Bigarren Errepublika: Erreformak eta Gerra Zibila
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,21 KB
Gaia: Bigarren Errepublika
Primo de Riveraren diktadura amaitu eta Donostiako Ituna sinatu ondoren, gobernu berri bat eraiki behar zen. Bigarren Errepublika 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen. Erregimen erabat demokratikoa ezarri zen, eta errepublikanoek eta sozialistek babestutako erreforma-programa zabal bat jarri zen martxan. Hala ere, erreforma horiek 1933an zentro-eskuineko koalizioak irabazi ondoren geldiaraziko ziren.
1936ko Hauteskundeak eta Gerra Zibila
1936an Fronte Popularrak hauteskundeak irabazteak altxamendu militar bat eragin zuen, eskuineko alderdiek babestuta, eta altxamendu horrekin batera Gerra Zibila hasi zen.
Behin-behineko Gobernua
Behin-behineko gobernua eratu zuten, Alcalá Zamora buru zela. Gobernuak zenbait neurri hartu zituen:
- Preso politikoei amnistia orokorra ematea.
- Askatasun politikoak eta sindikalak aldarrikatzea.
Gorte Konstituziogileak (1931)
Ekainean, gorte konstituziogileetarako hauteskundeak egingo ziren. Hemen PSOE eta ezkerreko errepublikarrak bat egin eta hauteskundeak irabazi zituzten (konjuntzio errepublikano-sozialista). Botere betearazlea konjuntzio honen esku geratu zen eta hauek gobernu burua (Alcalá Zamora) eta Gobernuko ministroak berretsi zituzten.
1931ko Konstituzioa
1931ko konstituzioan argi eta garbi ikusi zen alderdi sozialista eta errepublikarra ez zirela ados jarriko konstituzioaren testuan. Dena den, konstituzioa hau zen:
- Demokratikoa eta progresista, herri-subiranotasunaren printzipioekin.
- Eskubide eta askatasunen adierazpen zabala.
- Estatuaren laikotasuna.
Eztabaidak eta Dimisioa
Hala ere, Parlamentuan eztabaidak egon ziren, alde batetik, emakumearen boto eskubidea eta bestetik, herrialdearen laikotasuna zirela-eta. Alcalá Zamora gobernu presidentetzatik dimititu behar izan zuen, bere printzipioen kontrako gobernantza zuelako, eta Manuel Azañak hartu zuen presidentetza.
Indar Politikoak
Gogoratu behar da ezkerreko errepublikarrek erreforma ugari egitearen alde zeudela. PSOE alderdi sendoena zen. Zentro Eskuinean, Lerrouxen alderdi errepublikar erradikala nabarmentzen zen. Eskuinean, CEDA (Gil Robles buru zela). Azkenik, errepublikaren aurkako talde bat, Falange Española.
Clara Campoamor
Emakumeen artean, Clara Campoamor nabarmentzen da. Lerrouxen alderdi errepublikarreko kide zen, baina emakumeen sufragioa lortzeko, ez zuen bere alderdiaren botoa izan, baizik eta ezkerrekoen botoa.
Ezkerreko Biurtekoa (1931-1933)
Politikara bueltatuz, erreforma politikoak ezkerreko biurtekoan egin ziren (1931-33), eta Manuel Azañaren gobernua bultzatu zuen ekintza honek.
Erreformak
Erreformen artean, aipatzekoak dira:
- Gizarte- eta lan-arloko erreformak eta nekazaritza auzia.
- Eliza eta laikotasuna.
- Ofizialen Erretirorako Legea aldarrikatu zen.
- Politika autonomikoa.
- Derrigorrezko hezkuntza.
Erresistentzia eta Gatazkak
Ugazabeen erakundeak, Eliza eta armada erresistentzia handiz hartu zituzten erreforma horiek eta prozesua oso motela zen. Ekonomia arazoei aurre egin behar zieten eta langabezia sustatu zen. Ekonomiaren hondamenaren ondorioz, langile gatazkak areagotu ziren. Bestetik, indarkeria politikoa egon zen. Orden publikoa mantentzeko, Azañak oso neurri gogorrak hartu behar izan zituen.
1933ko Hauteskundeak eta Eskuineko Gobernua
1933an Casas Viejasko eskandaluen ondorioz, Alcalá Zamora Azañan konfiantza galdu, parlamentua desegin eta hauteskundeetarako deialdia egin zuen. Deialdi honetan emakumeak parte hartuko zuten.
1933ko hauteskundeetan eskuineko alderdiek aliatu eta garaile atera ziren. Zentro eskuineko gobernuak bi urte aurreko erreformak geldiarazi zituen. Nekazaritza-erreforma gelditu zen eta lurrak itzuli egin zitzaizkien beren lur-jabeei. Armadari dagokionez, amnistia ezarri zen eta Sanjurjo Jenerala Portugalera bidali zuten. Udalak desegin zituzten eta haien ordez, Lerrouxen Alderdirako ala CEDArako batzordeak jarri zituzten.
PSOErren Erradikalizazioa
Bestetik, PSOEk eta UGTk erradikalizatu egin ziren, eta haien buruzagi nagusiak atxilotuak izan ziren. Manifestazio ugari egon ziren CNT eta UGTz parte, eta gerra egoera deklaratu zen.
1935eko Gobernua eta Greba Orokorra
1935ean, gobernu berri bat eratu zen, Lerroux presidentea zela, CEDAren 5 kiderekin eta Francisco Franco Estatu Nagusiko buru. 1935ean, ustelkeria-eskandaluen ondorioz, Alcalá Zamora presidenteak Gorteak desegin eta hauteskundeetarako deialdia egin zen 1936rako.
Gobernuan CEDAko hiru kide sartuko zirela jakitean, sozialistek greba orokor baterako deialdia egin zuten. Anarkisten matxinadetan dinamitarekin elizak bonbardatu zituzten eta gobernuak militar Afrikartuei deitu zien gatazkak konpontzeko. Gertaera larrienak Asturiasen izan ziren. Franco eta Goded jeneralak zabaldu zituzten hauek eta ezkerreko alderdien kide asko atxilotu zituzten.
Fronte Popularraren Garaipena
Hauteskundeetara aurkezteko, ezkerreko alderdiek koalizio handi bat egin zuten: Frente Popularra. Frente Popularrak helburu hauek zituen:
- Espetxeratuei amnistia ematea eta beren kargua itzultzea.
- Legedi erreformista aplikatzea.
Eskuineko alderdiek Bloke Nazionala eratu zuten. Frente popularrak oso diferentzia gutxiz irabazi zituen hauteskundeak eta Manuel Azaña Errepublikako presidente izendatu zuten eta Cesáreo Quiroga, gobernuko presidente. Frente Popularra gobernuan egon zen bitartean langileek bere lanpostua berreskuratu zuten. Alderdien arteko biolentzia asko egon zen.
Azken Erasoak
1936an ezkerreko aldekoen polizia indarrek José Calvo Sotelo erail zuten, eta eskuinekoek, aldiz, Castillo tenientea. Erailketa hauek gerra zibila are gehiago hurbildu zuten.