Euskal Herriko industrializazioa: XIX. eta XX. mendeak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,45 KB

Industrializazioa

Industrializazioa Espainia eta Euskal Herriko historia garaikidearen gertakari garrantzitsuenetarikoa da; aldaketak ekarri baitzituen arlo guztietan: ekonomian, demografian eta gizartean.

Espainiako industrializazioaren hasiera eta atzerapena

Espainian industrializazio-prozesua beranduago gertatu zen. 1830eko hamarkadan hasi zen Katalunian eta Errestituzio (Restaurazio) garaira arte oso motel garatu zen.

Atzerapenaren arrazoi nagusiak

  • Lehengaien urritasuna
  • Atzerapen teknologikoa
  • Kapitalen falta
  • Barne-merkatu eskasa
  • Amerikar merkatuaren galera
  • Pentsamolde enpresarialik ez izatea
  • XIX. mendeko gerrak eta ezegonkortasun politikoa
  • Estatuko finantzen ahultasuna

Katalunia

Kataluniako industrializazioa ehungintzan oinarritu zen. 1830eko hamarkadan, artilearen ordez kotoia erabiltzea eta lurrun-makina ezartzea erabaki zen; horrek produkzioa handitu, kalitatea hobetu eta prezioak egonkortu zituen. Kotoiaren industria, Bartzelonan bilduta, Espainiako sektorerik garrantzitsuenetako bat izan zen.

Euskal Herria

Euskal Herrian industrializazioa batez ere siderurgian hasi zen. Hala ere, siderurgia modernoa sortzeko lehen saio batzuk Malagan ere egin ziren, leku horretan burdin meategi garrantzitsuak zeudelako. XIX. mendearen azken laurdenean, Bizkaiak eskuratu zuen nagusitasuna.

Euskal Herriko industrializazioaren banaketa

Bizkaian, XIX. mendearen azken laurdenean, Bilbo eta Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean siderurgian oinarritutako industria-hazkunde izugarria gertatu zen. Gipuzkoan, garapena motelagoa eta dibertsifikatuagoa izan zen; ez zen XX. mendearen lehen hamarkadetara arte finkatu. Bestalde, Arabak eta Nafarroak nekazal lurraldeak izaten jarraitu zuten XX. mendearen bigarren erdialdera arte.

Euskal Herriko industrializazioaren ezaugarriak

  • Merkatu espainiarrarekin mendekotasuna
  • Immigrazio lekua izan zen, batez ere Bizkaia XIX. mendearen azken laurdenetik XX. mendeko 80ko hamarkadara arte

Bizkaiko eredua

Industrializazioaren oinarriak: industria tradizionalaren presentzia, kokapen geografiko estrategikoa, eta interes garrantzitsua izatea; 1841etik aurrera aduana kostaldera eramateak Euskal Herria Espainiako merkatuan integratuta utzi zuen.

Hasierako inbertsioak eta merkataritza

Aduanak kostaldera aldatu izanak eta kanpo-merkataritzaren zailtasunek eragin zuten Bilboko merkatari talde batek industria siderurgikoan inbertitzen hastea; lehen labe garaiak sortu ziren. Bilboko burgesiak trenbideen eta finantza-sistemaren ezarpena bultzatzeko bi erakunde berri sortu zituen: Banco de Bilbao eta «Cía. FF.CC. Tudela-Bilbao», eta Tutera–Bilbo trenbide-linea eraiki zen.

Bilboko burgesiak kapital nahikorik ez zuen industrializazioa aurrera eramateko. Kanpoko faktore bati esker lortu ziren beharrezko kapitalak: Bessemer bihurgailuaren aurkikuntza, altzairua egiteko metodo berria. Britainia Handian ezarri zen prozesu horrek burdin-mea fosfororik gabekoa eskatzen zuen; mineral hori Suedian eta Bizkaiko meatze arroan zegoen.

