Nerbio Sistema: Egitura, Funtzioak eta Gaixotasunak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,17 KB
Sinapsi Kimikoa
Neuronen arteko tartea sinapsi elektrikoan baino handiagoa da. Bi neuronen artean geratzen den hutsuneari arrail sinaptiko deritzo. Axoien muturreko bukaerako botoiek maskuri ugari dituzte, eta neurotransmisore izeneko substantzia kimikoz beteta daude. Nerbio-bulkada bat puntu horietara iristen denean, neurotransmisoretik deskarga bat bideratzen da arrail sinaptikora; sinapsi ondoko zelularen mintzean kokatutako hartzaile espezifikoetara iritsi eta despolarizazioa eragiten du. Ondorioz, beste bulkada bat sortzen da. Substantzia lasaigarri eta bizigarri batzuek, hala nola kafeinak, neurotransmisoreak jariatzea sustatzen edo oztopatzen dute, eta haiekin lehian egotera irits daitezke. Horregatik, aldaketak eragin ditzakete nerbio-transmisioan.
Nerbio Sistemaren Osagaiak
Hipotalamoa
Guruin endokrino nagusia da. Nukleo ezberdinez osatuta dago eta hipofisiaren gainaldean kokatzen da. Egarriaren, loguraren, gosearen eta beste funtzio batzuen kontrolean parte hartzen du, hipofisian eragina izanez.
Bizkarrezur-Nerbioak
Nerbio-sistema periferikoan daude. 31 nerbio pare dira: zuntz aferenteak, eferente motorrak eta amieliniko begetatiboak dituzte. Ornoarteko zuloetatik irteten dira.
Telentzefaloa
Garezurraren barnean kokatua. Bi hemisferio zerebralek eta barruko nukleo entzefalikoek osatzen dute. Hemisferio bakoitza ildo eta zirkunboluzio zerebral ugariz zeharkatuta dago.
Likido Zefalorrakideoa
Meningeen geruzen artean dagoen likidoa da.
Arku Erreflexua
Errezeptoreak estimulua hautematen duenetik efektoreak erantzuten duen arte informazioak egiten duen bidea da.
Meningeak
Entzefaloaren eta bizkarrezur-muinaren inguruan dauden hiru mintz babesgarri dira.
Garuna
Bi hemisferio ditu. Gainazala tolestuta dago, eta zirkunboluzioak eratzen ditu. Zentzumen-organoek ematen duten informazioa interpretatzen du.
Zerebeloa
Bi hemisferiotan banatuta dago, garunaren azpian, atzealdean. Jarrera eta oreka kontrolatzen ditu, eta borondatezko mugimendu konplexuak egiten dituzten giharren aktibitatea koordinatzen du.
Entzefalo-Enborra
Garuna eta bizkarrezur-muina lotzen ditu. Oharkabeko funtzio automatikoak kontrolatzen ditu, hala nola arnasketa eta loa.
Bizkarrezur-Muina
Kordoi mehe bat da, bizkarrezurraren barruan babestuta dagoena. Entzefaloa eta nerbio-sistema periferikoa lotzen ditu, eta bulkadak garraiatzen ditu.
Nerbio Ehunaren eta Nerbioen Motak
Substantzia Zuria
Mielinaz estalitako axoiek osatzen dute.
Substantzia Grisa
Neuronen zelula-gorputzek, mielinarik gabeko axoiek eta dendritek osatzen dute.
Nerbioak
Nerbio-zuntzen multzoak dira. Hainbat neuronen axoiak elkartuz sortzen dira (axoiak + dendritak).
Nerbio Motorrak
Nerbio-sistema zentraletik efektoreetara transmititzen dituzte aginduak.
Nerbio Sistema Somatikoa
Zentzumen-organoetako errezeptoreak eta nerbio-sistema zentrala lotzen ditu, baita nerbio-sistema zentrala eta gihar eskeletikoak ere; borondatezko mugimenduak egiteko balio du.
Nerbio Sistema Autonomoa
Nerbio-sistema zentralak kontrolatzen du, eta organoetako gihar lisoaren eta zenbait guruinen aktibitate inkontzientea kontrolatzen du. Bi zati ditu: sinpatikoa eta parasinpatiakoa.
Gaixotasun Endokrinoak
Diabetes Mellitus
Odoleko glukosa kantitatea handitzea dakar. Zauriak behar bezala sendatzea zailtzen du. Sistema kardiobaskularrean, giltzurrunetan eta erretinan eragin kaltegarriak ditu.
Hipertiroidismoa
Tiroidearen hormona gehiegi sortzen denean gertatzen da. Ondorioz, metabolismoa bizkortu egiten da.
Hipotiroidismoa
Tiroidearen hormona gutxiegi sortzen denean gertatzen da. Ondorioz, metabolismoa moteldu egiten da.
Nanismoa
Tamaina txikiko pertsonak dira, baina proportzionatuak. Hipofisiaren hipofuntzioak eragiten du, hazkuntza-hormona (GH) gutxi sortzearen ondorioz.
Gigantismoa
Tamaina handiko pertsonak dira, baina proportzionatuak. Hipofisiaren hiperfuntzioak eragiten du, hazkuntza-hormona (GH) gehiegi sortzearen ondorioz.
Gluzemia
Odoleko azukre-kontzentrazioa adierazten du.
Gaixotasun Neurologikoak
Iktusa (Garun-Isuria)
Odol-hodi bat bat-batean buxatzen denean gertatzen da. Ondorioz, odol-jarioa txikiagoa da eta garuneko area bateko oxigeno kantitatea ere bai.
Garun-Infartua
Nerbio-ehuneko zelulak hiltzen direnean gertatzen da. Kaltetutako gunearen arabera, funtzio bati edo beste bati eragiten dio.
Paraplegia
Bizkarrezur-muina haustearen ondorioz gertatzen da, beheko gorputz-adarrei eraginez.
Tetraplegia
Bizkarrezur-muina haustearen ondorioz gertatzen da, lau gorputz-adarrei eraginez.
Esklerosi Anizkoitza
Axoien mielinazko zorroa desagertu egiten da. Ondorioz, nerbio-transmisioa nahasten da.
Alzheimerra
Neuronen suntsiketagatik gertatzen da. Gaixoak oroimen-galera txikiak eta orientatzeko eta arrazoitzeko zailtasunak izaten ditu hasieran, eta gero, hitz egiteko zailtasunak, besteak beste.