Euskal Herriko industrializazioa eta gizarte bilakaera (1875-1923): Bizkaia eta Gipuzkoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 8,78 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek 1875 eta 1923 arteko Euskal Herriko industrializazio prozesua azaltzen du, batez ere Bizkaiko siderurgia eta meatzaritza eta Gipuzkoako metalurgia eta papergintza sektoreak. Gainera, prozesu horrek ekarri zituen gizarte-ondorioak aztertzen ditu: klase-gizartearen finkapena, langileen pilaketa, bizi-baldintza kaxkarrak eta langile eta nazionalismo mugimenduen sorrera.

Puntos clave

  • Industrializazioa Europarekiko berandu gertatu zen, baina Espainiarekiko aurreratuta, kostaldeko probintzietan batez ere (Bizkaia eta Gipuzkoa).
  • Bizkaiko industria eredua siderurgian eta meatzaritzan oinarritu zen; 1841ean aduanak kostaldera eraman zirenean bultzada handia jaso zuen.
  • Gipuzkoako industria eredua metalurgian eta papergintzan oinarritu zen, XIX. mende amaieran garatu zena; Eibarko arma fabrika eta La Esperanza papergintza fabrika (1841) aipatzekoak dira.
  • Industrializazioak nekazal exodoa eragin zuen; hirietara heldutako langileek etxebizitza garestiak eta pilaketa jasan zuten, gaixotasunak eta heriotza-tasa handitu zirelarik.
  • Gizartea hiru klasetan banatu zen: goi mailakoak, erdi mailakoak eta behe mailakoak (landa-eremukoak eta hirietako langileak).
  • XX. mende hasieran ospitaleak eraiki ziren eta gaixotasunak kontrolatzen hasi ziren, heriotza-tasa nabarmen jaitsiz; garai berean langile eta nazionalismo mugimenduak indartu ziren.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Euskal Herriko Industrializazioa eta Haren Gizarte Ondorioak (1875-1923)

Sarrera gisa, garaiko testuinguru historiko eta ekonomikoa ulertzeko, honako dokumentu hauek aipatu behar dira:

  • Federico Echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz.
  • Vicente Blasco Ibañezen El Intruso eleberriaren pasartea.

Testuinguru Historikoa eta Ekonomikoa

Garaiko gizartean eta ekonomian eragina izan zuten faktoreak kolonien galerak, gerrak eta liberalismoaren finkapena izan ziren. Ekonomian, industrializazio berantiarra zegoen Europarekiko. Demografiaren hazkunde motelak hirigintzaren bizkortzea ekarri zuen, hirietara nekazariak heldu baitziren lan bila; nekazal exodoa gertatu zen.

Ekonomiaren Eraldaketa eta Sektore Nagusiak

Ekonomian aldaketa handiak gertatu ziren. Hasteko, nekazaritzari dagokionez, lur sail gehiago lantzen zirenez, produkzioa igo egin zen. Industrializazioa ematen hasi zen, kostaldeko probintzietan batez ere, Bizkaian eta Gipuzkoan; siderurgia, meatzaritza, oihalgintza, besteak beste. Produktuak makinen bidez sortzen ziren. Liberalismoa, aduanak, trenbideak eta protekzionismoa ezartzeak meatzaritzari bultzada eman zion, aduanekin dirua irabazten baitzen, eta trenbideekin denbora aurrezten zen. Trenbideei esker, produktuak leku gehiagotara garraiatu zitezkeen, eta leku gehiagotatik ere iritsi zitezkeen. Garraioan ere hobekuntza handiak egon ziren, batez ere trenbidea hedatzean; gainera, lurrun-ontzien sorrera ere gertatu zen. Azkenik, bankuak ere sortu ziren, dirua gorde eta maileguak emateko; besteak beste, Banco de Bilbao eta Banco Santander sortu ziren.

Beraz, Espainian aldaketa handiak gertatu ziren, baina Europarekiko berandu, horregatik ez zegoen egoera onean.

Euskal Industrializazioaren Ezaugarriak

Euskal Herriko industrializazioak zortzi ezaugarri izan zituen, eta horiekin, bi euskal lurralde nekazal gizarte izatetik gizarte eta ekonomia industrial bihurtu ziren. Euskal Herria Europarekiko berantiarra zen, baina ez Espainiarekiko; esportazioekin diru pilaketak gertatu ziren. Bizkaian tradizioa zegoenez, lehenago eta indartsuago hasi zen industrializatzen, nagusitasuna lortuz. Siderurgiak garrantzia hartu zuen, eta Espainiako merkatuaren barruan zegoen, hau da, Espainiak erositakoa bertan saltzen zen. Beste ezaugarrietako bat industria hau burges taldeek bultzatu zutela da. Bi industria eredu zeuden, Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa; biek gorabeherak izan zituzten, batzuetan asko ekoitzi eta gutxi saltzen zuten, eta beste batzuetan alderantziz. Immigrazioa ere ekarri zuen, eskulanetarako euskaldun jendea ez baitzen nahikoa.

