Weimarko errepublika
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,21 KB
2.Faxismoa
1920ko
Eta 1930eko hamarkadetan, ideologia eta antolaketa politikorako
Sistema berri bat sortu zen Europan:
Faxismoa
2.1.Ideologia Faxista
Oso Ezaugarri zehatzak zituen:
-Bizitzak Oarlo guztiak kontrolatzen zituen estatu totalitarioa babesten zuen Eta ukatu egiten zituen liberalismoaren printzipioak. Herritar Guztien berdintasuna,banakoen eskubideak eta botereen banaketa.
-Alderdi Bakarreko sistema politiko diktatorialaren alde zegoen.Botereak Ahalmen karismatikoa zuen buruzagi baten esku egon behar zuen.Horrela Ezarri zuten buruzagiaren gurtza.
-Beste Ezaugarri bat erabateko antikomunismoa zen eta hasieran Antikapitalismoa ere.
-Nazionalismo Oldarkorra, espantsionista eta militarista zuen oinarri; hori dela Eta faxismoek gerrarako joera izan zuten.
-Faxista Guztiak arrazistak ziren.Arrazakeria eta antisemitismoa bilakatu Ziren mugimenduaren funtsezko doktrina.
-Aurkari Politikoen kontrako indarkeria babesten zuen.Indarkeria balio Positibotzat eta terapeutikotzat zuten.
-Alderdi Faxistek masak mobilizatzea zuten helburu.Alderdiko miliziek Garrantzi handia eman zieten ikurrei,mitinei eta desfileei.
-Printzipio Maskulinoak goraipatzen zituzten, eta emakumeen jarduera seme-alaben Zintzara eta etxeko lanetara mugatzen zuten.
2.2.Faxismoaren Gizarte-oinarriak
Alderdi Faxistek ez zuten inoiz lortu herritarren erabateko babesa, baina Haien gizarte-oinarria, hasieran ahula izan bazen ere,handituz joan Zen, eta indar handia lortu zuen zenbait herrialdeetan(Alemanian eta Italian).Faxismoaren lehen jarraitzaileak Lehen Mundu Gerraren ostean Desmobilizatutako ofizialak eta soldaduak izan ziren;izan ere, Haientzat oso zaila izan baizen bizitza zibilera egokitzea.Halaber, Gazte ekintzaile eta erromantikoen laguntza jaso zuen.Geroago, erdiko Klaseetako hainbat kide batu zitzaizkien eta langile askok ere bat Egin zuten faxistekin, faxismoaren muturreko mezu oldarkorrak Erakarrita.Enpresari eta lur-jabe handiek ere babestu zuten Faxismoa.Hasieran,talde horiek erakunde faxistak finantzatu Zituzten,sozialistei eta komunistei aurre egiteko indarrak Zirelako.Armadak eta poliziak onartu egin zuten faxistek beren Etsaiak beldurtzeko eta boterea lortzeko erabiltzen zuten indarkeria Eta,zenbaitetan,
ekintza Horietan parte hartu zuten.
4.Alemania Nazia
1918ko Azaroan, Gillen II.A enperadoreak abdikatu ondoren, Alderdi Sozialdemokratak errepublika aldarrikatu zuen Berlinen.Errepublika Sortu berriak hainbat arazori egin behar izan zion aurre berehala: Aliatuekin sinatu beharreko armistizioari, ezker muturreko nahiz Nazionalismo eta politiko larriei.1929tik 1923ra bitarteko Depresio Handia kolpe izugarri latza izan zen Alemaniako demokraziarentzat, Eta nazismoa botererantz bultzatu zuen.
4.1.Weimarko Errepublika
1919ko
Urtarrilean, errepublika sortu berriak espartakisten altxamenduari
Egin behar izan zion aurre; talde hori boltxebikeennbideari
Jarraitzearen aldekoa zen, eta errepublika sozialista ezarri nahi
Zuen.Sozialdemokratek matxinada indarrez zapaldu zuten eta buruzagiak
Hil zituzten.Krisi-egoera horretan, Biltzar Konstituziogilea eratzeko
Hauteskundeak izan ziren.Biltzarra Weimar hirian bildu zen, eta
Konstituzioa egin zuten;haren bidez, errepublika federala ezarri zen.
Kantzilerra presidenteak izendatzen zuen, baina parlamentuaren babesa
Behar zuen
Ebert Sozialdemokrata hautatu zuten errepublikaren presidente Izateko
1919ko
Hauteskundeen ostean, hiru alderdi handi moderatuek koalizio-gobernua
Eratu zuten:
Weimarko
Koalizioa.Gobernu eratu berriaren lehen erabakia Versailleseko Ituna sinatzea izan zen: umilagarria izan zen Alemaniarrentzat, oso zorrotza baitzen.Errepublikaren lehen Urteetan,ezegonkortasun ekonomiko larria zegoen Alemanian,bereziki 1922tik 1923 ra bitartean.Izan ere, hiperinflazioa zela eta Herrialdeko ekonomiak behea jo zuen.1924tik 1929ra bitartean, Weimarko Errepublikak egonkortasun-aldia izan zuen, Lehen Mundu Gerrako potentzia garaileek Alemaniari krisitik irteteko Laguntza ematea erabaki baitzuten.