7.Testua 1876ko konstituzioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8 KB

7. TESTUA. 1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30)

SAILKAPENA:


Testu hau jatorriaren aldetik lehenengo mailakoa da, deskribatzen diren gertakizunen garaikoa delako (berrezarkuntzaren hasieran 1876). Formaren aldetik judiziala da lege izaera baitu. Edukiaren aldetik politiko-soziala da.

Testua erresumako gorteek idatzia da, Alfonso XII.Arekin batera erabakiak hartu eta gero. Alfonso XII.A berrezarkuntzaren lehen etapan gobernatzen egon zen monarka da eta Canovas del Castillo, kontserbadoreen burua, alderdi alfontsinoa sortu zuen, gero kontserbadorea bihurtuko zen alderdia. Alfonso XII:a Isabel II.A erregina ohiaren semea zen. Testu hau 1876ko ekainaren 30ean idatzi zen Madrilgo jauregian. Garai hori seiurteko demokratikoaren ondoren (1868-1874) egon zen berrezarkuntzaren lehenengo etapari dagokio (1875-1902). Konstituzio hau irakur zezakeen biztanle orori zegoen zuzenduta, konstituzioak zioenaren berri jakin zezaten.

TESTUINGURU


HISTORIKOA:


1873an Espainiako I. Errepublika eratu zen, urte bakar bat iraun zuena. 1874an, Serrano jeneralak, estatu kolpea eman zuen eta horrela amaitu zen Seiurteko Demokratikoa (1868-1874) eta honekin Gorteak deuseztatu ziren. Urte berean, Martínez Campos jeneralak altxamendu bat prestatu nahi zuen Alfonso XII.Ak (Isabel II.Aren semea) boterea berreskuratzeko, baina Canovas-ek ez zegoen ados horrekin; berak, modu baketsu batean egin nahi zuelako. Baina Martínez Campos jeneralak aurreratu zen eta altxamendua egin zuen Madriletik Saguntora abiatuz. Azkenik, 1874an Alfonso XII.A erregea izendatu zuten eta horrek ekartzen du Serranok ihes egitea Frantziara. Horrela, Berrezarkuntza hasten da, borboitarren boterea eskuratzearekin batera (1874-1923). Ekarritako sistema berriak oso atzeratuegia zen, horregatik konstituzio moderatu bat egitearen aldekoak izan ziren; 1876ko Konstituzioa izan zen horren adibidea. Konstituzio honen sistema politikoa monarkia parlamentario bat zen, boterea bananduta zeuden, botere betearazlea erregeak zeukan, legegilea Gorteak eta erregeak, eta azkenik, botere judiziala epaitegiak zeukan; zentsurarik ez baina errealitatean bai, alderdi ilegalak bazeuden eta sufragio eskubidea zegoen. Konstituzioa idatzi zuenentzat eta Canovasentzat Monarkia zen Espainiako estatuaren muina, erregea zen estatuaren euskarria eta horregatik erabaki guztiak erregetik pasatu behar ziren.

Beste aldetik, Canovas sistemaren bipartidismo turnista sortu zuen. Alde batean Canovas zegoen alderdi kontserbadorearekin eta beste aldetik, Sagasta zegoen alderdi liberalarekin. Sagastak sortu zuen 1881an turnismoa, erregeari eskatu zioenean gobernua beraren esku uzteko, baina Canovasen alderdia eta Sagastarena txandatu ziren horrela matxinadekin eta altxamenduekin amaitzeko. Bi alderdiak isilpeko ituna sinatu zuten, baina dena iruzur hutsa zen ez zegoelako inolako demokraziarik. Txandakatze-sistema ezartzeko urratsak hauek ziren: koroaren babesa behar zuten eta erregak Gorteak desegin zituen eta hauteskundeen bidez egiten zen. Baina hauteskunde hauek manipulatuta zeuden, bazekiten nork irabaziko zuen, eta iruzur hau onartzen zutenak alkateak, kazikeak eta gobenu zibilak (hirietan zeuden gobernuaren ordezkariak) ziren. Tokiko kazikeen laguntzaz lortzen zuten, nahiz eta azken hitza erregeak eduki.


Honek iraun zuen Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen arte. Era honetan, Canovasen sistema gobernutik kanpo utzi zituen karlistak, errepublikanoak eta anarkistak, orduan, sistemaren kontrako sistema bat sortu zen, Erregenerazionismo izenekoa, Joaquín Costa, honen buru zen.

Erregenerazionismoa, mugimendu intelektuala zen, beraz, politika garbitu nahi zuten, hezkuntza bultzatu horrela garapen ekonomikoa edukitzeko; Espainia garatzeko ideologia modukoa zen. Intelektualak esaten zuten Espainia ahul eta ezkorra zegoela, horregatik irtenbideak bilatzen saiatu ziren. Hainbat idazleek, politikariek, egileek, eta abar, esaten zuten Erregenerazionismoa beharrezkoa zela, sistema garbitzaile bat bezalakoa zen eta horregatik Berrezarkuntza kritikatzen zuten.

ANALISIA


11. Artikulua aurreko konstituzioarekin (1869) konparatuz, erlijio katolikoa inposatzen da aurreko erlijio askatasunarekin amaituz. Kultua aipatzen duenean estatuak diru bat ordaindu behar ziola Elizari eta ministroei adierazten da, hauek ekonomikoki mantentzeko beharra baitzuten.

13. Artikuluak zenbait eskubide aipatzen ditu, hala nola, adierazpen askatasuna (inprentaren edo beste moduren batez). Baina errealitatean desberdina zen eta eskubide horiek ez ziren praktikara eramaten, honen adibiderik argiena sindikatuak eta alderdi politikoak debekatzea z.

18. Artikuluaren arabera legeak gorteek eta erregeak egiten zituzten eta hau atzera pausoa da, lehenago (1869ko konstituzioan) erregeak funtzio errepresentatiboa besterik ez zuelako.

20. Artikuluak benetan dioena da senatuak atzamarrez aukeratzen zirela, beraz, sistema antidemokratikoa zen

28. Artikuluak diputatuak modu zentsitarioan (%3) aukeratzen zirela eta aldez aurretik bazekitela nork irabaziko zuen adierazten du.

75. Artikuluak aipatzen du nola Euskadiko eta Nafarroako foruen kontra zeudela, foru bakar bat ezarriz nazio osorako.  Euskadiko eta Nafarroako foruen ordez kontzertu ekonomikoak ezarri ziren.

ONDORIOA


Oso iraupen luzea izan zuen,1876ko ekainaren 30ean aldarrikatuzen konstituzio hau eta 1931ra arte (II. Errepublikara arte) egon zen indarrean.1879ko konstituzioa liberal moderatua zenez, erregeak ahalmen handiak berreskuratuzituen legegintza arloan eta beraz,erregearen boterea eta papera handitu egin zen. Erregearenfigura alderdi politikoen gainetik gelditu zeneta Gorteekin batera botere legegilea zuen betearazleaz gain. Cánovasek ezarritako sistema politikoa,alderdi-bitasunaren bidezko txandakatze-politikoan oinarritzen zen. Horrela, konstituzioa errespetatuko zuten bi alderdiak,Cánovasen Alderdi Kontserbadorea eta Sagastaren Alderdi Liberala, gobernuan txandaka arituko ziren. Txandakatzearen formula politikoak, hauteskundeak manipulatzeari esker, aukera ematen zienbialderdiei gobernuan modu baketsuan txandaka aritzeko.Beraz, beste alderdiak, errepublikanoak, karlistak, Nazionalistak eta langileen mugimenduak politikan parte hartzea ezinezkoa egin zitzaien eta gobernutik kanpo geratu ziren. Eta ondorioz, sistemaren kontrako oposizioa eta gizarte-arazoak sortu ziren gobernu lanetan txandakatzen ziren alderdi biak burgesak zirelako eta gizartearen zatirik handiena ordezkatzen ez zutelako.

Entradas relacionadas: