Langile Mugimendua Espainian: Anarkismoa eta Sozialismoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,57 KB
Langile Mugimendua Espainian
Definizioa:
Jabetza pribatuan ala kapitalismoan araututako gizartean, langile eta nekazarien egoera eta eskubideak babesteko sortzen den mugimendu politikoa (agintea konkistatzeko, alderdiak) eta soziala (langileen interesak defendatzeko, sindikatuak).
Anarkismoa eta Sozialismoa
1864. urtean, Europako nazio desberdinetako kideak Londresen elkartu eta Langileen Nazioarteko Elkartea (LANE) edo I. Internazionala sortu zuten. Langileen eskubide eta bizitza baldintzen aldeko lana egiten zuten eta bere helburua kontzientzia politikoa sortzea zen (botere politikoa konkistatzeko).
1866 eta 1871 bitartean, kongresuetan bi ikuspegi ideologiko azaldu ziren: Anarkismoa eta Marxismoa.
- Bakunin: Anarkismoaren sortzailea da.
- Karl Marx: Marxismoaren sortzailea da eta berak zioen sistema batetik bestera igarotzean zientzia lege naturala martxan jartzen zela eta horrek, giza taldeen arteko borrokan adierazten zela. Historiaren motorra giza taldeen arteko borroka da.
Anarkismoa
Bakunin zioen gizakiaren benetako askatasuna lortu ahal izateko ezinbestekoa dela haustea (iraultzaren bitartez beti) gizakiaren gainean jaiotzez dauden botere eta erakunde guztiak (Estatua, erlijioa, jabetza pribatua).
Horretarako nekazariek (iraultzaren protagonistak) lurrak, lantegiak, makinak eta abar jabetza korporatibo bihurtu behar dituzte.
1868. urtean, Fanelli anarkistaren ordezkari italiarrak, Espainiako langile elkarteak bisitatu eta euren ideologi printzipioak jakinaraziko dizkiete.
Bi jarrera sortu ziren:
- Biolentoa (Andaluzian): Aldaketaren bide bakarra indarkeria erabiltzearen aldeko nekazariak ziren, isilpeko elkarteetan batu eta talde subertsibo moduan jokatzea erabaki zuten. Bahiketak eta hilketak egiten zituzten eta horrela, Esku Beltza sortu zen.
- Sindikatuarena (Katalunian): Estatua suntsitzeko ideia baztertu eta erresistentzia elkartasunezkoa eta baketsua eratzea erabaki zuten, sindikatuen antzera.
XIX. mendearen azken hamarkadan anarkismoa debekatu eta 1911. urtean sindikatu moduan CNT (Confederación Nacional de Trabajadores) azaltzen da (1936.ean Errepublikako gobernuan parte hartuko du).
Sozialismoa
1871. urtean, Lafargue sozialismoaren ordezkaria Espainiara etorri eta bere ideologia jakinaraziko die Espainiako langile elkarteei.
Sozialismoaren eginbeharra Marxen sistemaren arabera: langileak prestatzea Estatu eta Gobernua konkistatu ahal izateko (hitzaren indarrez, demokrazia eta hauteskunde sistema erabiliz) eta ondoren, jabetza pribatua elkarren jabetza bihurtzea eta gizarte-klase guztiak deuseztatzea.
1874. urtean, Madrilgo Inprimatze Artearen elkartea (tipografoek osatutakoa), Pablo Iglesias buru zela, Marxen ideien jarraitzaile gutxien erresistentzia-elkarte bihurtu zen. 1879ko maiatzaren 2an, Alderdi Sozialista (ideologia marxista) sortzea eta programa eta araudia idazteko batzorde eratzea erabaki zuten eta langileek erregimen politikoari eta indarrean zegoen sistema ekonomikoari aurre egiteko gai izango zen alderdia izango zela esan zuten. Mesa liskargilea izatea alderdia osatzeko eragina izan zuen eta Guesde buruzagia haren taktikak eta jardunen berri eman zion Pablo Iglesiasi.
- Gutxieneko programa: Iraultza ailegatu arte helburu hauek hartu zituzten: langileak elkartzeko eskubidea, greba egiteko eskubidea, prentsa-askatasuna, sufragio unibertsala, zortzi orduko laneguna, solda berdina emakume eta gizonentzat eta langileen esklabotza ezabatzeko erabaki guztiak.
- Programa maximoa: Iraultzaren bitartez, gizarte-klaseak deuseztatzea eta klase bakarrean biltzea, sozialismoa martxan jarriz. Langileek soilik parte hartu.
Sozialismoak eragin handiagoa izan zuen Extremaduran, Gaztela Berrian eta Madrilen. Hortik, Asturias, Valentzia eta Bizkaiko meatze eta industria-guneetara zabaldu zen.
El Socialista, PSOEren aldizkari ofiziala, 1886an kaleratu zen eta Espainiako talde sozialisten arteko harremanetarako tresna bakarra zen.
1887ko krisi ekonomiko larria hedatu zen Europa osoan eta horri aurre egiteko Langileen Batasun Orokorra (UGT) sortu zuten, Bartzelonan, 1888ko abuztuan. Helburua: langileen bizitza eta lan-baldintzak hobetzea eta eskariak betetzeko bitartekoak negoziazioa eta greba izango ziren.
1910ean, batasun errepublikano sozialista egin zen, eta kopurutan hazkunde handia ekarri zien. Horri esker, lehenengo diputatu sozialista lortu zuten: Pablo Iglesias.