Mendelen legeak eta herentziaren oinarriak: teoria kromosomikoa eta Morgan

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,99 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak herentziaren teoria kromosomikoa eta Morganen ekarpena azaltzen ditu, Drosophila melanogaster erabiliz egindako esperimentuekin. Gene, aleloa, genotipoa, fenotipoa eta homozigotoa bezalako oinarrizko kontzeptuak ere lantzen ditu. Azkenik, Mendelen lehen eta bigarren legea ilarren gurutzaketaren bidez azaltzen ditu.

Puntos clave

  • Mendelek faktore hereditarioei gene izena jarri zien, eta faktore hauek kromosometan zeudela ondorioztatu zen.
  • Morganek Drosophila melanogaster erabili zuen, eta kromosoma-pare motak bereizi zituen: autosomak, heterokromosomak eta kromosoma sexualak.
  • Alelo gainartzailea (dominantea) heterozigotoetan agertzen den ezaugarria da, eta letra larriz adierazten da.
  • Alelo azpirakorra (errezesiboa) heterozigotoetan ez da agertzen, eta letra xehez adierazten da.
  • Mendelen lehen legeak dio arraza puruen arteko gurutzaketaren F1 belaunaldiko guztiak berdinak direla.
  • Mendelen bigarren legeak dio F2 belaunaldian karaktere errezesiboak azaleratzen direla, 3/4 hori eta 1/4 berde proportzioan.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Herentziaren Teoria Kromosomikoa eta Morganen Ekarpena

Teoria Kromosomikoa

Faktore hereditarioak kromosometan zeudela ondorioztatu zen. Faktore hereditarioen transmisioaren arteko paralelismoa ikustean, Mendelek faktore hereditarioari gene izena jarri zion.

Morganen Teoria Kromosomikoa

Morganek Drosophila melanogaster (ozpin eulia) erabili zuen esperimentu honetan. Kromosoma pare mota ezberdinak zeudela esan zuen:

  • Autosomak: Kromosoma homologoen parea.
  • Heterokromosomak: Ar baten XY ezberdintasun morfologikoan ikusten direnak.
  • Kromosoma Sexualak: Sexua determinatzen dutenak (XX eta XY).

Gene Multzokatuak eta Birkonbinazioa

Karaktere hereditario asko multzoka transmititzen dira, hortik geneak kromosometan egotea eta heredatzea gertatzen da. Geneak linealki kokatuta daude kromosometan, eta kromosoma zatien elkartrukatzea birkonbinatze fenomenoarekin batera dator.

Oinarrizko Kontzeptu Genetikoak

  • Genea: Karaktere hereditario jakin baten informazioa gordetzen duen DNAren zatia da. Ezaugarri jakin baten informazioa darama.
  • Aleloa: Karaktere bakoitzarentzat gurasoengandik datorren informazioa, gene bakoitzak izan ditzakeen aukerak.
  • Genotipoa: Indibiduo baten gene multzoa.
  • Fenotipoa: Indibiduo batengan kanpora agertzen diren geneak.
  • Homozigotoa: Gene baten bi aleloak berdinak direnean (adibidez, AA edo aa).
  • Heterozigotoa (Hibridoa): Gene baten bi aleloak ezberdinak direnean (adibidez, Aa).
  • Kromatina: Hainbat proteina eta DNAk osatzen dute, eta zelula eukariotoen nukleoaren barruan egon ohi da, itxura haritsuko masa osatuz.
  • Kromatida: Kromosoma bakoitza osatzen duten bi harizpi paralelo.
  • Alelo Gainartzailea (Dominantea): Heterozigotoetan (Aa) indar gehiagoz agertzen den ezaugarria da. Banako batean baldin badago, ezaugarri hori da ikusiko dena. Oro har, letra larriz adierazten da.
  • Alelo Azpirakorra (Errezesiboa): Heterozigotoetan (Aa) azaleratzen ez den ezaugarria da. Letra xehez adierazten da normalean.
  • Kromosoma: Zelularen ugalketan, nukleoaren zatiketa hasten denean, kromatina trinkotu, biribildu eta loditu egiten da, forma hartuz eta ikusgarriak diren egitura luzexkak osatuz.
  • Locus: Gene bakoitzaren kokagune espezifikoa kromosoman.

Mendelen Legeak: Ilarren Gurutzaketa

1. Belaunaldia (F1)

Mendelek hazi horiko ilarrak eta hazi berdekoak gurutzatu zituen. Gurutzatutako landareen haziak erein zituen, eta ondorengo guztien haziak horiak izan ziren. Ilar-hazi horiek hibridoak ziren. Kolore horiaren faktoreak kolore berdearen faktorea estaltzeko ahalmena zuen. Faktore gainartzaile (dominante) baten azpian gordeta geratzen den karaktereari errezesibo edo azpirakor deitzen zaio.

Mendelen Lehenengo Legea

“Lehenengo belaunaldi filialaren (F1) uniformetasuna. Lege honen arabera, arraza puruen arteko gurutzaketaren ondorengo guztiak berdinak dira.”

2. Belaunaldia (F2)

Aurreko belaunaldian lorturiko ilar-haziak (F1 belaunaldikoak, denak horiak eta hibridoak) erein zituen. Hazi horietatik sortutako landareen loreak autopolinizazioz ernaldu zituen. Gurutzaketa horretatik lortutako ilar-hazi batzuk horiak ziren, eta beste batzuk, berdeak; proportzio jakin batean: berde bakoitzeko hiru hori (hau da, 1/4 hazi berdeak, eta 3/4 hazi horiak).

Mendelen Bigarren Legea

“Karaktereen bereizketa. Gametoak sortzean, ezaugarri jakin bat zehazten duten aleloak bereizi egiten direnez, bateratu egin daitezke, berriz, zigotoa sortzeko garaian. Hala, ezkutaturik geratu ziren karaktere errezesiboak F2 belaunaldian azaleratzen dira.”

Preguntas frecuentes

Zer da alelo gainartzailea eta zer alelo azpirakorra?

Alelo gainartzailea heterozigotoetan (Aa) indar gehiagoz agertzen den ezaugarria da, eta letra larriz adierazten da. Alelo azpirakorra, berriz, heterozigotoetan ez da azaleratzen, eta letra xehez adierazten da.

Zer dio Mendelen lehen legeak?

Lehen legeak dio arraza puruen arteko gurutzaketaren ondorengo lehen belaunaldiko (F1) guztiak berdinak direla, uniformeak.

Zein proportziotan agertzen dira F2 belaunaldian ezaugarriak?

F2 belaunaldian ilar-hazien %3/4 horiak eta %1/4 berdeak dira, hau da, berde bakoitzeko hiru hori.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein izan zen Morganek esperimentuetan erabili zuen organismoa?
2. Nola adierazten da alelo gainartzailea?
3. Zer izendatzen da bi aleloak berdinak direnean?
4. Zein belaunaldian azaleratzen dira karaktere errezesiboak Mendelen gurutzaketan?
5. Zein da F2 belaunaldiko ilar-hazien proportzioa?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.