4 gaia errestaurazioko sistema politikoa (1875-1923)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,98 KB

2. Monarkiaren berrezartzea: Alfontso XII.A (1875-1885): 1874 an, Borboien monarkia berrezarri zenean, Alfontso XII.Arekin, Errestaurazioa izenaz ezagutzen den garai luzea hasi zen. Oreka eta indar politikoen adiskidetza lortu nahi zen. 2.1 Canovasen sistemaren oinarriak: 1923 arte luzatu zen Errestaurazioaren sistema politikoaren bultzatzaile nagusia Canovas de Castillo izan zen. Sistema politiko baten oinarri juridikoak ezarri zituen bi elementu bermatzeko: ordena eta aurrerakuntza ekonomikoa. Sistenma horrek 3 oinarri nagusi izan zituen: 2.1.1 1876 ko Konstituzioa:

1876 ko konstituzioa erregimen berriaren neurrira sortu zen. 1845 ekoaren antz handia zuan alderdi askotan, baina hura baino malguago eta anbiguoagoa zen. Konstituzio berriak subirotasuna erregearen eta gorteen artean banatzen zuen: Erregeak ministroak izendatzen zituen, gorteak deitzen zituen eta gorte horiek desegiteko zein legeei betoa jartzeko ahalmena zuen. Gorteetan bi ganbarako sistema mantendu zen:
1-Senatua noblezia eliza eta armadako kideek osatzen zuten. Kide horietariko batzuk erregeak izendatzen zituen eta gainerakoak aberats batzuentzat mugatutako sufragioaren bidez hautatzen ziren.2 - Kongresua. Lehenik diputatuak sufragio mugatuz hautatzen hasi ziren, baina 1890 ean gizonezkoen sufragio unibertsala berrezarri zen.  Eliza eta estatuaren harremanei dagokienez, seiurteko garaiko askatasun erlijiosoa mugatu egin zuten eta gainera, katolizismoa erlijio ofizial bakar gisa ezarri zen, baina gurtza guztiak onartu ziren. 2.1.2 Txandakatze politikoa:
 Bi alderdi liberal handien arteko adostasuna bilatzen zuen antolamendua zen, aurrez hitz hartuta boterean txandakatzeko. Hauek ziren bi alderdiak: 1- Alderdi kontserbadorea: 1875 urtean sortu zen, Canovas zuen buruzagi eta garai bateko liberal moderatuek eta unionistek osatzen zuten. 2- Alderdi liberala: 1880 an sortu zen, Praxedes Mateo Sagasta zen buruzagia eta liberal progresistak bildu zituen bere baitan. Txandakatzetik kanpo, hala ere, alderdi asko geratu ziren: ezkertiarren artean, errepubliarrak eta sozialistak; eta eskuindarren artean, karlistak,kataolikoak, tradizionalistak eta alderdi nazionalista berriak. 2.1.3 Jauntxokeria: Txandakatzearen sistemak burgesiako bi alderdi nagusiek boterearen parte hartzea ahalbideratu zuen. Txandakatze hori eraginkorra izateko, ezkertiar eta eskuindarren indar erradikalek instituzioetan parte ez hartzea lortu behar zuten, eta horretarako hauteskundeen manipulazioa beharrezkoa zen. Hauteskudeetan iruzur egin zen, bai sufragio mugatuaren garaian, bai, gizonen sufragio unibertsala zegoenean ere; hala, gobernua osatu behar zuen alderdiak beti lortzen zuen gehiengoa parlamentuan. Nekazaritza inguruetan jauntxoek, lurjabe handiek herrietako botazioak kontrolatu zituzten eta horretarako indarkeria erabili zuten, botoak erosi zituzten, zerrendak aldatu zituzten, bi alderdi nagusienek erabakitako pertsonak aukeratzeko, hauteskundeetako azken emaitzak aldatzen zituzten gobernatzea zegokion alderdiaren alde...2.2 Foruen ezeztapena eta kontzertu ekonomikoaren ezarpena: II. Gerra Karlista amaitutakoan, Canovasek 1876ko uztailaren 21 eko legearen bidez foruen abolizioa dekretatu zuen eta ondoren 1878ko otsailaren 28 an Kontzertu Ekonomikoa zeritzan zerga erregimen berezia eskaini zuen. 2.3 Alfontso XII. Aren erregealdiko bilakaera politikoa (1875-1885) 2.3.1 1875 etik 1881 era: Canovas bake sozial eta politikoa lortzen saiatu zuen, ezinbestekoa baitzuen bere sistema politiko berria oinarritzeko. Horretarako, militarki bi fronteri ekin zien gatazkak bukatzeko asmoz: Karlistenari, penintsula iparraldean eta independentistenari, Kuban. Martinez Campos jenerala bidali zuen Kubako altxamendua baretzera. Horrek bakea ezartzeko agindua zeukan, hainbat konpensazio sozial eta ekonomikoren truke eta hori, 1878 ko Zanjon-go Bakeari esker lortu zuen. Bake horren bidez, autonomia erregimena eman zion Espainiak irlari, indultu orokorra onartu zen eta esklabotza abolitzeko konpromisoa hartu zen. Hala ere, gatazka berpiztu egin zen 1895.Urtean eta orduan ere kubatarrek AEB ren laguntza izan zuten. Garai honetan errestaurazioaren sistemaren oinarriak ezartzeaz gain, Canovasek norbanakoaren eskubideak mugatu zituen gobernuaren zentsura berrezarriz katedra askatasunean, biltzeko eta adierazteko askatasunean eta prentsa askatasunean. Bestetik, guardia zibila jurisdikzio militarren menpe zen, horrela izaera zibila galdu harte. 2.3.2(1881etik aurrera)
1881ean Alderdi liberala gobernura iritsi zenean, Sagastak proiektu erreformistak planteatu zituen esparru ekonomikoan politiko liberalizatzailea sustatzeko. Ginera gizartean, langileen interesetan hurbiltzen saiatu eta 1883an gizarte erreformako batzordearen sorrera onartu zuen, izaera informatiboa zuen. Katedra askatasuna eta bizteko eta adierazteko askatasuna ere onartu zituen.  1883 eta 1885  artean kontserbadoreek boterea berreskuratu zutenean, erreforma asko bestan behera geratu ziren. 2.3.3Hego Euskal Herrian:Karlistak indar handia izateni jarraitu zuten, nekazaritza inguruetan batez ere; diputazioetako eta udaleko hauteskundeetan argi erakutsi zuten joera hori. Liberalak karlismoari aurre ahal izateko, joera desberdinetako liberalek elkartu egin behar izan zuten hauteskundeetan, Hauek azkar egokitu ziren kontzertu ekonomikoen esanetan.


