Lehen Mundu Gerra: Kausak, Aliantzak eta Kronologia
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,24 KB
Gertaera Historikoen Loturak
- Estatu-kolpe militarra → Espainiako Gerra Zibila.
- Errusiar Iraultza → Proletariotzaren Diktadura.
- Gehiegizko ekoizpena industrian → 1929ko Crack-a.
- Kolonien arteko gerra → Lehen Mundu Gerra.
- Faxismoa indartzea → Bigarren Mundu Gerra.
- Eusko Jaurlaritza → Eusko Gudarostea.
Kontzeptu Garrantzitsuen Definizioak
- Militarismoa
- Armada handitzea eta gerrarako prestatzea.
- Aliantza
- Herrialdeen arteko hitzarmena, esaterako defentsa elkarrekin egiteko.
- Inperialismoa
- Gainerako herrialdeak norberarenaren menpe jarri nahi izatea.
- Nazionalismoa
- Herrialde jakin bateko kide izateaz harro egotea eta herrialde horren burujabetasuna defendatzeko prest egotea.
Lehen Mundu Gerraren Aurreko Potentziak
Errusia
Herrialde txiroa zen, baina Europako handiena. Nikolas II.a tsarrak gobernatzen zuen. Itsasoz bestaldeko lurrik ez bazuen ere, Europan eta Asian lurralde gehiago eskuratu nahi zituen, besteak beste, itsasora sarbidea izateko.
Britainia Handia
Munduko biztanleen laurdenak osatutako inperioa gobernatzen zuen eta industria indartsua zuen. Uharteak izanik, itsas armada indartsua behar zuen bere burua eta bere koloniak zaintzeko.
Austria-Hungaria Inperioa
Europako erdialdeko inperioa zen, hamar nazionalitatez osatuta. Nazionalitate horietako askok independentzia nahi zuten. Frantzisko Josef I.a enperadoreak agintzen zuen bertan.
Frantzia
Itsasoz bestaldeko inperioa ere bazuen. Haserre zegoen 1871n Alsazia eskualdea galdu baitzuen gerran, eta ekialdeko bizilagunen kontrakoa zen, ez zen haiekin fio.
Alemania
Inperio txikia zuen, baina jeloskor zegoen Britainia Handiarena handiagoa zelako. Garapen industrial indartsua zuen, baina atzerriko merkatu gehiagoren beharra zuen.
Kausa Piztailea: Frantzisko Fernando Artxidukearen Hilketa
Austria-Hungariak Balkanetan hedatu nahi zuen bere inperioa handitzeko. Serbiak oztopatzen zion, eta Serbiak Errusiaren babesa zuen. 1914ko ekainaren 28an, nazionalista serbiar batek Austria-Hungariako tronurako oinordekoak (Frantzisko Fernando eta bere emaztea) hil zituen Sarajevon. Gertaera horren ondorioz, Austria-Hungariak gerra deklaratu zion Serbiari.
1914ko Kronologia: Gerraren Hasiera
- Ekainak 28: Ikasle serbiar batek Austriako artxidukea eta bere emaztea hil zituen.
- Uztailak 23: Austria-Hungariak kalte-ordainak eskatu zizkion Serbiako gobernuari hilketarengatik.
- Uztailak 28: Austria-Hungariak gerra deklaratu zion Serbiari.
- Uztailak 29: Serbiaren alde, Errusiak bere tropak mobilizatu zituen.
- Abuztuak 1: Alemaniak Errusiari gerra deklaratu zion.
- Abuztuak 3: Alemaniak Frantziari gerra deklaratu zion.
- Abuztuak 4: Britainia Handiak ofizialki gerra deklaratu zion Alemaniari. Alemanek Belgika zeharkatu zuten Frantzia inbaditzeko.
- Abuztuak 6: Austria-Hungariak Errusiari gerra deklaratu zion.
- Abuztuak 7: Lord Kitchenerrek 100.000 soldadu bildu zituen britainiar armadan Belgika defendatzeko.
- Abuztuak 12-13: Britainia Handiak eta Frantziak gerra deklaratu zioten Austria-Hungariari.
Aliantza Nagusiak
GOGOAN IZAN:
- Aliantza Hirukoitza (1882): Alemania, Austria-Hungaria eta Italia.
- Entente Cordiale (1904): Frantzia eta Erresuma Batua.
- Entente Hirukoitza edo Aliatuak (1907): Frantzia, Erresuma Batua eta Errusia.
Lehen Mundu Gerraren Kausen Laburpena
- Epe Laburreko Kausak: Mugimendu militarista eta nazionalistak.
- Kausa Piztailea: Frantzisko Fernando eta bere emaztearen hilketa.
- Epe Luzeko Kausak: Entente Hirukoitza eta Aliantza Hirukoitza, kolonien arteko gerrak, Frantzia eta Alemaniako lehia, eta inperialismoa.