Pertsona deiktikoak: Antzinako Euskal Herriko gizarte-taldeak eta beharrak

HistoriaActualizado el 6,41 KB

Resumen

Dokumentuak Euskal Herriko Antzinako Aroko gizartearen eta antolaketaren oinarrizko kontzeptuak azaltzen ditu: auzokoak, maiorazkoak, maizterrak, dotea, kaparetasuna eta odol garbikoak. Halaber, gizarte-erakunde bakoitzaren beharrak zerrendatzen ditu, hala nola familia, auzoa, kofradiak, batzarra, ospitalea eta seroraren eginkizunak.

Puntos clave

  • Auzokoak baserriaren edo etxearen jabeak ziren eta batzarretan hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea zuten.
  • Maiorazkoa familiaren ondarea osorik jasotzen zuen oinordekoa zen, gehienetan seme zaharrena.
  • Maizterra lursail, baserri edo etxe bat errentan hartzen zuen pertsona zen, ez zen jabea.
  • Dotea anai-arreba ez-maiorazkoek ezkontzean edo bizibidea abiatzean jasotzen zuten ondasuna zen (dirua, altzariak, lanabesak).
  • Kaparetasuna noble izaera aitortua zuten pertsona libreek zuten, soldadutza eta zergetatik salbuetsiak.
  • Hamarrena herriko apaizari jasotako uztaren hamarrena ematea zen, zerga gisa.

Ponte a prueba


AUZOKOA: Baserriaren edo etxearen jabeak eta batzarretan hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea zutenak.

MAIORAZKOA: Familia baten oinordekoa edo premua. Berak jaso ohi zuen etxea eta familiaren ondarea, osorik. Gurasoek erabakitzen zuten nor izango zen, anai-
Arreba guztien artean, baserria administratzeko egokiena. Gehienetan, seme zaharrena izaten zen.

MAIZTERRA: Lursail, baserri edo etxe bat errentan, alokairuan hartu duen pertsona.
Beraz, ez zen lur-jabea edo etxejabea.

DOTEA: Maiorazkoak ez ziren anai-arrebek, oinordetzan ondasunik ez jasotzearen truke, beren bizibidea abiatzeko jasotzen zutena. Dirua, altzariak edo lanabesak izan ohi ziren. Ezkontzen ziren alabei ere ematen zitzaien.

KAPARETASUNA: Noble izaera aitortua zuten pertsona libreak, soldadutza eta zergetatik salbuetsiak eta eskubide politikoen jabeak.

DOHAINTZA: Pertsona batek bere ondarearen zati bat edo ondare osoa beste pertsona bati doan ematea.

HAMARRENA: Herriko apaizari jasotako uztaren hamarrena ematen zitzaion zerga gisa apaizaren lansari moduan, hark herritarren arimaren alde otoitz egin zezan.

ODOL GARBIKOA: Pertsona baten odola eta bere arbasoena beste gutxiengo erlijiosoenekin (judu, mairu, agot) nahasi gabea denean.


FAMILIA→Beharra: familiaren baserria mantentzea, oinordekoak (heredero) edukitzea, familian lagundu, oinordekoak ondasunak banatu, anai-arreben artean (dotea) banatu.

AUZOA→Beharra: Auzokidea: hurrengo baserriko atea, Elkar laguntzeko, Lurra ereiteko, Norbait hiltzean elkar-
Laguntzeko/Auzolana: zuhaitzak landatzen, zubiak konpontzen/eraikitzen

KOFRADIA→Beharra:Hiltzen naizenean kofradia kideek nire animaren alde otoitz egingo dute, Pobrezia, gaixotasunean elkarri lagundu.

BILBOKO KONTSULATUA→Beharra: Bilboko portuan sortutako arazoak eta nire interes ekonomikoak babesten ditu (lagundu).

BATZARRA→Beharra:Herriko arazoak konpondu, Auzokoak: baserrien edo etxeen jabeak/ordezkariak, Gainerakoak: biztanleak (ez dira jabeak),

Batzarretan biztanle guztiek hartzen dute parte baina bozkatzerakoan auzokoek bozkatu dezakete, Batzarrak elizetan egiten zituzten

Zer egiten zuten?

OSPITALEA→Beharrak: Medikuak: jendea laguntzea eta sendatzea

SERORA→Beharrak: Ermita zaintzea eta ermitaren lurren administratzailea

LIMAKO ARANTZAZUKO AMA BIRJINAREN KOFRADIA →Beharrak:Otoitz egin, elkar lagundu, denak artzen dute parte Kofradiaren helburua:Erlijioa zabaltzea eta beraien artean laguntzea

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer ziren maiorazkoak?

Familia baten oinordekoak ziren, familiaren etxea eta ondarea osorik jasotzen zituztenak. Gurasoek erabakitzen zuten nor izango zen, gehienetan seme zaharrena.

Zer zen dotea?

Maiorazkoak ez ziren anai-arrebek oinordetzan ondasunik jaso gabe, beren bizibidea abiatzeko jasotzen zuten ondasuna zen. Dirua, altzariak edo lanabesak izan ohi ziren.

Nor zen auzokoa?

Baserriaren edo etxearen jabea zen, eta batzarretan hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea zuen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Nor zen maizterra?
2. Zer jasotzen zuen maiorazkoak?
3. Zer zen hamarrena?
4. Zein taldeak zuen soldadutzatik salbuespena?
5. Zer zen odol garbikoa?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.