Bizkaiko Industria Eredua: Siderurgia eta Meatzaritza

Aurretik aipatutako bi ereduak desberdindu egin behar dira. Lehenengo, Bizkaikoan, siderurgia eta meatzaritza ziren nagusi. Lurralde horretan burdina lantzeko tradizioa zegoen Erdi Arotik, bai ontziolak eta baita zeharrolak ere. Nahiz eta Britania Handira burdin mea esportatuz lortzen zuten kapitala, bultzada handiena 1841. urtean izan zuen, aduanak kostaldera eramatean eta labe garaiak eraikitzean. Hasiera batean Bizkaian burdin mea erabiltzen zuten, baina gerora ikatz ingelesa erabiltzen hasi ziren. Atzerritarrek eta burges bizkaitarrek eman zioten Bizkaiari aipatutako bultzada, batez ere Nerbioi itsasadarrean, ezkerraldean industriak sortuz eta eskuinaldean aberatsen etxebizitzak eraikiz; adibide garbi bat da Santa Ana Boluetakoa, Ibarran. Hasieran esan bezala, siderurgia nagusienetakoa izan zen, asko garatu zen sektorea izan baitzen. Hasiera batean kapital falta zegoen, baina gero Esparterorekin diru pilaketa gertatu zen 1860ko hamarkadan. Burges bizkaitarrek eskatutako protekzionismoari esker, Bizkaiko industriak aurrera egitea lortu zuen, besteak beste, trenbidea eraikitzen ari ziren muga zergen salbuespena kentzea lortu baitzuten. Baina trenbidea sortzeaz gain, portuek ere aurrerapen handiak izan zituzten.

Langileen Pilaketa eta Bizi Baldintzak

Prozesu honek langileen pilaketa ekarri zuen; fabriketan inoiz baino pertsona gehiago zeuden lanean. Pertsona hauek nekazal eremuetatik etorri ziren; nekazal exodoa. Baina, fabriketara iristeaz gain, hirietara ere iritsi ziren, eta bertako etxeak ez ziren merkeak. Ondorioz, etxeetan ere pilaketak gertatu ziren, eta honek gaixotasunak eragin zituen, batzuetan heriotza-tasa handitzen zelarik. Gaixotasun horiek infekzioak, biriketako gaixotasunak, higiene falta, elikadura urria, lan-saio luze eta gogorrak eta jendearen pilaketaren ondorio izaten ziren.

Bizi Kalitatearen Hobekuntza eta Mugimendu Sozialak

Nolanahi, XX. mende hasieran hobekuntzak gertatu ziren: ospitaleak eraiki ziren eta gaixotasunei aurre egiteko botikak asmatu ziren. Aparte, garai honetan eta industrializazio prozesuarekin lotuta, nazionalismoaren eta langile mugimenduen gorakada ere gertatu zen Bizkaian.

Gipuzkoako Industria Eredua: Metalurgia eta Papergintza

Bigarren eredua, Gipuzkoakoa, Bizkaikoa baino beranduago gertatu zen, XIX. mende amaieran; eta Bizkaikoan ez bezala, bertako sektore nagusiak metalurgia eta papergintza izan ziren. Bietatik metalurgia izan zen sektore garrantzitsuena, Deba arroan bereziki. Antzinako burdinolak modernizatu zituzten, beraz bertan ere tradizioa zegoen. Horretarako diru pribatua erabili zuten; bi enpresa garrantzitsu Unión Cerrajera eta Eibarko arma fabrika izan ziren. Papergintza, bestalde, 1841ean sortu zen, adibidez La Esperanza Fabrika Tolosan. Beranduago, 1902an beste zenbait sortu ziren, Papelera Española, esaterako. 1931n Oria inguruan ere papergintza enpresa batzuk sortu ziren, Papelera de Oria deiturikoak. Orokorrean enpresa txikiak izan ohi ziren, eta probintzian zehar sakabanatuta egoten ziren. Baina bi horiez gain, oihalgintza ere garatu zen pixka bat, batez ere Bergaran, 10 enpresa baino gehiago egon baitziren.

