Langile Mugimendua eta Doktrina Sozialak (XIX. mendea)

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,43 KB

Langile Mugimendua eta Gizarte Gatazkak

Industria gizartean klase kontzientzia eta gizarte gatazka berriak sortu ziren. Aldi berean, langile mugimendua sortu zen.

Jatorria eta Arrazoiak

Industrializazioak antolatzeko eta borrokatzeko moduak aldatu zituen. Gizarte gatazken arrazoi berriak sortu ziren:

  • Eskulan ugari egotea.
  • Kontratazio baldintza eta soldata txarrak izatea.

Helburuak

Gizarte gatazkek helburu hauek izan zituzten:

  • Lan baldintzak hobetzea.
  • Lanaldia murriztea.
  • Soldatak handiagotzea.
  • Boto eskubidea lortzea.

Lehen Langile Elkarteak

Langile elkarteak industrializazioaren hasieran debekatuak egon ziren. Lehenengo elkarteek izaera desberdinak zituzten:

  • Elkarri laguntzekoak.
  • Elkarte nazionalak.
  • Lanbideen elkarteak.
  • Lan sektorearen araberakoak.

Elkarte hauek Europan eta AEBetan finkatu ziren.

Gatazka Modu Goiztiarrak

Ludismoa (1779-1842)

Gizarte gatazken lehen adibide “antolatua” izan zen. Britainia Handian hasi zen, bereziki 1779-1802 artean nabarmenduz. Jarrera honek arrazoi hauek izan zituen:

  • Soldatak murriztea.
  • Langileak lanik gabe geratzea.
  • Produkzio jardueretan makineria modernoa ezartzea.

Protesta larrienak Ingalaterran gertatu ziren 1811-12 artean (gobernuak langileen kontra erantzun zuen). Mugimendua herrialde berrietara zabaldu zen: Frantzia (1817-23), Belgika (1821-30), Alemania (1830-42).

Kartismoa (1838-1848)

Britainia Handian hasi zen, une gorenena 1838-48 artean izanik. Helburua langileen eskubide politikoak lortzea zen, borroka politikoaren bidez.

1838an, Londresko langile elkarteak Herriaren Gutuna prestatu zuen. Aldarrikapenak parlamentura bidali zituzten, estatua demokratizatzeko mobilizazioak eginez. Hiru gutun bidali zituzten parlamentura (1839, 1842, 1848) eta hirurak ukatu zituzten. Mugimendua ahuldu zen helburua lortu gabe.

Ondorioak

  • Britainiar estatuak lan harremanak arautu zituen.
  • Sufragio unibertsalaren alde antolaturiko gizarte mugimendua izan zen.

Gizarte Teoria eta Doktrinak: Sozialismoa

Langile mugimenduaren gizarte aldaketak doktrina sozialekin indartu ziren. Kapitalismoaren kritika garrantzitsuenak anarkistek, Marxek eta Engelsek garatu zituzten.

Marxen Aurreko Sozialismoa (Sozialismo Utopikoa)

XIX. mendearen hasieran teoria politiko berriak landu zituzten intelektualek. Helburua ordezko gizarte eta politika ereduak proposatzea zen. Teoria sozial berriak gizarte desorekak ezabatzera bideratu ziren.

Eragile Nagusiak

  • Robert Owen (1771-1825): Kotoizko hariaren ekoizlea. Filosofo batzuen eragina jaso, eta erreformak sartu zituen bere fabrikan.
  • Saint Simon (1760-1825): Ideia liberaleko noblea. Industriaren zentzuzko garapena proposatu zuen, produkzioan aurrerapen teknikoa aplikatzearen aldekoa.
  • Pierre Joseph Proudhon (1809-1865): Desorekaren eragiletzat jabetza pribatua jo zuen. Erakundeen eta autoritarismoaren aurkakoa. Anarkismoaren aurrekarietako bat.

Ezaugarriak

Teoria sozialista goiztiarrak anitzak ziren, eta langileen artean hedatu ziren (1830-40 hamarkadetan zabalduz). Antolatutako teoria sozialak ere egon ziren:

  • 1836an: Justuen Liga Parisen (berdintasuna oinarri).
  • 1847an: Komunisten Liga (jabetza pribatua deuseztatzea helburu).

Marxismoa (Sozialismo Zientifikoa)

Marx eta Engelsen doktrina soziala sozialismo zientifikoa da. Oinarriak errealitate ekonomikoaren azterketa eta klase gatazkaren deskribapena dira.

Sortzaileak

  • Friedrich Engels (1820-1895): Oihal fabrikatzaile baten semea, industria modernoa ezagutu zuen.
  • Karl Marx (1818-1883): Heziketa akademiko eta filosofikoduna, Engelsen jarraitzailea.

Elkarrekin teoria sozialista berria sortu zuten: Marxismoa. Ideien lehen formulazioa Alderdi Komunistaren Manifestuan egin zuten (1847an idatzi, 1848an kaleratu).

Ideia Nagusiak

  • Gizarte burgesa salatu eta haren desagerpena aldarrikatu.
  • Langileen burujabetza beharrezkotzat jo.
  • Klaserik gabeko gizartea aldarrikatu.

Helburua langileek beren alderdia antolatzea zen (XIX. mende amaieran sortu zen).