La lucha de clases astekariko artikulua (1896-05-23)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,02 KB

Dokumentu historiko honen edukiari erreparatuz, izaera soziala eta informatiboa duen testua da. Izan ere, Alderdi sozialistaren (PSOE) “La lucha de clases” ; Tomas Meabek sortutako aldizkariko artikulu bat da, non Industrializazio garaian Bizkaiko meategietako langileen egoera kaxkarra salatzen du. Aldizkariko artikulua denez, dokumentu publikoa da herri guztirako zuzenduta baitago. Artikulu guztian zehar langileen lan baldintzen eta eskamenen garapena egiten dute. Alde batetik, 1890ko maiatzaren 1ean Gallartan egindako manifestazioa aipatzen da. Beste aldetik, Enkarterrietako burdin meategietako langileen lan- baldintzen, bizimodu ankerraren eta industrializazioaren ondorio kaltegarriak langileria-sozietaterako salaketa egiten da. Dokumentu honen testuinguru historikoa, 1890tik aurrera egindako greba aldietan kokatzen dugu, Bizkaiko Industrializazioan eta Borboien berrezarkuntzaren garaian. 1880tik aurrera, Euskal probintziaren burdin meatzaritza izugarri hasi zen. Burdinaren mineralaren kalitatea eta prezio baxua,  Erresuma Batuarentzako burdin esportazio handitzea eragin zuen. Etekinekin, sektore industrial eta finantziar garatu ziren, batez ere, siderurgia. Gizarte mailan, garapen ekonomiko honek ondorio kaxkarrak izan zituen. Meatokiek eskulan gehiago behar zuten garapenari eusteko, beraz, soluzioa beste probintzietatik etorritako imigranteak  ziren, langile pilaketa eragin zuena. 1886an, Facundo Perezaguazek lehenengo elkarte sozialista sortu zuen, langileriaren eskubideen alde jotzen zuena eta 1891an, PSOEko lehengo zinegotzia hautatu zuten Bilbon: Manuel Orbe.Garai honetan, langile greba aldi aipagarriak egon ziren. 1890an meatzariek egindakoa ondorio onak ekarri zituen.  1910ko greba arrakasta handia izan zuen. Baina Bizkaiko nazionalistek euren sindikatua eratu behar zutela ohartu ziren, sozialismoa euren ideologiarentzako iraina baitzen. Euskal Langileen Alkartasuna sortu zuten, euskal arrazan, nazionalismoan eta Elizan oinarriturik. 1917an, Gobernua zalantzan jartzeko porrot egin zuen greba antolatu zen.  1919an anarkistak greba saiakera egin zuten. Hala ere, irabazi zuena euskal komunismoa izan zen, sozialismotik banandutako erradikalak PCE sortzeko batu baitzituen, hala nola, Dolores Ibarruri edo Perezagua. 1921ko krisialdia, aurreko egoeran zeuden lan-baldintzak, kontratazioak eta abar okerrera egin zuten.  Primo de Riveraren diktaduran, UGT (1888, Unión General de Trabajadores) egindako kolaborazioei esker, alderdi sozialistaren sendotzea lagundu zuen.Laburbilduz, dokumentu historiko honen garrantzia, garaiko langileen egoera iluna eta bizi-kalitate ankerra zabaldu eta salatu zela, aldi horretan zegoen oligarkiaren gobernuaren ardura faltaren aurrean datza. Gainera, aldizkaria propagandarako tresna bihurtu zen. Aldi berean, Berrezarkuntzaren gobernuaren oposiziorako tresna ere izango da.















Dokumentu historiko honen edukiari erreparatuz, soziala eta narratiboa da. Izan ere, Vicente Blasco Ibañezen  “El intruso” eleberriaren pasarte bat da eta ondorioz, publikoa. Blasco Ibañezek Valentziako idazle, kazetari eta politikari errepublikarra izan zen. Industrializazio garaian Bizkaiko meategietako langileen egoera kaxkarra islatzen du.Xehetasun eta gogortasun handiko deskripzioen bidez  Enkarterrietako burdin meategietako langileen lan- baldintzen, bizimodu ankerraren eta industrializazioaren hasieraren ondorio kaltegarriak langileria-sozietaterako salaketa egiten du. Aurkezten zaigun peoien bizimoduaren deskribapena, Euskal probintziako muturreko pobreziaren eredua da.Bigarren atalean, meategietako kontratazio baldintzak eta eskubide falta azaltzen dizkigu. Meategiak kanpokoak zirenez, ez zen inolako heziketarik behar lan egiteko lur-azpikoetan bezala. Hortaz, protestatzen zuen langilea berehala eta erraztasunez ordezkatzen zen.Pasarte honen testuinguru historikoa, 1904an kokatzen dugu, Bizkaiko Industrializazioan eta Borboien berrezarkuntzaren garaian.  Europarekin alderatuz Bizkaiko industria atzeratuta egon zen XIX. Mendearen amaierara arte. 1880tik aurrera, Euskal probintziaren burdin meatzaritza izugarri hasi zen. Burdinaren mineralaren kalitatea eta prezio baxua,  Erresuma Batuarentzako burdin esportazio handitzea eragin zuen.  “Orconera Iron Ore Co.” Bizkaiko kapitalismoaren oinarria izan zen.  Beste sektore industrial eta finantziar garatu ziren. Gizarte mailan, garapen ekonomiko honek ondorio kaxkarrak izan zituen. Meatokiek eskulan gehiago behar zuten garapenari eusteko, beraz, soluzioa beste probintzietatik etorritako imigranteak  ziren, langile pilaketa eragin zuena.  Azken hauek bizitzeko lantokietako auzoak sortu ziren, ondorioz, enpresen  autoritarismoa lanetik kanpo handitzen zen, langileen eskubideak eta bizi-baldintzak mugatuz. Gizarte talde berria eratu zen : gizarte industriala. Alde batetik, Bizkaiko Nerbioi ibaiaren ezkerraldean kokatu ziren Enkarterrietan eta nekazal eremua izan zenean  proletalgoa (langile industrialak) bizi zen. Beste aldetik,  Nerbioren eskuinaldean kokatzen ziren ingeles itxurazko auzoetan bizi zirenak burgesia industriala osatzen zuten.Laburbilduz, dokumentu  honen garrantzia  garaiko langileen egoera iluna eta bizi-kalitate ankerra literaturaren bidez zabaldu eta salatu zela, aldi horretan zegoen oligarkiaren gobernuaren ardura faltaren aurrean datza. Bestalde, Nazionalismoa indartu zen langile immigrazioaren kontra eta langileria antiklerikala agertu zen Eliza Katolikoaren aurka.




Entradas relacionadas: