Errusiako Iraultza: Historia, Gakoak eta Bilakaera
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,89 KB
Iraultzaren aurreko egoera Errusian
Errusia Antzinako Erregimenean zegoen XIX. mendean, eta barne-arazoak areagotu egin zitzaizkion. Horren ondorioz, 1905. eta 1917. urteetan mugimendu iraultzaileak izan ziren. 1917. urtean tsarraren boterea desagertu egin zen behin betiko. XX. mendean Errusiak monarkia absolutuari eusten zion. Tsarrak bere boterea mugarik gabe erabiltzen zuen eta gobernatzeko nobleziaren, Eliza ortodoxoaren, armadaren eta burokraziaren laguntza zuen. Duma egon arren, tsarrak nahi zuenean desegiten zuen eta jendeak ez zuen askatasun politikorik.
Ekonomian, batez ere nekazaritzan oinarritzen zen. Industria gutxi zegoen, baina garai hartan hasi zen garatzen, estatuaren eta atzerriko kapitalari esker. Atzerriko burgesiarekin egin zuten iraultza, Errusian burgesia oso makala baitzen. Trenbideak egiten hasi ziren eta, ondorioz, langile kopurua handituz joan zen.
Tsarraren kontrako alderdi politikoak
XIX. mendeko azken urteetatik aurrera, tsarismoaren aurkako zenbait indar politiko zeuden. Indar politiko horiek hainbat gizarte-talde eta ideia politiko ordezkatzen zituzten: burgesen alderdiak, nekazarien alderdiak eta langile iraultzaileen alderdiak. Azken horien artean bi bereizten ziren:
- Mentxebikeak: moderatuak.
- Boltxebikeak: erradikalak.
1917ko Otsaileko Iraultza
1914. urtean Errusia Lehen Mundu Gerran sartu zen. Ez ekonomia ez armada ez zeuden prest, eta ondorioz porrot egin zuen. Egoera gero eta txarragoa zenez, jendea ez zegoen pozik; beraz, grebak eta manifestazioak egon ziren. Errepresioak, hau da, kaleko armadak, tsarraren kontra zeudenak elkartzea eragin zuen.
Iraultza otsailaren 23an hasi zen San Petersburgon, eta manifestazioen goiburua "bakea eta ogia" zen. Ondoren, greba orokorra eta altxamenduak izan ziren kuarteletan, soldaduek uko egiten baitzioten tsarrak esandakoari. Hilaren 27an behin-behineko gobernua eratu zen. Aldi berean, herrialde osoa langile, nekazari eta boltxebikeen menpe zegoen, eta honako hau nahi zuten:
- Gerratik irten.
- Langileen bizi-baldintzak hobetu.
- Lurrak nekazarien artean banatu.
- Gutxiengo nazionalak errekonozitu.
1917ko Urriko Iraultza
Behin-behineko gobernuak gerran jarraitzea erabaki zuen, baina porrot egin zuen. Sobieten protagonismoa berriz areagotu zen. Lenin erbestetik itzultzerakoan zenbait tesi ezarri zituen (Apirileko Tesiak):
- Gerra uztea.
- Lurra banatzea.
- Langile-batzordeek fabrikak kontrolatzea.
- Nazionalitateek autonomia izatea.
- Sobietei boterea ematea.
Urriaren 24an herri-matxinada izan zen San Petersburgon; sobietek puntu estrategikoak eskuratu eta Neguko Jauregiari eraso zioten. Behin-behineko gobernua amaitu zen eta gobernu iraultzaileak berehalako neurriak hartu zituen: gerratik irten, lurrak banatu eta gutxiengo nazionalak aintzatetsi zituen.
Gerra Zibila eta Boltxebikeen garaipena
1918an iraultza nagusitu zen, baina herrialdea aurkako bi bandotan bereizi zen: kontrairaultzaileak (Armada Zuria) eta boltxebikeak (Armada Gorria). Kontrairaultzaileek kanpoko laguntza zuten, beste estatuek ez baitzuten nahi komunismoa euren herrialdeetara zabaltzea. Gerrak hiru urte iraun zuen eta boltxebikeek irabazi zuten.
Leninek behin betiko baztertu zuen estatu liberal-burgesaren eredua eta proletariotzaren diktadura jarri zuen ordez. Sistema horretan, erabakiak Alderdi Komunistak hartzen zituen eta gainerako alderdiak debekatu egin ziren.
SESB: Estatu Sozialista berria
1922an SESB (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) sortu zen. Errepublika-federazio bat zen eta kopurua handituz joan zen. Alderdi bakarrak kontrolatzen zuen politika-antolakuntza: SBAK (Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista).
Internazionalismoa eta langile-mugimendua
Lan-baldintzak hobetzeko eta gizartea aldatzeko, hainbat herrialdetako langile-taldeak elkartzea eta elkarrekin borrokatzea aldarrikatzen zuen mugimendua da. Hiru fase nagusi izan zituen:
- Lehen Internazionala (1864): Marxistak eta anarkistak elkartu ziren. Marxek klase-borroka eta mundu guztiko langileak batzea defendatzen zuen.
- Bigarren Internazionala (1889): Alderdi sozialistak koordinatzeko sortu zen.
- Hirugarren Internazionala (1919): Internazional Komunista izenez ezaguna, SESBeko alderdi komunistek sortua, beste estatuetan alderdi komunistak sortzeko eta komunismoa hedatzeko.
Stalin eta botere-borroka
Lenin 1924. urtean hil zen. Buruzagi-talde txiki batek hasi zuen alderdia eta estatua zuzentzen, Stalin haien artean zegoela. Haien arteko liskarrak etengabeak ziren, ikuspuntu desberdinak zituztelako. 1922an Stalin SBAK-ko idazkari izendatu zuten eta, apurka-apurka, bera nagusitu zen. Stalinek herrialde bateko sozialismoa sendotzea zuen helburu, mundu-iraultza egitea baztertuz.
Leninen profila eta ideologia
Lenin ideologia marxistako buruzagia izan zen. Erbestetik itzulita, boltxebikeen buru bihurtu zen eta Apirileko Tesiak plazaratu zituen. Tsarraren aurkako oposizioaren gidari nagusia izan zen 1924an hil zen arte.
Iraultzaren aurreko egoeraren eskema
Politika
- Errusia: Monarkia absolutua.
- Babesleak: Nobleak, Eliza, Armada eta Burokrazia.
- Duma: Erregearen menpe, askatasun politikorik gabe.
Ekonomia
- Oinarria: Nekazaritza.
- Industria: Gutxi, estatuaren eta atzerriko kapitalaren bidez hasitakoa.
- Garapena: Trenbideak eta langile kopuruaren hazkundea.