Lipidoak: Definizioa, Ezaugarriak eta Sailkapena
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,54 KB
Lipidoak
Definizioa
Biomolekula organikoak dira. Horien osagaiak karbonoa, hidrogenoa, oxigenoa eta, zenbait kasutan, fosforoa, nitrogenoa eta sufrea dira.
Ezaugarriak
- Kate hidrokarbonatu lineal edo ziklikoz osatzen dira. Katean karboxilo, hidroxilo edo amino taldeak ager daitezke, eta kate hauek fosfato eta monosakaridoei lotzen zaizkie.
- Orokorrean, ez dira disolbagarriak uretan, baina bai disolbatzaile organikoetan (eter, alkohola, azetona, kloroformoa). C-H lotura asko dituzte eta ur-molekularen karga elektrikoak ez ditu erakartzen; beraz, ez dira uretan disolbatzen.
- Substantzia-multzo heterogeneoa osatzen dute. Ukipen likina dute eta dentsitate urria.
Funtzioak
Orokorrak
- Energi erreserba: Zelulen erregai energetikoak dira.
- Egitura-funtzioa: Gantz-azidoak beste lipido saponifikagarrien osagaiak dira. Fosfolipidoak eta glukolipidoak mintzak eratzen dituzten lipidoak dira. Kolesterolak mintz zelular eukariotoak eratzen ditu; eskalenoak kolesterolaren aitzindaria dena eratzen du.
Funtzio espezifikoak
- Hormonala: Esteroide hormonak (adrenokortikoideak, metabolismoa erregulatzen dute; sexu-hormonek metabolismoa garatzen dute, bigarren mailako sexu-ezaugarriak finkatzen dituzte eta gametoak eratzen dituzte).
- Bitaminikoa: D bitamina osatzen du (Ca eta P zurgapena erregulatzen duena). A bitaminak funtzio babeslea, homeostatikoa eta antioxidatzailea dituzte.
- Garraiatzailea: Lipoproteinen bidez egiten da.
- Babeslea: Isolamendu termikoa azilglizeridoek egiten dute eta iragazketa zeridoek.
- Hemostatikoa: Sistema immunologikoan triterpenoak parte hartzen du. Argi-energiaren hartzaileak ere badira.
Lipidoen sailkapena
Lipido saponifikagarriak
Saponifikazio-erreakzio baten eraginpean bereiz daitezkeen gantz-azidoak dituzte:
- Bakunak: C, H eta O-z bakarrik osatuak (gantz-azidoak, azilglizeridoak eta argizariak).
- Konplexuak: C, H eta O-z gainera, P eta N atomoak dituzte (Fosfolipidoak: fosfoazilglizeridoak eta fosfoesfingolipidoak; Glukolipidoak: zerebrosidoak, globosidoak eta gangliosidoak).
Lipido saponifikaezinak
Ez dute gantz-azidorik. Isoprenoideak, esteroideak eta prostaglandinak dira.
Lipido konjokatuak
Lipidoak beste substantzia batekin elkartuak; lipoproteinak dira.