Ingurunea eta Zirkulazio Aparatua: Funtzioak eta Atalak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,76 KB
Ingurunea eta Zirkulazio Aparatua
Ingurunea eta zirkulazio-aparatua: Zelulak inguratzen duen likido multzo hori barne-ingurunea da. Propietate horiei eusteari homeostasia deritzo, eta organismoko aparatuek eta sistemek arduratzen dira prozesu hori aurrera eramateaz.
Odolaren Zirkulazio Sistema
Mantenugaiak eta oxigenoa organismo osoan banatzeaz arduratzen da; era berean, metabolismo zelularretik sortutako hondakin substantziak biltzen ditu eta substantzia horiek kanporatzeaz arduratuko diren organoetara eramaten ditu.
Linfaren Zirkulazio Sistema
Linfa-sistema zelulen artean geratzen den likido soberakina biltzeaz eta odolera itzultzeaz arduratzen da, baita hesteetan xurgatzen diren gantzak garraiatzeaz ere.
Linfaren Zirkulazio Sistemaren Atalak
- Linfa-kapilarrak: Ehun guztietan banatuta dauden hodi itsuak dira, oso meheak eta adarkatuak. Gure gorputzeko zelulen inguruko likido soberakina biltzea da haien funtzioa.
- Linfa-gongoilak: Linfa-hodietan zehar ageri diren zabalgune txikiak dira. Linfa-gongoilak oso ugariak dira galtzarbeetan, izterrondoetan, lepoan eta arteria eta zain nagusietan.
- Linfa-hodiak: Linfa-kapilarrak bateratu eta hodi zabalagoak osatzen dituztenean sortzen dira. Zainen antzekoak dira, eta beren baitan zenbait balbula dauzkate, linfari noranzko bakarrean zirkulatzen uzteko. Linfa-hodietara sartzen den likido interstiziala linfa da.
Odola
Likido gorria eta likatsua da, odol-sistema barrena dabilena. Bi osagai mota ditu:
- Plasma: Kolore horixka duen likidoa da eta odolaren % 55 osatzen du.
- Odol-zelulak: Odolaren gainerako % 45 osatzen dute. Odol-zelulak bizkarrezur-muin gorrian sortzen dira. Muin gorri hori zenbait hezurren barnean dagoen ehun batean sortzen da.
Hiru Odol Zelula Mota Bereizten Ditugu
- Leukozitoak edo globulu zuriak: Odol-zelulen artean handienak dira.
- Globulu gorriak: Odol-zelularik ugarienak dira.
- Plaketak edo tronbozitoak: Ez dira benetako zelulak, zelulen zatiak baizik.
Odolaren Funtzioak
- Substantzia solidoak eta gaseosoak garraiatzen ditu.
- Organismoa babesten du.
- Hemorragiak kontrolatzen laguntzen du.
- Gorputzeko tenperatura erregulatzen du.
Odol Hodiak
Odolaz gain, gure zirkulazio-aparatua odol-hodiek eta bihotzak osatzen dute.
- Arteriak: Bihotzetik gorputzeko organo guztietara eramaten dute odola. Bihotzetik urrundu ahala, mehetu egiten dira, eta ehunen barnean sartzen direnean adarkatu egiten dira arteriolak sortuz.
- Zainak: Organoetatik bihotzera eramaten dute odola. Bihotzera hurbildu ahala, zainek gero eta diametro handiagoa izaten dute; ehunak irrigatzen dituzten benuletatik bihotzera iristen dira zain lodietaraino. Barruan balbulak dituzte odolak atzera egin ez dezan.
- Kapilarrak: Tamaina mikroskopikoko hodiak dira eta sare moduko bat eratzen dute, arteriolak eta benulak lotzen dituena, endotelio-kapilarrean; odoloaren, zelulen arteko gas, mantenugai eta hondakin trukeak egiten dira.
Bihotza
Itxura konikoa du, toraxaren erdialdean dago kokatuta, apur bat ezkerrerantz, bi birikien artean. Ehun horiei miokardio deritze. Bihotzak lau barrunbe ditu: goiko biak, aurikulak (odola jaso); beheko biak, bentrikuluak (odola ponpatu). Balbula trikuspideak eskuineko aurikula eta bentrikulua lotzen ditu; balbula mitralak, ezkerreko aurikula eta bentrikulua. Bihotzak bi mugimendu ditu: diastole (erlaxatze-mugimendua) eta sistole (uzkurdura-mugimendua).
Iraizketa Aparatua
- Giltzurrunak: Zelula-metabolismoan sortutako substantzia toxikoak kanporatzen dituzte gernuaren bitartez.
- Birikak: Zelula-arnasketan sortzen den karbono dioxidoa kanporatzen dute.
- Gibela: Digestioaren eta zenbait botika hartzearen ondorioz sortutako hondakinak kanporatzen ditu. Behazunarekin batera, iraitz eta gorotzetan kanporatzen dira.
- Izerdi-guruinak: Larruazalean barreiatuta dauden guruin exokrinoak dira eta izerdia kanporatzen dute. Izerdia gernuaren oso antzekoa da, baina diluituagoa.
Giltzurrunak
12 zentimetro inguruko luzera duten bi organo dira.
Gernubideak
Giltzurrun bakoitzetik ureter bat irteten da, eta ureter horietan barrena, gernua poltsa gihartsu eta malgu batera iristen da, hau da, gernu-maskurira.
Giltzurrunen Atalak
- Azala: Giltzurrunaren kanpoaldeko zatia da.
- Muina: Azalaren azpian dago eta giltzurrun-piramide izeneko kono formako egiturek osatzen dute.
- Giltzurrun-pelbisa: Inbutu itxura duen barrunbea da, giltzurrun-piramideak eta ureterra lotzen ditu.
Giltzurrun bakoitzak milioi bat nefrona inguru ditu. Nefronak giltzurrunen unitate funtzionalak dira; han ekoizten da gernua, bi prozesu hauen bitartez: iragazketa eta birxurgapena.
Nefronaren Atalak
- Glomerulua: Mataza baten modura bilduta dauden kapilarren multzoa da. Haien barruan, hondakinak uztera doan odola ibiltzen da.
- Bowmanen kapsula: Glomerulua biltzen duen poltsa baten antzeko egitura da. Glomeruluen hormen eta kapsularen artean gertatzen da iragazketa.
- Hodi bihurgunetsu proximala: Hodi horretan hasten da birxurgapena. Prozesu horren bidez, substantzia erabilgarriak birxurgatu eta odolera itzultzen dira: glukosa, iragazitako ura, aminoazidoak, ioiak eta bitaminak. Birxurgatze-prozesuaren zatirik handiena han gertatzen da.