatu behar da.

Batez Besteko Kostuak edo Unitateko Kostuak (Kbb)

Produktuaren unitate bakoitzeko kostua da. Zenbat den jakiteko, guztizko kostua zati ekoitzitako kantitatea egin behar da.

Unitateko Enpresa Mozkina (Mbb)

(P) eta (Kbb) arteko aldea da.

Errendimendu Beherakorren Legea

Arabera, ekoizpen-faktore baten kantitatea handituta gainerakoak aldatzen ez badira, guztizko ekoizpenaren hazkundea gero eta geldoago izango da, eta une jakin batean, behera ere egin dezake.