Manifestu komunista iruzkina
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,25 KB
Gizarte-gatazka:
Demografia-hazkunde izugarria gertatu zen urte horietan,bai eta industria eta komertzioaren garapen azpimarragarria ere.
Industrializazioaren ondorioz,gizartea klase desberdinetan egituratuz zihoan,nabarmenki haziz eta garatuz zihoan klase berriarekin:gune urbanoetako langileriarekin.
Teknologiaren garapenak garaiko ohiturak eraldatu zituen.
Ordurakoak ditugu hainbat makina eta motor berrien asmakuntzak.
1848an eztanda egindako mugimendu iraultzaileak aldaketa politiko ugari ekarri zuen Europan,eta nazionalismoen gorakada azpimarratu zuen.
Garai latzak izan ziren eta hiri industrial berrietan baldintza benetan miserableetan bizi ziren langileek hainbat gatazka eragin zuten.
Ordukoa da Karl eta Marx eta Friedrich Engelsek kaleratutako Manifestu komunista.
Marxen ideietan oinarritutako Lehenengo internazionala sortu zen eta hainbat mugimendu iraultzaile agertu ziren:sozialdemokrazia,komunista eta anarkista.
Burgesiaren eta langileriaren arteko borrokek baldintzatuko dite XIX.Mendearen bigarren erdi osoa.
Gero eta aberatsago bihurtuz zihoan burgesiak garai erromantikoetako espiritu iraultzailea baztertu eta bere etekinak ziurtatuko zituzen gobernuak hobetsi zituela.
Garaiko herrialde garatuenek 1870etik aurrera bideratu zuten politika inperialista eta kolonizatzailea.