3-MARIA KRISTINAREN ERREGEORDEA: 1885eko azaroan Alfonso XII.A hil egin zen eta horren emazte Maria Kristinak hartu zuen erregetza. Canovasek ahozko konpromisoa hartu zuen Sagastarekin (el Pradoko Hitzarmena)
txandakatze politikoa eta Errestaurazioko erregimenarekin  aurrera egin eta sendotzeko.
3.1Gobernu liberalaren ekintza:Maria Kristinaren erregealdiko lehen urtean Sagasta itzuli zen gobernura eta liberalekin harriari egonkortasun politiko eman zitzaion eta garapen ekonomikoari bultzakada eman zioten.
Erreformismo liberala nagusitu zen eta 68ko iraultzako ideiak, 1881-1883 aldian berrezarri nahi izan zirenak, aurrera eramatea lortu  zen: askatasunak hedatu ziren, epaimahai bidezko epaiketak ezarri ziren: sufragio mugatua baztertu(1890) eta gizonezkoen sufragio unibertsala ezartzen zuena; kode zibilaren erreforma egin zuten. Hazkunde ekonomikoa eta trenbideen hedapenerako hainbat lege liberalizatzaile eman zen. Txandakatzetik kanpo zeuden alderdiei zegokienez; batetik, mugimendu errepublikarra gainbehera izan zuela Pi i Marmallen talde federala minoritarioa bilakatu baitzen era Castelarrek monarkiaren aldeko alderdi liberalekin bat egitea erabaki baitzuen; bestetik, karlismoak artean ere indar handia izaten jarraitu zula Euskal Herrian; eta azkenik, garai horretan gizarte mugimenduak sortu edo indartu egin zirela; katalanismoa, sozialismoa era beranduago euskal nazionalismoa.