Bizkaiko meatze arrok hainbat abantaila eskaintzen zizkien britainiar kapitalari: meategi irekiak, kostaldetik hurbil eta kalitate handiko mineralak. 1865etik aurrera, atzerriko kapitalez eratutako zenbait konpainia sortu ziren Bizkaiko meatzetako burdina erauzi eta esportatzeko; beste euskaldun enpresari batzuk ere hasi ziren burdina esportatzen.

Meatze-konpainiek trenbideak eraiki zituzten minerala meategitik kostaleko kargalekuetara garraiatzeko.

Bigarren Gerra Karlistarekin jarduera asko geldotu baziren ere, gerra amaitzean burdinaren esportazioa areagotu egin zen eta, horri esker lortutako kapitalekin, benetako industria-iraultza burutu zen.

Industrializazio-prozesua indartzea (1876–1898)

1876tik aurrera Bizkaiko industria-hazkundea nabarmendu zen: burdinaren erauzketa eta Ingalaterrara zuzendutako esportazioak ugaritu ziren. Industria siderurgikoa izan zen industrializazioaren motorra eta hiru siderurgia garrantzitsuenak sortu ziren: San Francisco, Altos Hornos de Bilbao eta Altos Hornos de Vizcaya. Enpresa hauek bertako eta atzerriko kapital handiak erakarri zituzten, teknologia modernoak erabiliz eta barne nahiz kanpo merkatuak hornituz.

Altos Hornos de Vizcaya Espainiako siderurgia handiena izan zen hainbat hamarkadatan.

Bizkaiko siderurgiaren hazkundearen faktoreak

  • Burdinaren aberastasuna
  • Esportazioei esker kapital handien pilaketa
  • Ikatzarako sarbidea erraztea (ikatzaren inportazioa Asturias-etik eta, batez ere, Britainia Handitik)

XIX. mendearen bukaeran burdin mearen eta totxoaren esportazioak eta ikatzaren inportazioak Bilboko merkataritza-flota hazteko beharra eragin zuten. Bilboko meatzaritzako eta siderurgiako burges familien artean ontzigintza sektorean sartzea ohikoa izan zen.

Bigarren mailan, bestelako sektore batzuk ere garatu ziren, hala nola metalurgia eta industria elektrikoa.

Gipuzkoako eredua

XX. mendearen hasieran Gipuzkoak bere industrializazio-prozesua burutu zuen. Probintzia horrek ez zion Bizkaiko ereduari jarraitu alor eramateko: ez sektorearen egitura, ez enpresen tamaina, ez eta kokapen geografikoa ere. 1841etik aurrera Espainiako barne-merkatuaren irekierarekin, Gipuzkoan mota askotako industriak sortzen hasi ziren: papergintza, metalurgia, ehungintza, arrantza-industria, elikagaien industria, altzari-industria, eta abar.

Enpresak neurri txiki eta ertainekoak izan ziren, eta Debako, Urolako eta Oriako bailareetan, baita Hernanin, Pasaian eta Irunen ere kokatu ziren. Bizkaian baino askoz atzerriko kapital gutxiago inbertitu zen.

Industria garrantzitsuenak papergintza eta metalurgia izan ziren. Paperaren sektorean eman ziren industrializazioaren lehen urratsak: 1841ean Donostiako burgesi talde batek Tolosan La Esperanza sortu zuen, paper jarraia egiten zuen Espainiako lehen lantegia.

Sektore metalurgikoa izan zen Gipuzkoan gehien garatu zena. Ontzigintzaren sektorea ere nabarmendu zen, batez ere Pasaian eta Zumaian, eta ehungintza sektorea bereziki Urolako bailaran errotu zen.

Araba eta Nafarroako industrializazioa

Araba eta Nafarroako industrializazio-prozesua Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa baino beranduago gertatu zen: 1950eko hamarkadaren bukaeran hasi zen eta 1960ko hamarkadan izan zuen unerik garrantzitsuena.