Gizarte Ondorioak: Klase Gizartearen Sorkuntza

Kostako lurraldeetan emandako industrializazioak gizarte-ondorioak ekarri zituen; gizarte estamentalaren desagerpena eta klase-gizartearen finkapena gertatu zen, esaterako. Hiru klase sozial bereizi ziren:

  • Goi mailakoak

    Ondo bizi ziren, ideologiaz kontserbadoreak ziren, botere politikoa zeukaten eta demokraten aurkakoak ziren. Nobleziak eta goi burgesiak osatutako taldea zen. Lehenengo horiek tituludun dirudun pribilegiatuak ziren; bigarrenak, ordea, titulu gabeko dirudunak ziren, noblezia imitatzen zutela esaten zen, eta bankari edo finantzariak izan ohi ziren.

  • Erdi mailakoak

    Goi mailakoak bezala ondo bizi ziren, eta orokorrean burgesek osatutako taldea zen. Ikasketadun pertsonak ziren eta nazionalismoa bultzatu zuten. Talde heterogeneoa zen, armadako kideek, sendagileek, eta abarrek osatzen baitzuten. Ez ziren ideologiaz berdinak, batzuk errepublikarrak, beste batzuk liberalak eta beste batzuk kontserbadoreak baitziren.

  • Behe mailakoak

    Bizi-kalitate oso eskasa zeukaten, eta hiruretatik talde ugariena zen. Bertan bi talde nagusi bereizten ziren:

    • Landa-eremukoak

      Gehienak nekazaritza eta abeltzaintzan lan egiten zutenak desamortizazioek eta jauntxokeriek kaltetu zituzten, eta askok Bizkaira emigratu behar izan zuten. Horrez gain, analfabetismo-tasa oso altua zen eta asko anarkismora gerturatu ziren.

    • Hirietako langileak

      Gehienak morroi, artisau, industrietako langile edo dendariak izaten ziren. Hauek ere lan-baldintza kaxkarrak zituzten, baina lana bai gizonezkoek eta baita emakumezkoek ere egiten zuten. XIX. mende arte nagusiei men egiten zieten, baina ondoren langile mugimenduak sortu ziren. Bizkaian klase honetako pertsona asko zeuden, Bilbo hiri oso industrializatua baitzen; dirua zeukaten, baina justu, eta batzuek ezer ez.

Nahiz eta gizartea klase desberdinetan banatuta egon, legearen aurrean denak berdinak ziren; nobleek dirua zutenez, gobernura sartu zitezkeen, baina gizartean besteen berdinak ziren. Hau ikusita, botere politiko eta ekonomikoa zutela ondoriozta daiteke.

Ondorio Demografikoak

Ondorio demografikoak ere gertatu ziren, besteak beste, hazkunde motela, pilaketa, higiene falta, elikadura eskasa eta lan-baldintza kaxkarrek eragindako heriotzak. Egoera hau oso nabarmena zen Bizkaian (bai meatzaritzan zein siderurgian ari zen kolektiboan); baina XX. mendean hobetu egin zen, ospitaleak eraiki, ur zerbitzuak hobetu eta gaixotasunak kontrolatzerakoan. Honek heriotza-tasan izugarrizko beherakada ekarri baitzuen.

Ondorio Sozio-Politiko-Ekonomikoak

Azkenik, ondorio sozio-politiko-ekonomikoak ere gertatu ziren; langile mugimenduen sorrera eta finkapena gertatu zen, eta baita euskal nazionalismoaren sorrera ere.

Preguntas frecuentes

Zein sektoretan oinarritu zen Bizkaiko industrializazioa?

Bizkaiko industria eredua siderurgian eta meatzaritzan oinarritu zen. Burdina lantzeko tradizioa Erdi Arotik zetorren, eta 1841. urtean aduanak kostaldera eramatean bultzada handia jaso zuen.

Zer sektore nagusi izan ziren Gipuzkoan?

Gipuzkoako sektore nagusiak metalurgia eta papergintza izan ziren. Metalurgia Deba arroan bereziki garrantzitsua izan zen, eta papergintza 1841ean hasi zen La Esperanza fabrikarekin.

Zein ondorio sozial ekarri zituen industrializazioak?

Gizarte estamentalaren desagerpena eta klase-gizartearen finkapena gertatu ziren. Gizartea goi, erdi eta behe mailakoetan banatu zen, eta langileen pilaketak bizi-baldintza kaxkarrak eta gaixotasunak ekarri zituen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein sektore nagusi izan zen Bizkaian?
2. Zein urtetan sortu zen papergintza Gipuzkoan La Esperanza fabrikarekin?
3. Zer ekarri zuen industrializazioak nekazal eremuetan?
4. Zein klase sozialetan banatu zen gizartea testuaren arabera?
5. Zein izan zen XX. mende hasierako hobekuntza nagusia?
6. Zein banku sortu ziren testuaren arabera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.