3.2 Laurogeita hamarreko hamarkada:  Canovas eta Sagastaren txandakatzea zorroztasun handiz bete zen, baina, mende amaieran, esparru sozioekonomiko era politikoa eragin zuen krisi  gogorrari aurre egin behar izan zioten bi alderdiek. 3.2.1 Mende amaierako krisia: Europan Hirurogoita hamarreko hamarkadan hedatzen hari zen krisi ekonomikoa eragin negatiboa izan zuen Espainiako, ekonomia, lehiakortasun handiaren ondorioz. Nekazaritzak et abeltzaintzak laurogoiko hamarkadan amaiera krisia izan zuen, produkzioan eta prezioak behera egin zutenean, lurjabe handiek atzerriko produktuen aurrean euren produkzioa babesteko muga zergak ezartzea eskatu zuten. Horren ondorioz, kontserbadoreek 1891ean, krisiari aurre egiteko joera protekzionistagoa zuen politika ekonomikoa ezarri zuten eta aurreko librekanbismoa baztertu. Lurjabeek ez ezik, Kataluniako ehungintza industrietako eta bizkaiko siderurgietako jabeek ere neurri protekzionistak eskatu zituzten nazioarteko konpententziari aurre egiteko. Ekonomi krisiak, era berean, gizarte krisia eragin zuen. Nekazaritza krisiaren ondorioz nekazarien bizi eta lan baldintzak asko gogortu zituen eta horrek gatazkak areagotu zituen.
Langileen mugimendua ere sendotu egin zen eta dotrina anarkista zein sozialistak hedatu egin ziren langileen artean. Gizarte tensioa ere handitu egin zen eta horrek, mitinak, manifestazioak eta atentatuak ekarri zituen.
3.2.2 Euskal Herrian : Foruzaleen egonezinaren eta kontzertua berritzean sortutako tentsioaren emaitza 1893an sortutako nazionalismoaren aurreko istiluak izan ziren: Nafarroako Gamazada eta Gernikako Sanrokada. Bestetik, errepublikanismoak eta sozialismoak gero eta jarraitzaile gehiago zituzten, batez ere hirietako erdi eta behe mailako klaseen artean; klase horiek gero eta jarraitzaile gehiago zituzten Bizkaiko industrializazioaren erritmo azkarraren ondorioz. Bestetik, industriako eliteak Errestaurazioko hauteskundeetako iruzurra erabili zuen eta botoak erosi zituen Euskal Herriko bizimodu politikoan parte hartu ahal izateko, Victor Chávarri enpresariak bultzatutako La Piña erakundearen bidez, besteak beste. 3.3 Kolonietako gerrak : Kolonietako arazoak izan ziren laurogeita hamarreko hamarkadako gatazka nagusiak eta errestaurazio sistemaren kontrako jarrera piztu zutenak. Garai horretan, potentzia handien hedapen inperialista gertatu zen, eta Afrika eta Asia banatu zituzten. Espainiari berriz, garai batean izandako inperio kolonialetik, Puerto Rico eta Kuba eta Filipinak baino ez zitaizkion geratzen 1895. Urterako. 3.3.1 Gerraren garapena : Errestaurazioaren garaian, AEBk Kuban zituen interesak gero eta handiagoak ziren, azukrearen industria oparoan eta meategietan inbertitutako kapitalak zirela eta. Zanjongo Bakearen ondoren (1878), Kuban mugimendu independentistak hedatuz jarraitu zuen, AEBk bultzatuta eta José Martík zuzenduta. 1895. Urtean, enfrentamendu armatua areagotu egin zen, Filipinetan zein Kuban. Cánovasen gobernuak Martinez Campos jenerala bidali zuen azken horretara altxamendua baretzera eta 1897.Ean autonomia handia eman zion irlari. AEB Maine zeritzon ontzi iparramerikarraren leherketaren aitzakia erabiliz, gerran sartu ziren. Gerra berehala amaitu zen eta Espainiako armada suntsituta eta irainduta geratu zen. AEBko ontziek ez zuten inolako arazorik izan espainiarren ontziteria suntsitzeko Manilan (Filipinak) eta Santiagon ( Kuba). Espainiako soldadu  asko hil zen, gehienak behe mailetatik erreklutatuak. 3.3.2 Amaiera eta ondorioak : Errendizio formala 1898ko abenduan sinatu zen, Parisko bakea. Bertan Espainiak Puerto Rico, Filipinak eta Guam uharteak AEBri emango zizkiola jasotzen zen eta gainera Kubaren independentzia onartzen zen. Urtebete beranduago, Espainiak itsasoz bestaldeko inperio osoa desegin zuen, Alemaniari Karolina uharteak, Mariana uharteak eta Palos uharteak saldu baitzizkion. 98ko hondamendiak nortasun krisi latza eragin zuen Espainiako gizartean, hurrengo mende arte irauteaz gain, errestaurazio sistemaren krisiaren hasiera eragin zuena.

3.4 98ko KRISIA

: 3.4.1 Hondamendiaren eragina: AEBen aurrean izandako porrot militarrak eragin handia izan zuen Espainiako gizartean eta gutxiagotasun sentimenduak menderatutako pesimismoa nagusitu zen. Krisi egoera horrek Espainiaren gainbeheraren eta 98ko hondamendiaren arrazoien berezko hausnarketa intelektual eta politiko sakona eragin zuen eta bi mugimendu nabarmendu ziren nazionalismo espainiar kontserbadorea indartuz. 3.4.2 Erregenerazionismoa: Korronte ideologiko bat izan zen, Errestaurazioaren sistema kritikatu zuena (Juaquin Costaren berriztapenari kritika). Sistema liberala berritzea proposatzen zuen eta Espainiako arazo larriei aurre egitea. Erregenerazionismoko pertsonaia nabarmen eta garrantzitsuena Juaquien Costa izan zen. Bere ustez erregimenaren arazoak oligarkia eta jauntxokeria ziren. 3.4.3 98ko belaunaldia: XX. Mendera igarotzean nagusi zen pesimismoa ezin hobe islatu zituen mugimendu artistiko literarioa izan zen eta XX. Mendeko lehen urtetan garatu zen. Belaunaldiaren lanak Espainia ilunaren kritikan oinarritu ziren, miserian eta tradizioan murgilduta, iraganean geldituta zegoen Espainia salatu zuten. Hori gainditzeko herrialdea alor guztietan modernizatu eta berritu beharra zegoela uste zuten. Kiderik garrantzitsuenen artean; Miguel de Unamuna, Azorin, Pio Baroja, Valle Inclan etab.



Entradas relacionadas: