Krebs zikloa eta arnasketa zelularra: ariketak eta erantzunak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 12,22 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak Krebs zikloa, elektroi garraioa eta fosforilazioa, azido pirubikoaren deskarboxilazioa eta hartzidura prozesuak aztertzen ditu. Ariketa praktikoak eta metabolismo-eskemak erabiliz, zelula-arnasketa aerobikoaren eta anaerobikoaren arteko desberdintasunak ikasiko dituzu.
Puntos clave
- Krebs zikloa izaki aerobio guztietan gertatzen den erreakzio ziklikoa da, eta gantz-azidoen, proteinen eta gluzidoen oxidazioaren azken urratsa da.
- Zelula eukariotoetan Krebs zikloa mitokondrioaren matrizean gertatzen da; prokariotoetan, berriz, zitoplasman.
- Glukolisian sortutako azido pirubikoa mitokondrioan sartzen da eta azetil-CoA bihurtzen da, NADH sortuz eta CO2 askatuz.
- Arnas katean elektroiak oxigenora garraiatzen dira; oxigenoa erreduzitzean H2O sortzen da eta ATP sintetizatzen da.
- Hartzidura alkoholikoan glukosa etanol bihurtzen da baldintza anaerobikoetan, eta Saccharomyces legamiak erabiltzen dira ogia eta garagardoa egiteko.
- Jogurta hartzidura laktikoaren bidez egiten da, Lactobacillus eta Streptococcus bakterioekin, eta metabolismo anaerobikoa da.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
1B a) Ondoko irudian, identifika eta izenda itzazu 1, 2 eta 3 zenbakiez adierazitako prozesu metabolikoak. Zelulako zein zatitan gertatzen da bakoitza? 1 Krebsen zikloa, mitokondrioaren matrizean.2. Elektroi garraioa eta fosforilazioa.3. Azido pirubikoaren deskarboxilazio oxidatzailea, azetil-ColA sortzeko.b) Azaldu ezazu, labur, eskemaren 1. Zatian laburbildu den prozesua.Izaki aerobio guztietan gertatzen den erreakzio biokimikoen oinarrizkosekuentzia ziklikoa. Bertan, gantz-azido, proteina eta gluzidoen oxidazioaren azken urratsa gertatzen da, eta energiaugari lortzen da. Horrezgain, ziklohonenemaitza diren konposatu askobiomolekula konplexuagoen sintesirako erabiltzen dira. Zelulaeukariotoetan Krebs zikloa mitokondrioenmatrizean burutzen da, eta prokariotoetakozitoplasman.c)Azaldu itzazu, labur, eskemaren 2. Eta 3. Zatietan gertatzen diren prozesu metabolikoak. 2. Glukosa oxidatuta sortzen diren eta aurreko etapan garraiatzaileak hartu zituzten elektroiak eta arnas katera transferitu eta oxigenora garraiatzen dira. Oxigenoa erreduzituta, bi H2O molekula sortzen dira. Elektroien garraioan energia askatzen da eta energia hori ATP-a sintetizatzeko erabiltzen da, ADP+P-etik abiatuta. 3.Glukolisian lortutako azido pirubikoko bi molekula mitokondrioan sartu, eta azetiko bilakatzen dira.Azido azetikoa A koentzimarekin elkartu eta azetil-CoA bilakatzen da. NADHa sortu eta CO2-a askatzen da hondakin produktu gisa 3B Metabolismoaren eskema da hau, eta bertan adierazi dira, xume, bide metaboliko nagusietako lau. A) Adierazi zein bide metabolikori dagozkien zenbakiz markatutako koadroak, eta esan zelularen zein partetan gertatzen den bakoitza.1- 2-
Glukolisia 3-krebsen zikloa
b) Zein da bide metaboliko horretako kate elektroi-garraiatzailearen azken elektroi-hartzailea? Oxigenoa. c) Zelulako zein organulutan gertatzen dira 2. Eta 3. Prozesuak? Marraztu organulua eta adierazi zein diren haren zatiak.2- zitoplasman3- mitokondrioen matrizean d) Zer izen ematen zaio 3. Koadroko zikloari?Krebs-en zikloa1B GALDERA Autoetan erabiltzen den gasolinaren prezioak maximo historikoa izan berri du. Petroliotik deribatutako erregai fosil horren ordez, bioetanola sartzen ari da; bioetanol erregaiak gutxiago kutsatzen du, eta iturri jasangarri eta berriztagarrietatik lor daiteke. A) Zer organismo motak sor dezakete etanola glukosatik abiatuta, eta zer abantaila metaboliko ematen die ekoizpen horrek? Arrazoitu erantzuna.
Hartzidura alkoholikoan, glukolisian sortutako azido pirubikoa, baldintza anaerobikoetan, etanol bilakatzen da.
Pirubatoa deskarboxilatzen da eta CO2 molekula bat galtzen du, azetaldehido bilakatzen da. Glukolisian lortutako NADH + H+ak azetaldehidoa erreduzitu, eta etanol bilakatzen du. b) Eskema bat erabiliz, zehaztu glukosatik etanola lortzeko prozesu biokimikoa.
Glukosa + 2ADP + Pi → 2 etanol + 2 CO2 + 2 ATP c) Zer funtzio luke prozesuan oxigenoa egoteak? Oxigenoa baldin badago, ez zen hartzidura gertatuko. Elektroien azken hartzailea ez da oxigenoa, molekula organiko bat baizik. Molekula hori erreduzitu, eta azken produktua sortzen da; azken produktu hori hartzidura mota bakoitzaren konposatu bereizgarria da. Zelula-arnasketa edo arnasketa aerobio izeneko prozesuaren bidez, glukosa molekula bat erabat oxidatuta, eta CO₂ eta H₂O bilakatzen da O₂-ari esker. 4A Mikroorganismoen bioteknologiako aplikazioak eskala industrialean: a) Zer mikroorganismo erabiltzen dira jogurta, ogia eta garagardoa egiteko? Mikroorganismoak prozesu industrial interesgarriak egiteko erabilgarriak dira. Ogia eta garagardoa egiteko prozesuan hartzidura alkoholiko bidez almidoiak eta azukreak etanol bihurtzen dituzten legamiak erabiltzen dira; zehazki, Saccharomyces generoko legamia. Jogurta, ordea, hartzidura laktikoaren bidez egiten da, zenbait mikroorganismoren bitartez. Adibidez, bakterio azido-laktikoek eta, batez ere, Lactobacillus eta Streptococcus generoetako bakterioek egiten dute. c) Zer metabolismo mota (aerobikoa ala anaerobikoa) egiten dute organismo horiek produktu horiek lortzeko? Arrazoitu erantzuna. Metabolismo anaerobikoa egiten dute mikroorganismo horiek. Izan ere, produktu hauek egiteko hartzidura (hala alkoholikoa nola laktikoa) erabiltzen baita. Izan ere, hartzidurak inguru anaerobikoetan gertatzen dira. Oxigenoaren presentzian, arnasketa aerobikoa eginez NADH eta pirubato molekulak, ATP sortzeko erabiltzen dira. Arnasketa aerobikoari fosforilazio oxidatiboa deritzo eta, errentagarriagoa da, ATP gehiago sortzen dituelako. Horregatik oxigenoaren presentzian ez da hartzidura egiten.
Preguntas frecuentes
Non gertatzen da Krebs zikloa zelula eukariotoetan?
Zelula eukariotoetan Krebs zikloa mitokondrioaren matrizean burutzen da. Prokariotoetan, berriz, zitoplasman gertatzen da.
Zein da arnas katearen azken elektroi-hartzailea?
Arnas katearen azken elektroi-hartzailea oxigenoa da. Oxigenoa erreduzitzean bi H2O molekula sortzen dira.
Zergatik ez da hartzidura gertatzen oxigenoaren presentzian?
Oxigenoa dagoenean, NADH eta pirubatoa arnasketa aerobikoan erabiltzen dira ATP gehiago sortzeko. Horregatik ez da hartzidura gertatzen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.